Lokarrik «beste aukerak» aztertzera dei egin du
ETAk «negoziazio gunearen» hausturaren berri eman ostean, PP zein ETAren kontrako hitzak izan dira
2013-03-28 / Erredakzioa
ETAk «elkarrizketa gunea» hautsi dela iragarri ostean, Espainiako Gobernuaren «jarrera itxia» salatu dute ezker subiranistan kokatzen diren alderdiek. EAJk, PSE-EEk eta PPk, berriz, ETAren aurka egin dute, «mehatxuak» egitea egotziz. Lokarri herritarren sareak guztientzat izan du, eta ondorio argi bat atera du: «Beste irteera posible batzuetan pentsatzen hasi behar da, sormenez».
«Aurrerapausoen faltan», desarmatzeko eta gizarteratzeko agenda beharrezkoa dela uste du Lokarrik, baina «gobernuak harremanak izateari uko egiten dionez, eta ETAk gobernuarekin hitz egitetik aparteko aukerarik aurreikusten ez duenez», Lokarriren irudiko, «beste aukera posibleak» aztertzea behar-beharrezkoa da. Horretarako, aurrera urratsak lortzeko bidean, «lan eraikitzailea» egin behar delakoan dago herritarren sarea, «parte hartze instituzional, politiko eta sozialarekin».
ETAk herenegun Naiz.info agerkarian ezagutarazitako agiriaren ostean Espainiako Gobernuaren jarrera kritikatu du Lokarrik, baina baita ETArena ere. ETAk armak uzteko erabakiaren berri eman ostean, Espainiako Gobernuak «erantzun azkarra» eman behar zuela uste du Lokarrik, eta gogora ekarri du horixe esaten duela Nazio Batuen Erakundeak ere. Gobernuak «mehatxua» edo «mehatxuaren sentsazioa» eteteko aukera «aprobetxatu» behar duela.
Bestalde, ETAri ohartarazi dio, berak ere esan izan duen bezala, bake prozesuaren protagonista euskal gizarteak izan behar duela. Beraz, «gobernuak egiten duenaren edo ez duenaren gainetik, gizartearen nahi eta desirak» kontuan hartzeko eskatu dio.
ETAk agirian idatzitako esaldi bati ere egin dio erreferentzia: «Ondorio ezkorrak izango ditu» esaldiari, hain justu. Indarkeriara itzultzeko mehatxu gisa hartu dute esaldi hori sektore batzuek, eta Lokarrik ulertzen du hori horrela izatea. Hala, «mehatxu sentsazio hori baztertzen» saiatzeko deia egin dio ETAri.
ETAk bere agirian ez du hitz egiten negoziazio politikoaz, baina Andoni Ortuzar EAJren EBBko buruak hortik jo du agiria baloratzerako orduan: «Ez dugu ikusten ETAk Espainiako Gobernuarekin politikoki ezer negoziatu behar duenik», esan du. ETAk jeltzaleei egotzi die PPren gobernua babestea eta haren «itxiera estaltzea». Ortuzarrek, baina, ETAk dioenean gero eta «atentzio gutxiago» jartzen dutela esan du.
Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak, berriz, «aldebakarreko prozesuari jarraitzeko» eskatu dio ETAri, harik ere «desegin eta desagertu» arte.
Sortuk Espainiako Gobernuaren jarrera salatu du, eta «konponbide eta bakearen aurkako jarrera» izatea aurpegiratu dio: «Era guztiz arbuiagarrian, elkarrizketak egin ahal izateko esparru bat desegiteko ahalegin guztiak egin dituzte», esan du Pernando Barrenak.
Jeltzaleen kontra ere egin du ezker abertzaleak, «interes alderdikoiak» lehenestea aurpegiratu dio, eta bere jarduna «PPren soluzio faltaren estrategiari oxigenoa ematera» bideratzea: «Bere immobilismoan eroso sentiarazi nahi du EAJk PP». Jarrera hori baztertzeko eskatu dio alderdi jeltzaleari.
Sortuk egin bezala, ETAren «konpromisoa» azpimarratu du Alternatibak ere, eta Espainiako Gobernuari egotzi dio «inolako borondaterik ez» izatea.
Aralarrek, berriz, PPren zain egon gabe «erabaki ausartak» hartzeko deia egin du.
PSE-EEren bozeramaile Idoia Mendiak, bestalde, esan du ETA «erabateko bakardadean» dagoela, euskal gizarteak «lurperatu» duela, eta «bere buruari eta guztiei mesede» egingo liekeela «desagertuz gero».
PPren iritzian, «ETAren mehatxu tonua bere ahuleziaren seinale da». Nerea Llaron Bizkaiko PPren idazkari nagusiaren esanetan, Espainiako Gobernuaren «tinkotasuna» ere ikusi da.