Bakea eta bizikidetza. Alkateen topaketa
Tokian tokiko aitortzarako alea
Urkullu 128 udaletako alkateekin bilduko da bihar biktimak gogoratzeko. EAJ, EH Bildu eta PSEko alkateen ustez, «urrats positiboa» da, baina beste asko behar direla diote
2015-09-03 / Edurne Begiristain
Indarkeriaren ondorioz bizia galdu dutenen memoria gorde eta aitortza ekitaldiak bultzatzea. Horixe eskatuko die bihar Iñigo Urkullu lehendakariak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 128 udaletako alkateei. Bilboko Artxibategi Historikoan dute hitzordua, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua eraikiko den eraikinean. Topaketan, 1960 eta 2010 bitartean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan arrazoi politikoengatik hildakoak biltzen dituzten 128 liburuxka banatuko zaizkie alkateei. Eusko Jaurlaritzak egindako azterketaren arabera, 572 dira ETAri eta Komando Autonomo Antikapitalistei leporatutako hilketak, 61 GAL, BVE eta Triple Ari leporatutakoak, 58 segurtasun indarrei, eta beste hamaseiren egileak argitu gabe edo zalantzan daude oraindik. Guztira 707 kasu bildu dituzte.
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta herri hautagaitzetako alkateek parte hartuko dute biharko biltzarrean —PPk agintzen duen udalerrietan ez da hildakorik egon eta alderdiak ez du parte hartuko—. Jaurlaritzaren asmoa da azaroaren 10ean, Memoriaren Egunean, herri horietan ekitaldiak egitea biktima guztiak batera gogoratzeko, eta udalei proposatuko die biktimak gogoratzeko espazioak izendatu eta plakak jartzeko.
Proposamena begi onez jaso dute alkate gehienek, bakean eta bizikidetzan «pausoa» delakoan, baina eszeptikoak dira udalerriek biktimen omenez antolatu ditzaketen ekitaldien inguruan. BERRIAk galdetuta, EAJ, EH Bildu eta PSEko zenbait alkatek uste dute biktima denei zor zaiela aitortza, eta urratsak egiteko prest agertu dira. Hala ere, aitortu dute zailena alderdien arteko adostasun zabala lortzea izango dela.
ENEKO ETXEBERRIA Azpeitiko alkatea (EH Bildu)
«Udalek egia jakiteko eskubidearen alde lan egin beharko lukete»
Urkullu lehendakaria alkateekin bildu eta biktimen aldeko neurriak hartzea ekarpen «positiboa» dela uste du Eneko Etxeberriak. «Bizikidetzaren inguruan keinuak egitea eta pausoak ematea, berez, baikorra da», azpimarratu du Azpeitiko alkateak. Nolanahi ere, aitortu egin du Jaurlaritzak ekitaldiari buruzko informazio eta xehetasunak apenas eman dizkiola udalbatzari. Ez da egon sukalde lanik, haren ustez: «Horrelako gai batean adostasun handiagoa lortzen saiatzea garrantzitsua zen».
Biharko topaketan jasoko du Etxeberriak Azpeitiari dagokion udal erretratua. Bertan jasota egongo da 1969. eta 2010. artean indarkeriaren ondorioz herrian hildakoen zerrenda. Azpeitiko udalak,baina, lan hori eginda dauka aurretik. Izan ere, joan den urtean egin zuen Aranzadi zientzia elkarteak 1960. eta 2014. urteen artean herrian izandako giza eskubideen urraketak biltzen dituen txosten bat, eta baita 1936tik 1945era izandakoen beste lan bat ere. Lehen txosten horretan giza eskubideen urraketen 97 biktima zenbatuta daude. Jaurlaritzak landutako txostena, beraz, Aranzadi elkarteak egindakoaren osagarri litzateke. «Azpeitian aspaldi ari gara lanean, uste dugulako udaletan egia jakiteko eskubidearen alde lan egin behar dugula, gu garelako herritarrekiko gertuen dagoen erakundea», azaldu du.
