Parisko Bake Konferentzia. Adierazpena. ANALISIA
Bunkerrean ate-joka
2015-06-12 / Eneko Bidegain
Frantziako politika, gizarte eta kultura arloko pertsona ezagunek izenpetu dute Parisko adierazpena. Anitz dira Euskal Herriarekiko elkartasuna aspalditik adierazi dutenak, beste batzuk bere garaian pisu politiko handia izan zutenak, baina aspaldi ohien arlora igaro direnak, Pierre Joxe edo Michel Rocard bezala. Parisko konferentziak balio izan du euskal gatazka konpondu gabe dagoela oroitarazteko, gatazka horretan zerikusi zuzena duen estatuetariko baten bihotzean, Asanblea Nazionalean. Baina ez hemizikloan; baizik eta lurpeko hirugarren solairuan. Balio izan du prentsak arreta pixka bat jartzeko gaiari. Baina pixka bat bakarrik.
Ipar Euskal Herriko kolore politiko ia guztietako hautetsiek bezala, Frantziako intelektualek eta kazetariek ere nabarmendu dute Espainiaren jarrera itxia eta Frantziak ematen dion sostengua zentzugabeak direla, gatazka baten behin betiko konponbideari begira. Eta adierazpenak eskaera garbia egin die bai ETAri, bai Frantziako eta Espainiako gobernuei, desarmatzeari begira eta presoen egoera «malgutzeari» begira.
Eskaera ez da berria, eta Frantziako Gobernuak jadanik adierazi du ez duela jarrera aldatuko. Lurralde kolektibitatearen aldeko gehiengoari ere mespretxuz erantzun zion. Espainiak ez du egoera konpondu nahi, eszenifikatu nahi duelako ETA militarki garaitu duela. Mendekuak motibatzen du gehiago; eta, bereziki, Euskal Herria menpean eduki nahiak. Hori erakusteko modu argigarria da presoak etxetik ehunka kilometrora atxikitzea.
Frantziak ez du interesik Espainiari aurka egiteko. Are gehiago, Espainiaren sostengua nahi du, Europan pisu gehiago edukitzeko, Alemaniaren aurrean. Frantziak beti jokatu du bere interes ekonomiko edo politiko orokorren arabera euskal gatazkarekin. Espainia sostengatzetik etekinak ateratzen ditu. Hori ez da aldatu, eta Frantziarentzat garrantzitsuagoak dira bere interes horiek, Euskal Herriko egoera baino.
Are gehiago, Frantziak ez du nahi Europa mendebaldeko nazio txikirik hel dadin independentzia lortzera, ez eta ere autonomia gehiago lortzera. Euskal Herriaren kasuan are gutxiago, herri horren lur zati bat bere administrazio pean daukalako, eta hala mantendu nahi duelako. Nahiz eta desarmatzea eta presoen egoera konpontzea ez dauden erabat lotuta burujabetza prozesuarekin, nekez onartuko du Euskal Herriaren edozein aldarrikapeni bide ematea.
Zein izanen da hurrengo kapitulua? Aietekoaren antzera, beharbada ETAk bakarrik erantzunen dio Parisko adierazpenari. Baina arma guztiak Eliseoaren eta Moncloaren aitzinean utzita ere, Espainiak eta Frantziak beti erranen dute ez dela egia, ez dela nahikoa… Poliziak arma guztiak aurki balitza ere, beti erranen dute arma gehiago gelditzen dela, blokeo egoera luzatzeko.
Funtsean, denek badakite gertatu beharrekoa 2011ko urriaren 20an gertatu zela. Ez dago erakunde klandestino bat desegin dela eta arma guztiak itzuli dituela frogatzeko modurik, Jesus Egigurenek dioen moduan. IRA ez zen desegin, eta ez dakigu arma guztiak itzuli zituen; hala ere, Erresuma Batuak ontzat eman zuen haren armagabetzea. Baina Irlandako prozesua eta Euskal Herrikoa desberdinak dira. Ez bakarrik Espainia ez delako Erresuma Batua: Lizarra-Garaziren etenaren edota Barajasko atentatuaren ondorioak ere aztertu behar dira ulertzeko 2011ko erabakia eta oraingo egoera katramilatua.