Hizpideak
Beste aldekoaren zain
2013-03-31 / Gurutze Izagirre Intxauspe
Izan zezakeen beste izen bat ere kartzelan hil den euskal preso politikoak. Hil denak Xabier Lopez Peña izena du. 2008tik, Frantziako Estatuaren menpeko espetxe batean preso zegoen, Fleuryn. Martxoaren 11n eman zion bihotzekoak kartzelan, eta senideek eta gertukoek astebetera jakin zuten ospitaleratuta zegoela eta ebakuntza bat egin ziotela. Azken egunetan okerrera egin du, eta ezin izan dio buelta eman. Atzo, goizaldeko ordubatean hil zen, eta hamabi ordu geroago izan zuten heriotzaren berri senideek, bisitara joan zirenean.
Aldebakarreko erabakien formulak halako oihartzuna duen abagune honetan, martxoak aldebakarreko kaltetuak utzi ditu. Besteak beste, bi preso hil dira: Lopez Peña eta Angel Figueroa —espetxealdi arinduan zegoen gaixotasun larri bategatik, eta etxean hilda topatu zuten duela bi aste—. Gaixo larri dauden hamabost presok kartzelan segitzen dute. Ehunka lagunek astebururo milaka kilometro egiten segitzen dute, aldebakarreko erabakiz, denak ere, beste aldeko erabakien zain.