POLIZIA OPERAZIOA
145 arma topatu dituzte Frantzian atzemandako armategian, Espainiako Gobernuaren arabera
Jorge Fernandez Diaz jarduneko Barne ministroak azpimarratu du Vauverten lapurtutakoak direla horietako asko.
Fernandez Diazek zehaztu duenez, "adierazgarria" da pistolak Smith and Wesson markakoak direla eta horrek pentsarazten duela 2006an Vauverten lapurtutako armak direla. 196 errebolber eta 145 pistola lapurtu zituzten orduan, Fernandez Diazek azaldu duenez. Jarduneko ministroak nabarmendu du ETAren aurkako "kolpe garrantzitsua" dela, "kontuan izanik ETAk izan dezakeen armategia bizpahiru tona lehergailu, munizioa eta 200 eta 300 arma ingurukoa" dela.
ETAri "desegitea publiko egitea" besterik ez zaiola geratzen esan du Fernandez Diazek, eta erantsi hala eginez gero espetxe politika bestelakoa izan litekeela.