Hizpideak
Puntuz puntu
2013-05-28 / Jon Ordoñez Garmendia
Kolonbiako Gobernuak eta FARCek adostu dute bake negoziaziorako jarri zituzten sei puntuetatik lehena, lurrarena. Zailena zen, baina sei hilabetean gaiari ausart heldu, eta hori izan da sei puntuetan akordioa lortu duten lehenengoa. Bi aldeen arteko akordioa munduko herrialde arriskutsuenetako bat jo duten horretan; urtean milatik gora pertsona hiltzen zituzten horretan. Hurrengo puntua gerrillarien parte hartze politikoa izango dute.
Euskal Herrian hamabi gomendio aurkeztu dituzte Lokarrik eta Bake Bideak bake prozesua bultzatzeko. Horietako batean, «egindako mina aitortzea» eskatu diete presoei. Bake eta normalizazio prozesuan presoak eragile aktibo izatea gomendatu dute, eta EPPK-k Gernikako Akordioarekin bat egin zuenez gero, neurri batean berea du minaren aitortzaren eskaera hori.
Euskal Herrian, ikusiko da hamabi puntuen artean zein den betetzen lehena, baina, ordenaren gainetik, garrantzitsuena gomendioak betetzen hasi eta puntuz puntu eta eragilez eragile egoera desblokeatzea izango da.