Euskal Herrirako «bake justu eta iraunkorra» eskatu dute Argentinan
Hirurehun ordezkari instituzional, politiko eta sozialek bake prozesuaren aldeko manifestu bat aurkeztu dute, senatuan. Aieteko bide orria babestu dute, Mexikon eta Uruguain bezala
2014-12-05 / Enekoitz Esnaola
Iaz Mexikoko topaketa batetik etorri zen Euskal Herriko bake prozesu eta gatazkaren konponbiderako babesa, eta ez nolanahikoa, Latinoamerikako hamabi presidente ohi (Fernando Lugo, Paraguai; Jaime Paz Zamora, Bolivia; Ricardo Lagos, Txile; Belisario Betancur, Kolonbia;...) eta bi Nobel saridun (Adolfo Perez Esquivel eta Oscar Arias Costa Ricako presidente ohia) zeudelako sustatzaileen artean. Aurtengo ekainean Uruguatik etorri da sostengua, politikari eta gizarte zibileko ordezkariren bidez. Orain Argentinatik heldu da, atzo Buenos Airesen ekitaldi bat eginda. Manifestu batean, «Euskal Herrirako bake justu eta iraunkorra» eraiki beharraz aritu dira 305 norbanako eta eragile.
Argentinako kasuan ere ez dira nolanahiko pertsonak agiriaren sinatzaileetako asko: herrialdeko bi presidente ohi daude (Carlos Menem eta Eduardo Duhalde), Perez Esquivel Bakearen Nobel sariduna, Bakearen Mundu Kontseiluko lehendakariordea, Unescoren Bake enbaxadorea... Hango euskal etxeetako ordezkariak ere badira.
Senatuko areto batean eman dute manifestuaren berri, Euskal Herriko Bakearen Aldeko Argentinako Topaketan. Antolatzaileak, baina, ez dira herrialde hartakoak soilik izan, haien artean baitira, Argentinako Bake eta Justiziarako Fundazioaz eta Euskal Erakundeen Federazioaz gain, Mexikoko Serapaz bakerako zerbitzu eta aholkularitza, Mexikoko Demokrazia, Alternatiba eta Eztabaidarako Fundazioa, Euskal Herriko Lokarri herritar sarea eta euskal gatazkarako sortutako HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldea. Hala ere, Argentinako gizarterako eman dute mezua, «bake prozesua sustatzeko eta egonkortzeko ordezkari politiko eta zibilen artean babesa jasotzeko helburuz». «Aniztasun handia» lortu dutela adierazi dute.
Mexikoko eta Uruguaiko ekinbideekin lotu dute Buenos Aireskoa. Prozesua «blokeatuta» zegoela iritzita, iazko urrian Mexikon iragarri zuten euskal gatazka konpontzen laguntzeko konpromisoa hartu zutela. Duela urte erdi bat, Uruguain, Mexikon bezala 2011ko Aieteko Bake Konferentziako bide orriari babesa emateaz gain, Euskal Herrian bake «justu eta iraunkorra» lortzeko aldarria egin zuten. Ildo berekoa da Argetinako manifestua.
«Aro politiko berria»
Euskal Herriko oraingo garai politikoa historikoa dela deritzote. «Bruselako adierazpenak, Gernikako akordioak, Ezker Aberzaleko eztabaidak eta soilik bide politiko eta demokratikoen aldeko haren alde bakarreko apustuak, eta ETAk jarduera armatua behin betiko uzteko hartutako erabakiak aro politiko berria marraztu dute Euskal Herrian, baita Espainiako eta Frantziako estatuetan ere».
Konponbiderako Aieteko bide orria «egokia eta balio handikoa» da, haien arabera. «Bizikidetzarako oinarriak» jarri beharra dagoela aldarrikatu dute, eta, horretarako, elkarrizketa sustatu dezatela eskatu diete «inplikatu guztiei (ETAri, gobernuei, instituzioei, alderdiei eta gizarte zibilari)». Hain justu, Espainiako eta Frantziako gobernuei ETAren armagabetzean laguntzeko eskaera zehatza egin diete, prozesu hori «modu adostuan, egiaztatuan, ordenatuan eta kontrolatuan egiteko». Euskal presoekin ere neurriak hartzeko eskatu dute. Halaber, «agenda politikoa euskal gizarteko ordezkarien eremuan» baino ez dagoela esan dute.
Ekitaldian, besteak beste, Perez Esquivel, Nora Cortiñas Maiatzeko Plazako Amonen elkarteko presidentea, Alberto Spektorowski HNTko kidea eta Paul Rios Lokarriko koordinatzailea mintzatu dira. Carlos E. Bonicatto Buenos Airesko probintziako arartekoa ere sinatzaileen artean da, eta ohar propioa atera du; «justiziarekin» lotu du bakea.