«Normaltasunerako» tresnak
Jaurlaritzak hogei neurri proposatu ditu, zigor eta espetxe arloan «salbuespena» gainditzeko
2014-11-30 / Edurne Begiristain
ETAren indarkeria behin betiko desagertu denean, zigor arloan eta espetxe politikan «salbuespena» gainditzeko eta «normaltasunera» bueltatzeko Zuzen Bidean dokumentua landu du Eusko Jaurlaritzak. Izan ere, hainbat juristak ohartarazi dutenarekin bat dator EAEko gobernua; hau da, azken urteotan ETAren «terrorismoaren» aurkako borrokak zuzenbide penalaren eta espetxe zuzenbidearen«ezohiko» interpretazioak ekarri dituela. Egoera hori aldatzeko eta «bizikidetzan eta normalizazioan laguntzeko» hogei neurri proposatu ditu Jaurlaritzak, Jonan Fernandez Bake eta Elkarbizitzarako idazkari nagusiak Donostiako prentsaurreko batean azaldu duenez.
Bi bloketan banatu dituzte neurriak: lege aldaketarik behar ez luketen espetxe politika aldatzeko hamar iradokizun jaso ditu bloke batean, eta arlo penalean zein espetxe arloan legea aldatzeko beste hamar proposamen bestean. Haien artean daude presoak bizilekutik gertuko espetxeetara ekartzea, gaixotasun larriak dituztenak aske uztea eta inkomunikazio aldia desagertzea.
Dokumentua «eztabaida bultzatzeko tresna» izatea nahi dute, besteak beste, Espainiako Gobernuarekin, arlo juridikoko ordezkariekin, legebiltzarkideekin eta gizarte eragileekin. Proposamena legealdi osorako lan tresna izango da, baina Fernandezek aitortu du «zaila» izango dela PPren gobernuak neurriok begi onez hartzea.