Trenor eta beste 18 presori ukatu diete Euskal Herriratzea
2015-10-30 / Berria
Espainiako Auzitegi Nazionalak Zaballako espetxera (Araba) ekartzeko eskaria ukatu dio 18/98 sumarioan zigortutako Carlos Trenorri. Erabaki horrek beste hemezortzi presori ere eragingo die. Aurrez espetxe zaintzako epailearen aurrean egin zituzten Euskal Herriratzeko eskaerak, baina ezezkoa jaso zuten denek. Erabaki horren aurka Trenorrek jarritako helegitea aztertu eta baztertu du Auzitegi Nazionaleko Lehenengo Zigor Salak.
Presoak argudiatu zuen urruntze politikarekin oinarrizko eskubideak urratzen direla; besteak beste, komunikazio, aholkularitza juridiko, osasun arreta eta hezkuntzarako eskubideak, eta baita nazioarteko legedia ere. «Ez da oinarrizko eskubiderik urratu, ezta Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren jurisprudentziaren ez besteren aurka jokatu ere», ebatzi du Fernando Grande-Marlaska buru duen salak. ETAren jardun armatuaren amaiera ere aipatu dute epaileek. Espainiako Gobernuak espetxe politika egoera horretara «moldatu» duela diote, Langraiz bidea delakoaren bidez ?PPren gobernuak eten egin zuen?.
Epaiaren aurka, Ramon Saez Valcarcel epaileak boto partikularra eman du. Haren arabera, «indarkeria terrorista arbuiatzen duen errealitate sozial aldakor batekin lotura izateko mekanismoa» izan daiteke lagun eta senideekiko gertutasuna, eta, halaber, bultza dezake «gogoeta biktimei egindako oinazea aitortzeko bidean».