Hizpideak
Egiaztatu dute
2014-02-23 / Amagoia Gurrutxaga Uranga
ETAren desarmatzeari buruz hitz egitera etorri dira Euskal Herrira NEB Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko bost kideak. Ram Mannikalingamen ahotik mintzatu dira: urtarrilean ETAk hainbat arma, munizio eta lehergaiak zigilatu zituela; hori «erabateko desarmatzearen aurreko pausoa» dela; etakideei arma bila atxilotuak izateko arriskurik gabe joateko aukera eman behar zaiela; NEBek «babes bat» behar lukeela... Espainiako Gobernuaren jarrera «ez-ohikoa» iruditzen zaiola, hori ere esan du.
Ohikoa bihurtua da, bada, Euskal Herrira normalizazio politikoa eta bakea ekar ditzakeen urrats orori jazartzeko estrategia. Klabe horretan soilik uler daiteke Ismael Moreno epaileak Mannikalingam bera eta NEBeko beste bi kide EspainiakoAuzitegi Nazionalera deitu izana gaur deklaratzera.
ETAren urratsak benetakoak direla eta beste batzuk etor daitezkeela baieztatzera etorritakoek, ikusitakoak ikusita, Espainiak urrats horiek oztopatzen segitu beste asmorik ez duela ederki asko egiaztatuta joango dira.