Konponbideari begira

Berriak

Irudia. Donostia

Sare, presoen aldeko «sare herritarra»

 

2014-06-17 / Berria

Euskal preso eta iheslari guztien etxeratzea ahalbidetuko duen sare herritar bat ehuntzea». Helburu horrekin jaio zen igandean, Donostian, Sare. «Herritarren unea» dela aldarrikatu zuten han sustatzaileek —Joseba Azkarraga Jaurlaritzako Justizia sailburu ohia eta Teresa Toda Egin-eko zuzendari eta preso ohia aritu ziren bozeramaile—. «Sigla guztiak atzera utzi eta herritarren benetako parte hartzeari bide emango dion dinamika jorratu nahi dugu», esan zuten Zuloaga plazan bildutako ehunka lagunen aurrean.

Publizitatea