Bakerako bide orri irekia
EH Bilduk bakerako euskal bidea aurkeztu du. Lehentasuna presoak eta ETAren desarmatzea ditu. Jaurlaritzak eskatu dio proposamenak legebiltzarrean egiteko
2015-04-28 / Enekoitz Esnaola- Gurutze Izagirre
Bakea eta bizikidetzaren inguruan orain arte egin dituzten ekarpenen bilduma egin, eta proposamen ireki bat plazaratu du EH Bilduk, bakegintzan akordio ahalik eta zabalena lortze aldera. Igandean egin zuten aurkezpena, eta Arraizek atzo xehatu zuen dokumentua Radio Euskadin, elkarrizketa batean. Hiru urte eta erdi joan dira ETAk armak uzteko erabakiaren berri eman zuenetik, eta blokeo egoera gehiegi luzatzen ari dela iritzita ebatzi du EH Bilduk pausoa ematea.
Dokumentuak dio «ETAren armategiaren zigilatze prozesua ahal bezain laster» egin behar dela. Arraizek hori berretsi zuen atzo: «Lehenbailehen egin behar da». Espainiako eta Frantziako gobernuen erantzun ezaren aurrean, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren esku-hartzea defendatu du orain Arraizek. Iazko abenduaren 21ean Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak esan zuen desarmatzea bide onetik zihoala. Igande arratsalde batean atera zen adierazpena, 17:00 aldera. 17:30 pasatxo zirela Jaurlaritzak beste ohar bat plazaratu zuen eskerrak emanez egiaztatze batzordeari egindako lanarengatik, baina desarmatzearen gaian epeak finkatu behar zirela eskatuz. Jaurlaritza prest agertu zen desarmatze prozesuan esku hartzeko. Sortuk ez zuen begi onez hartu Jaurlaritzaren adierazpena, egin zen moduagatik egiaztatze batzordeak ordura arte egin zuen lana gutxietsia izan zela iruditzen zitzaielako, eta desarmatze prozesuetarako legezko esparru baten beharra dagoela argudiatuta. Lokarri-k, baina, ikusi zuen Jaurlaritzaren bidean sakon zitekeela.
Lau hilabete igaro dira ordutik, eta EH Bilduk uste du desarmatzea «ahal bezain laster» gauzatu behar dela, eta armagabetze batzorde independente bat sortu behar dela nazioarteko erakundeen laguntzarekin. Horri «ahalik eta babes eta zilegitasun handiena» emate aldera, Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren, zein alderdi eta eragileen «parte hartze eraikitzailea»garrantzitsutzat jo du.
Arraizek zehaztu du«ekarpen interesgarria» egin dezaketela Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak desarmatzean beharrezkoa den «legezko esparru» horri begira. «Egingarria» dela deritzo.
Proposamen irekia
Presoena da lehentasunezko beste gaia EH Bildurentzat. Dokumentuak proposatzen du presoak Zaballako eta Iruñeko espetxeetara ekarri, eta espetxe politikaren eskumenak Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren esku uztea. Presoen etxeratze prozesuari dagokionez, uste du «akordio zabalak» lortu behar direla alderdi, eragile eta erakundeen artean. Etxeratze prozesua lege baliabideak erabiliz, bakarkako prozesuak sustatuz, presoek agertokia berriarekin konpromisoa agertuz eta beren jardueraren ondorioz eragindako mina aitortuz egitea proposatzen du. Dena den, kartzeletako irteerak ahalik eta lasterren izan daitezen ez dute formula itxirik proposatu, «gure proposamenari atea itxi eta beste aldeei ezezkoa erraztuko liekeelako», Arraizek esan duenez. Irteerek mailakatua izan beharko luketela berretsi du, eta Jaurlaritzak proposatutako zenbait neurri «egokiak» direla zehaztu du.
Biktimei eta memoriari dagokionean, biktima guztiak biltzeko datu base bat sortzea proposatu du, eta egindako min guztien aitortza egitea, horretarako bideak sustatuz. EH Bilduri dagokionez, Arraizek onartu du, batzuei beste batzuei baino gehiago, baina sentsibilitatea falta izan zaiela gehien sufritu duten horiekiko: «Uste dugu bidezkoa dela aitortzea, eta sentsibilitate horren faltarik aurrerantzean egon ez dadin, gure jokabidea hobetzeko borondatea adieraztea». «Egindako min guztia onartu behar da. Bakoitzak bere erantzukizunak onartu behar ditu», gaineratu du Arraizek. Iraganaren autokritika denek egin behar dutela esan du, baina garaile eta garaituen eskematik urrunduz.
EAJrekin oinarrizko akordioetara iristeko borondatea ez du ezkutatu Arraizek, baina baita gainerako eragileekin ere: «Akordio ahalik eta zabalena lortu nahi genuke herri honen gehiengoarekin, gatazkaren konponbidearen benetako motorra hor dagoela uste dugulako; baita gatazkaren konponbidearena ere».
Dokumentuak desmilitarizazioaren gaia ere jasotzen du. Estatuko segurtasun indarrak era mailakatuan erretiratzeko plan bat egitea proposatzen du.
Jaurlaritzaren erantzuna
Jaurlaritzak EH Bilduren proposamenari ohar bidez erantzun dio. Oharrak dio Bake eta Bizikidetza Planaren ekimen guztiak ikuspegi zabal eta integratzailez abiarazi dituztela iragana argitzeko, oraina lantzeko eta bizikidetza eraikitzeko. Helburua batzeak izan behar duela uste du: «Hartarako konpromiso argiak eta zehatzak hartu beharra dago, eta horiek egutegian finkatu». Lan eremua Bake eta Bizikidetzaren legebiltzarreko batzordea dela uste du, eta EH Bilduri eskatu dio «batzordea desblokeatzeko», ekimenak hara eraman ditzan eta ahalik eta adostasun zabalena lortzen «lagun» dezan.