Biharko topaketan biktimen memoriaren gainean ekitaldiak egiteko proposamena egingo die lehendakariak alkateei. Etxeberriak begi onez ikusten du asmo hori, baina argi du memoria bakarra ezin izango dela eraiki: «Memoria izango da nirea, zurea eta bestearen memoriaren batuketa bat». Euskal Herrian izan diren eta egun dauden giza eskubideen urraketak askotarikoak izan dira, eta horregatik biktima guztien sufrimendua aitortu behar dela uste du Azpeitiko alkateak. Biktima guztiek bizi dute, bere iritziz, egoera «bidegabe» bat, eta udalak guztietatik gertu egon beharko luke. «Gu horretan ari gara, baina seguru gehiago egin behar dugula
JOSE ANTONIO SANTANO Irungo alkatea (PSE)
«Biktima guztiek merezi dute aitortza, oinazeak ez duelako mugarik»
Jose Antonio Santanok argi du biktimekiko aitortza herritarrengandik gertuen dagoen erakundetik abiatu behar dela, eta uste du biharko ekitaldia akuilua izan daitekeela aurrerapausoak emateko. Memoriaren aldeko edozein urrats «ongi etorria» dela dio, batez ere orain arte geldirik egon diren udalak mugitzeko: «Irunen hamarkada bat daramagu biktimen aldeko ekitaldiak antolatzen, baina gertaera oso larriak izan dituzten beste udalerri batzuek, berriz, ez dute sekula pausorik eman». Sozialistek errezeloz hartu dute biharko bilera, lehendakariak gatazka politikoaren tesia elikatuko ote duen susmoa dutelako. «Espero dut halakorik ez gertatzea; ez dut uste lehendakariaren hitzaldiak kutsu hori izango duenik», dio Santanok.
Nolanahi ere, indarkeria mota guztietako biktimek aitortza merezi dutela uste du, «sufrimenduak ez duelako mugarik». Gertatutakoaren kontaketa eraikitzeko orduan, ostera, zuhurtzia eskatu du: «Herri honetan jazotakoa azaltzerakoan ezin da gatazkaren kontakizuna erabili. Mota askotako indarkeriak egon dira herri honetan, baina jatorrian dagoen arazo nagusia zein izan den argi utzi behar dugu».
Irungo Udalak uztailean jaso zuen udalerriari dagokion txostena. Bertan bilduta dagoenez, indarkeriaren ondorioz 31 hildako izan dira herrian: 27 ETAri leporatu dizkiote, BVEri bi, polizia indarkeriari bat, eta beste baten egilea zalantzazkoa da. Dokumentua aztertuko du udalak, eta ez du baztertzen haien omenez zerbait egitea. Izan ere, biktimek urteetan pairatu duten oinazea arintzeak lehentasuna izan beharko luke agintari politikoentzat, Santanoren iritziz. Hala da berarentzat, behinik behin: «Irunen dauden biktimen samina bikoitza izan da, senide baten heriotza ez ezik, gizartearen babesik eza ere sufritu behar izan dutelako». Biktima guztien memoria berreskuratzearen aldekoa da Irungo alkatea, «urteetan ahaztuta egon direlako eta asko sufritu dutelako».
Hala, Santanok uste du erakundeen lana ezinbestekoa dela oinazea sendatu eta irekita jarraitzen duten zauriak osatzeko, baina argi dauka ez dela egun batetik bestera egingo. Adostasunak lortzen saiatu behar dira aurretik, haren iritziz: «Ezin gara presaka ibili. Gizarteak bere erritmoa darama, baina gure ardura da gogoeta patxada handiagoarekin egitea, akatsak berriro ez errepikatzeko».
MARIA UBARRETXENA Arrasateko alkatea (EAJ)
«Herritarrek urratsak egiteko eskatzen diete erakundeei»
Uztailean jaso zuen Maria Ubarretxena alkateak Arrasaten hildako pertsonen inguruko txostena Aintzane Ezenarroren eskutik. Dokumentuak ETA, GAL eta indar poliziek herrian hildako hamabost lagunen zerrenda biltzen du, eta beste hiru kasu oraindik argitzeke daudela dio. Jaurlaritzak datu bilketa hori egin izana eskertu du Arrasateko alkateak, udala biktimen alde lan egiteko «abiapuntua» izan daitekeelako. Arrasateko Udalarentzat ez ezik, gainerako udalentzat ere «tresna positiboa» da bizikidetzan aurrerapausoak emateko, haren ustez: «Beste pauso bat da, herritarrek urratsak egiteko eskatzen dietelako erakundeei, normaltasunera irits gaitezen».
