Konponbideari begira

Berriak

ETAko ustezko bi kide atxilotu dituzte Ortzaizen

 

2015-07-08 / Berria

Ustezko bi etakide atxilotu zituzten atzo Guardia Zibilak eta Frantziako Poliziak, Ortzaizen (Nafarroa Beherea), etxe batean. Arratsaldean egin zuten operazioa, baina iluntzean zabaldu zuen informazioa Espainiako Barne Ministerioak, atxiloketa gehiago egon zitezkeela aipatuz. Berri agentziek esandakoaren arabera, Iñaki Reta eta Xabier Goeienetxea lirateke bi atxilotuak.

Operazio garrantzitsutzat jo zuen atzokoa Barne Ministerioak. «Iturri antiterroristak» aipatuz, hainbat hedabidek ETAren «aparatu logistiko-militarrarekin» lotu zituzten bi atxilotuak. Reta lehenago ere atxilotu izan dute, Askatasuna auziarekin lotuta. 2008an zigortu zuten, baina ez zen aurkeztu. Gara egunkarian egin zuen publiko klandestinitatera joko zuela, beste hainbat lagunekin batera.

Publizitatea