Konponbideari begira

Analisiak

Hizpideak

Bakoitzari berea

 
Donostia, 1960ko ekainaren 27a. Lehergailu batek eztanda egin zuen Amarako tren geltokian. Begoña Urrozek 22 hilabete zituen; leherketaren ondorioz hil zen, biharamunean. Beste leherketa bat izan zen Donostian egun hartan, beste bana Bartzelonan eta Madrilen. DRIL Askapenerako Iberiar Direktorio Iraultzailea erakundeak prestatutakoak zirela argitaratu zuen Le Monde-k ekainaren 29ko zenbakian, Espainiako Polizia aipatuz.

1993an, Ernest Lluch sozialistak artikulu bat argitaratu zuen, ETAren lehen biktima Urroz izan zelako hipotesiarekin. Oinarri historikorik gabeko tesia zen, baina bidea urratu zuen, hedabide, politikari eta erakunde publiko ugariren —Espainiako Diputatuen Kongresua eta Lasarte-Oriako Udala, besteak beste— errepika lanari esker.

Xavier Montanya kazetariaren ikerketa lanari esker, Begoña Urroz DRILek hil zuela dioten polizia agiriak plazara atera dira orain. Espainiako agiri ofizialokin, zuzenketa historikoa ezarri die hipotesi interesatuen zaleei. Bakoitzari berea.

Publizitatea