Bihar alkateekin deitutako topaketa begi onez ikusten du Arrasateko alkateak, besteak beste udalei lan egiteko tresnak emango zaizkielako. Biktimei omenaldiak egitea badago Arrasateko alkateren agendan, baina argi dauka erabakia udalbatzaren babesarekin hartu beharko dela: «Erakundeen erantzukizuna bada gai honetan aurrea hartzea, baina gaia oso delikatu da eta tentu handiz jorratu beharko da». Bost alderdik dute ordezkaritza Arrasateko udalean —EAJ, EH Bildu, PSE, Baleike eta Irabazik— eta «gutxieneko adostasunarekin» erabaki beharko lirateke biktimen aldeko ekinbideak abian jartzea, alkatearen iritziz. «Urratsak poliki baina sendo egin behar ditugu, bestela atzerapausoak emango ditugu».
NATXO URKIXO Laudioko alkatea (EH Bildu)
«Norabide onean doan urratsa da, baina beste asko egin behar dira»
Laudioko alkate Natxo Urkixoren iritziz, bakea eta normalizaziorako bidean «ezinbesteko urratsa» da Jaurlaritzaren egitasmoa, baina ezin da urrats bakarra izan: «Norabide onean egindako urratsa da, baina horren ostean beste hamaika urrats egin beharko dira». Urkixok argi du gatazkaren biktima «guzti-guztiei» zor zaiela aitortza eta ordaina. Haatik, Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Idazkaritzak igorritako udal erretratuan biktima guztiak ez daudela jasota salatu du. Besteak beste, gogoratu du txosten horretan ez daudela bilduta Espainiako sakabanaketa politikaren ondorioz hil diren euskal presoen senideak—Laudioko kasuan Pili Arzuaga eta Fontso Isasi—. «Sakabanaketa politika presoen aurkako arma gisa erabiltzen badute, biktima horiek gatazkaren biktima ere badira».
Bihar lehendakariak alkateekin egingo duen topaketara joango da Urkixo, baina saiatuko da Etxerat-ek deitutako elkarretaratzera ere joaten. Biktima guztien aitortzarako urratsak ezinbestekoak direla iritzi dio Laudioko alkateak: «Euskal Herrian etorkizuna argitzeko kriseilua piztu dugu, baina sua ganoraz elikatzen ez badugu, berriro ilunpean murgilduko gara». Gatazkaren biktima guztien alde lan egiten jarraitzearen aldekoa da Laudioko alkatea. Baita udaletik bertatik ere. «Zintzotasunez» egin beharko litzateke lan hori, «alderdikeriak» albo batera utzi eta biktimen aitortza eta ordaina helmuga bakartzat hartuta, haren ustetan.
JOSUNE IRABIEN Amurrioko alkatea (EAJ)
«Kolore ezberdinetako alderdiek zerbait egiteko baliagarria izan daiteke»
Indarkeriaren ondorioz hiru pertsona hil dituzte Amurrion 1960tik 2010era, eta biktima horien inguruko datu base osatua jasoko du bihar Josune Irabien herriko alkateak Urkullu lehendakariaren eskutik. Udalak ez die inoiz omenaldirik egin biktima horiei, eta Irabienek uste du Jaurlaritzaren proposamena «tresna egokia eta baliagarria» izan daitekeela pausoak ematen hasteko. «Bakegintzarako urrats positiboa da eta udal batzarrari batera aritzeko aukera eman diezaioke».
Bizikidetzan urrats asko egiteko ditu oraindik Amurriok, Irabienen arabera. Udalak biktimekiko zor bat duela uste du alkateak: «Hildakoak izan ziren garaian sufrimendua oso handia zen, eta zauri horiek gehiago ez irekitzearren, akaso, ez zen inoiz ekitaldirik antolatu herrian». Egoera aldatzearen aldekoa da alkate jeltzalea: «Biktima horiek eta haien familiek nolabaiteko aitortza merezi dute, asko sufritu dutelako». Eusko Jaurlaritzak landutako txostena «elementu integratzailea» izan daiteke aurrera egiteko, haren iritziz: «Kolore ezberdinetako alderdiak batu eta zerbait egiteko baliagarria izango dela uste dut».