EPPKren agiria. Analisia
Blokeoa gainditzeko urratsak
2013-12-29 / Oihana Elduaien Uranga
Ez dute horrela jarraitu nahi. Beren egoera ez ezik, konponbiderako prozesua ere desblokeatu nahi dute. Arduraz jokatzeko garaia dela uste dute, eta urratsak egiteko prest daude, nahiz eta ez izan erabat gustuko.
«Arduraz jokatzeko garaia» denez, eurek emango dute etsenplua, besteen zain egon gabe, baina besteak mugitzen ez direla ikusita. Astinaldia izan nahi du, mugitu nahi ez duenari berean jarraitzeko aitzakiak kentzeko beste urrats bat. Eta, horretarako, Foro Sozialak egindako gomendioak «aintzat hartzea» erabaki du EPPK-k, nahiz eta azpimarratu duen ez direla bere barne eztabaidatik ateratako ondorioak.
Espainiaren borondatean itxaropena galduta, Espainiako legean topatu nahi dute heldulekua, eta egon, badago. Espainiako Gobernuak behin eta berriz esan du presoentzat ez dela egongo irtenbide integralik. Legeak ematen dituen aukerak baliatzea erabakitzen duenak bakarrik egin dezakeela bidea banaka. Bada, halaxe egingo dute EPPK-ko kideek, Foro Sozialaren gomendioei jarraituz eta hura ia hitzez hitz beren eginez. Etxeratze prozesua «modu mailakatuan, konpromiso indibidualekin eta denbora zuhur batean» nola egin aztertzeko prest daude. Hori «egitasmo orokor batean» kokatzen bada. Foro Sozialaren aholkuek «konponbide integralaren» beharra azpimarratzen dute.
Espainiak ez du orokortasun hori gustuko izango, baina zaila izango du banakako konpromiso eta eskaerei muzin egitea. Serioa da EPPKren erabakia, eta gauzak aldatzeko urrats sendoak egiteko prest daude, euren egoerak ez ezik prozesuak ere argi pixka bat ikus dezan. Hori erakusten duten esaldi argiak daude agirian. Minaren aitorpena dago: «Zinez aitortzen dugu gatazkaren ondorioz eragindako alde anitzeko sufrimendua eta mina». Hitz horiekin egin ez arren, indarkeriaren baztertzea dago: «Berretsi egiten dugu aurrera begira uko egitea iraganean inposizioari, zapalkuntzari eta eskubide urraketei aurre egiteko baliatu moldeari». Eta, gainera, bakoitzaren arduraz hitz egiteko oztoporik ez dagoela diote: «Gutako bakoitzaren erantzukizuna aztertzeko prestasuna ere badugu».
Baina giltza Espainiak du, eta atea itxita eta ezertarako zirrikiturik gabe eduki nahi badu, emango dizkio bueltak sarrailari. Asmatuko ditu arau berriak, eta jorratuko ditu bide berriak. Bai behintzat horretan utziz gero. Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak denak ez duela balio jakinarazi zion Parot doktrina eraistearekin batera, baina «ingeniaritza juridikoa» egiteko borondatea badu Espainiak oraindik.
Ingeniaritza hori galarazteko egitekoa izango du aurkeztu berri duten Bake Prozesua Bultzatzeko Batzordeak. Bake Bidearen eta Lokarriren ekimenez sortu da batzordea, Foro Sozialaren gomendioak betetzeko helburuarekin. Gomendio horiei lotua dago EPPKren aurrera begirako ildoa, eta, beraz, pentsatzekoa da kolektiboak egin asmo dituen harremanetara irekita egingo dela batzordea. Gainera, EPPK prest dago gomendioen garapenerako formulazioak elkarlanean bilatzeko eta eragileekin proposamen eta gogoetak trukatzeko.
«Gizartearen aniztasun zabalaren ordezkari» gisa aurkeztu zuten euren burua batzordeko kideek, eta gizartearen bultzadarekin aritzeko intentzioa azaldu zuten. Urtarrilaren 11n ikusiko da, Bilbon, presoen eskubideei dagokienez gizarte horren bultzada zenbaterainokoa den.