Hizpideak
Heriotza kartzelan
2013-04-02 / Iñaki Petxarroman
Xabier Lopez Peña hil zitekeen etxean egon izan balitz ere, jakina. Baina ez zen egongo bi aste ospitalean senide eta lagunengandik inkomunikatuta. 2009an bihotzeko gaitz bat atzeman ziotenetik tratamendu mediko egoki bat hartzeko aukera izango zuen. Eta, hala izanik ere, gaitzak irabazi izan bazion, azken orduak senide eta lagunek inguratuta emango zituen, haien berotasunean babestuta. Edozein pertsonak du tratu duin bat jasotzeko eskubidea, heriotza duin bat izatekoa daukan bezalaxe.
Eta Lopez Peñari eskubide hori zanpatu dio Frantziako Gobernuak. Krudela baita ospitale batean bi astez larri egotea senideei deus esan gabe. Ankerra da familiari hil eta hamabi ordura ematea heriotzaren berri. Guztiz arduragabea da lau urtean tratamendu egoki bat ez ematea. Lopez Peña hil zitekeen etxean ere, baina, espetxean egonda, estatua zen gerta zekiokeenaren erantzulea. Eta gehiegitan erakutsi dute estatuek euskal presoekiko arduragabekeria kalkulatu bat, mendekuaren itxura handiegia daukana.