ETAren kontrako polizia operazioa. Atxiloketak Baigorrin
Iratxe Sorzabal, David Pla, Pantxoa Flores eta Ramon Sagarzazu, atxilo
Baigorriko aterpetxe batean atzeman dituzte, Frantziako eta Espainiako poliziek elkarrekin egindako operazioan. ETAko buruzagi izatea egozten diete Sorzabali eta Plari
2015-09-23 / Maddi Ane Txoperena Iribarren
ETAren ustezko buruzagitzaren aurkako polizia operazioa egin dute Frantziako eta Espainiako poliziek elkarlanean. Pardines izeneko operazioan, lau lagun atxilotu dituzte Baigorriko (Nafarroa Beherea) Agorerreka aterpetxean: Iratxe Sorzabal, David Pla, Ramon Sagarzazu eta Pantxoa Flores. Sorzabali eta Plari ETAren politika aparatuko arduradunak izatea egozten die Espainiak. Sagarzazu, berriz, ETAko nazioarteko aparatuko buru izana da, Espainiako Barne Ministerioaren arabera. Haren Oiartzungo (Gipuzkoa) etxea ere miatu zuen atzo Guardia Zibilak. Flores, berriz, atxiloketa gertaturiko aterpetxearen jabea da, eta lekukoek azaldu dutenez, etxe horretan bertan du bizilekua.
Baigorritik Bankarako bidean dago Agorerreka aterpetxea, ibai bazterretik doan errepidearen gainaldean. Etxe handia da, zabala eta hainbat solairutakoa. Inguruan dituen zuhaitzek ez dute uzten errepidearen leku batzuetatik ataria eta bertze zenbait pareta baino ikusten, eta, hortaz, atzo ezin izan ziren ongi ikusi gainaldean zer gertatzen zen. Hantxe egin zuten lau lagunen aurkako polizia operazioa, atzo 12:30 inguruan hasita. Ibaiaren bertze aldean bizi den lekuko batek komunikabideei kontatu zienez, polizia autoak bertaratzen ikusi eta hiru tiro entzun zituen tenore horretarako. Ordu batzuk geroago hasi ziren berri agentziak atxiloketaren albistea zabaltzen, eta 15:00etarako kazetari andana bildua zen aterpetxe ingurura —horietako gehienak, Espainiakoak—.
Arratsalde osoan etxea inguraturik izan zuten beltzez jantzitako eta aurpegia estaliriko poliziek, eta komunikabideei ez zieten utzi errepidetik aterpetxera doan aldapan gora joaten. 15:30 aldera, Maritxu Paulus Basurko eta Xantiana Cachenaut abokatuak lekura hurbildu eta aterpetxe barnera sartu ahal izan ziren. Ordu eta erdi inguru pasatu zituzten bertan, baina ateratzerakoan ez zieten erantzun gibeletik segika aritu zitzaizkien kazetariei.
Arratsaldeko lauretarako, berriz, polizia andana bat joan egin zen aterpetxetik, sei bat auto eta furgonetatan —ibilgailu arruntak guziak—. Bertze polizia ugarik eraikin barnean eta inguruetan segitu zuten, inori hurbiltzen utzi gabe. Frantziako Poliziak eta Espainiako Guardia Zibilak egin dute elkarlanean polizia operazioa, baina baziren ere lehergailuen aurkako polizia berezituak. Espainiako Barne Ministerioak zabaldutako informazioarekin lotura izan dezake azken datu horrek. Izan ere, Sorzabal eta Pla ETAren armategia kudeatzeaz arduratzen ziren, iturri horren arabera. Operazioari, berriz, Jose Pardines zenarengatik ezarri diote izena. ETAk hildako lehenbiziko pertsona izan zen Pardines: 1968an hil zuten.
Herritarren babesean
Arratsaldean pixkanaka batu zitzaizkien herritarrak aterpetxe ondoko errepidean zain zeuden kazetariei. Gertaturikoari buruzko informaziorik, ordea, apenas izan zuten berandura arte. Izan ere, Sorzabal eta Plaren izenak eguerditik zabalduak izanagatik, Flores eta Sagarzazurenak iluntzera arte ez ziren baieztatu.
Polizia operazioak irekita segitzen zuela ikusita, hasieran Baigorriko plazan egitea pentsatu zuten elkarretaratzea lekuz aldatu eta dozenaka lagun hurbildu ziren aterpetxe ondora Atxilotuak askatu, aski da! lelopean egindako kontzentraziora. Poliziak 22:00 aldera joan ziren Baigorriko aterpetxetik, bertan ziren herritarrei negar gasa bota ondotik.
ETAri «azken kolpea»
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak adierazi duenez, ETAri emandako «azken kolpea» da atzo Baigorrin egindako polizia operazioa: «ETAz aspalditik ari gara erraten heriotza ziurtagiria ematea baino falta ez zaion gorpu bat dela». Haren hitzetan, ETA «behin betiko burugabetu» dute, eta orain erakunde armatuari gelditzen zaion «gauza bakarra» horixe onartzea da. «Haren esku dago desegitea formalizatu nahi izatea». Halaber, Frantziako eta Espainiako poliziek egindako elkarlana goraipatu du: «Guardia Zibila eta estatuko segurtasun indarrak zoriontzeko egun bat da gaurkoa [atzokoa], ETAren aurkako borrokan urteak baitaramatzate».
Ildo beretik mintzatu da Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea ere. Haren hitzetan, ETAren aurkako borrokan «legea» eta «demokrazia» izan dira nagusi: «ETA garaitzen da demokrata guztien batasunari esker, herritarren lasaitasuna bermatzeko lan egiten duten estatuetako segurtasun indarren eraginkortasunari esker, eta legea eskuan». Adierazi duenez, «terrorismoaren» aurrean «demokrazia» anitzez indartsuagoa da. ETAren biktimentzat atzoko polizia operazioa garrantzitsua izanen dela erran du, bertzalde, eta ETAren «behin betiko desegitea» ekarriko duela: «ETA iraganeko zerbait izanen da, eta lan eginen dugu ez ditzan markatu ez gure oraina, ez etorkizuna».
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du atxiloketok «ETAren bukaerarantz urrats bat gehiago» direla. Gogoratu du Jaurlaritzak «behin eta berriz» adierazi duela «ETAren amaiera ordenatua komeni» dela, eta erantsi horren alde egin duela hainbat proposamen zehatzetan. Ezker abertzaleari «erreakzionatzeko» eskatu dio.