Biktimak aintzat hartu eta karguak onartuta, libre dira 04/08 auzikoak
Bi urtetik beherako zigorrak adostu dituzte 35 auzipetuentzat. Biktimen oinazea aitortu dute akusatuek; auzitegiak, berriz, onetsi du zenbait terrorismo delitu larritasunaren arabera zigortzea
2016-01-14 / Jon O. Urain
Seguran hasi zena Auzitegi Nazionalean amaitu da, zortzi urte geroago. Seguran amaitu ez bezala, ordea; atxiloketak eta aldi baterako espetxealdiak izan ziren orduan, eta libre geratu dira denak orain. 04/08 sumarioan inputatutako 35 lagunek ez dute kartzelara joan beharko, Dignidad y Justiciak eta AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak osatutako herri akusazioarekin eta fiskaltzarekin akordioa eginda.
ETAri laguntza ematea egotzita, «erakunde terroristako kide» izatea leporatu zien fiskalak. Auzipetuek, akusazioak onartu, eta aitortu dute Espainiako legeria urratu zutela beren jardunean. Harago joan dira; «indarkeriaren erabilera ororekiko arbuioan» beren konpromisoa agertu dute, horrela biktimei «eragin zaien minaren aitortza eta erreparazioa» egiteko. Bestalde, AVTk eta Dignidad y Justiciak onartu dute bost urte baino gehiago igaro direla akusazioa egin zenetik epaiketa hasi den arte, eta atzerapen hori ezin zaiela auzipetuei egotzi.
Espainiako Zigor Kodeak aringarritzat jotzen du luzamendu hori. Bestalde, uztailean indarrean sartu zen Zigor Kodeak jasotzen duenez, epaileak erabaki dezake zigorra gradu bat edo bi murriztea, egindako delitua «objetiboki» ez bada «hain larria» erabilitako bitartekoei eta izandako emaitzei erreparatuta. Hori ere aintzat hartu dute akordioan zigorrak murrizteko. Auzitegi Gorenak kode berritua erabili zuen azaroan, Auzitegi Nazionalak Segiko kide izatea egotzita zigortutako zazpi gazteren zigorrak murriztuz. Berritasuna da, ordea, irizpide hori Auzitegi Nazionalean ezarri izana.
Hamarna urteko zigor eskaera egin zuen fiskalak epaiketa hastean, eta urte eta erditik bi urte bitarterako zigorrak ezarri dizkiete. Hain zuzen, bi urtetik beherakoak dituztelako ez dute espetxera joan beharko, beste zigorrik jaso ezean. Inhabilitazio eskariak ere baziren -hamarna urtekoak horiek ere-, eta ezarritako zigorraren epe berean kargu publikoak izatea debekatu diete.
Zehazki, bi urteko zigorra ezarri diete Arantza Santesteban, Juan Joxe Petrikorena, Tomasa Alejandro, Aner Petralanda, Angel Mari Elkano, Marije Fullaondo, Jon Garai, Mikel Zubimendi, Joana Regueiro eta Gorka Murillori. Urte eta zortzi hilabetekoa, berriz, Nuria Alzugarai, Aitor Aranzabal, Karmele Aierbe, Iñigo Balda, Pernando Barrena, Gorka Diaz, Mikel Etxaburu, Ino Galparsoro, Peio Galvez, Eusebio Lasa, Patxi Urrutia, Aurore Martin, Maite Fernandez de la Bastida, Mikel Garaiondo, Asier Imaz eta Joseba Zinkunegiri. Azkenik, urte eta sei hilabetekoa Nekane Erauskin, Haizpea Abrisketa, Jesus Mari Agirre, Egoitz Apaolaza, Alazne Arozena, Karmele Berasategi, Antton Gomez, Iñaki Olalde eta Juan Karlos Ramosi.
Auzian inputatuta dago Hasier Arraiz Sortuko presidentea ere, baina hura, legebiltzarkidea izanik, foruduna denez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Auzitegi Nagusian epaitu behar dute. Ez du epaiketa egunik.
Etorkizunera begira
Martxoaren 7ra arte iraun behar zuen epaiketak, eta fiskalak eskatutako lekukoak ziren deklaratzekoak. 10:00etan hasi behar zuen atzoko saioa, ordea, atzeratu egin zen, eta auzipetu batzuen aurpegietan urduritasuna eta beste batzuenetan lasaitasuna antzematen zen. Akordioa egina, ia hiru ordu laurdeneko atzerapenarekin sartu ziren aretora, eta epaimahaiak bi aldeek adostutako agiria irakurri zuen. Concepcion Espejel, Julio de Diego eta Jose Ricardo de Prada magistratuek osatu dute epaimahaia; bi kontserbadorek eta progresista batek. Gero, auzipetuak banaka igaro ziren epaileen aurretik, adostasun hori berresteko. Behin Auzitegi Nazionala atzean utzita, minutu batzuk behar izan zituzten epaituek argazkiak egiten hasi eta elkar besarkatzen hasteko.
Denak kanpoan, Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak hartu zuen hitza. Azaldu duenez, ezker abertzaleak «urtetan» garatutako ekimen politikoak «euskal estatu independente bat osatzea» nahiz «gatazkaren konponbidea bilatzea eta Euskal Herritik indarkeria desagerraraztea» izan du helburu: «Hori izan da edozein baldintzatan gure lehentasunetako bat, eta uste dugu horren ondorioz sortu direla ondoko agertoki politikoak». Barrenak «berretsi» du «ekinbide eta bitarteko demokratiko eta politikoen» aldeko hautua: «Uste dugu guztiz beharrezkoa dela euskal politikagintzan aritzeko». Epaiketari erreferentzia zehatzagoa eginda, lortutako akordioak «helburu bat» zuela esan du: «Inputatuetako inor kartzelara ez bueltatzea». Helburu hori lortutzat eman du, eta etorkizunean akordio horrek «salbuespen araudiak amaitzeko balio izateko» nahia adierazi. Akordioaren inguruko analisi zabalagoa gaur egingo dute.
EHAK eta ANV alderdietan aritutako batzuk epaitu dituzte 04/08 sumarioan. Antton Gomez ANVko ordezkaria pozik agertu da, batetik, alor pertsonalean, eta, bestetik, «35 preso politiko gehiago ez egotea» lortu dutelako. Hala ere, azpimarratu du «salbuespen arauek eta egoerak» bere horretan jarraitzen dutela, eta, beraz, auzian lortutako akordioarekin ezin direla horiek amaitutzat jo. Horren harira, gogorarazi du Auzitegi Nazionalean epaitu dutela, ez Euskal Herrian.
2005ean hasi eta 2008ra arteko epea hartzen du 04/08 sumarioak. Baltasar Garzonek ireki zuen 2005ean, Auzitegi Nazionaleko epaile zela. 2007ko urriaren 4an Seguran (Gipuzkoa) egindako polizia operazioan atxilotu zituzten auzipetuetako asko. Legez kanporatuta zegoen Batasunaren Mahai Nazionala berriz osatzen saiatzea leporatuta, 23 lagun atzeman zituen Poliziak, bilera batean edo harako bidean zirela; hurrengo asteetan beste hainbeste atxilotu zituzten edo deklaratzera deitu zituzten.