Erkoreka: «Bake lantaldea mugarria izango da»
Eusko Jaurlaritzarentzat «lorpen garrantzitsua» izango da lau joera politiko nagusiak ados jartzea bake bidean
2013-03-27 / Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak uste du «lorpen garrantzitsua» izango dela euskal gizartearentzat EAJk, EH Bilduk, PPk eta PSEk parte hartzea apirilaren 11n Eusko Legebiltzarreko Bake eta Bizikidetzarako lantaldea osatzen denean. PPk esan du foro horretan parte hartzeko prest dagoela, eta horixe bera nabarmendu du Josu Erkoreka gobernuko eledunak gobernu kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan. Haren esanetan, azkenean «Euskadin nagusi diren lau joera politiko eta ideologikoek» parte hartzen badute lantaldean, foro hori «mugarria» izango da bake prozesuan 1988an Ajuria Eneko ituna sinatu zenetik.
Joan den ostiralean euskal gatazkaren konponbideari buruzko osoko bilkuran aurreko legegintzaldiko bake lantaldeak zehaztutako «oinarri etikoak» hitzartu zituzten EAJk, PSEk eta PPk, eta horren ondorioz, foro horretan egotea ahalbidetu zitzaion PPri. Hori hala, lantaldean parte hartzeko prest daude orain popularrak, eta alderdiko zuzendaritzaren oniritzia jasotzen badute, apirilaren 11ko saioan egongo dira. Erkorekari horri buruz galdetu zioten atzoko prentsaurrekoan, eta hark adierazi zuen lau alderdi nagusiek bakerako foroan egoteak «parerik gabeko mugarria» jarriko lukeela «Euskadiko bake eta bizikidetza prozesuaren historian».
Haren ustez, EAJ, EH Bildu, PSE eta PP mahai berean esertzen badira eta bakeari eta bizikidetzari buruzko akordio bat lortzeko gai baldin badira, «lorpen positiboa» izango da euskal gizartearentzat. Eusko Jaurlaritzak, gainera, «txalotu eta babestuko» luke lau alderdi nagusiek akordioa lortzea bakegintza alorrean, bake prozesuan aurrera egiteko ekarpen garrantzitsua izango litzatekeelako, Erkorekaren esanetan. Jaurlaritza ziur da PPk parte hartuko duela lantalde horretan, baina horrela gertatuko ez balitz, talde hori egon dadin lanean jarraitu beharko litzatekeela uste du.
Legealdia hasi zenetik, bi alditan blokeatu du PPk, UPDrekin batera, Bake eta Bizikidetzarako lantaldearen sorrera, legebiltzar taldeak ez baitzuen onartzen EH Bilduren parte hartzea ETA gaitzetsi ezean. Hori hala, eta adostasun handiena lortzeko asmoz, foroaren eraketa atzeratu egin dute behin eta berriz.
Arriola: «Merezi izan du»
Atzerapenarekin bada ere,datorren hilean foro hori sortu egingo delako pozik agertu da Iñaki Arriola Gipuzkoako PSEko idazkari nagusia. Haren ustetan, «itxaronaldiak» merezi izan du batzordean Eusko Legebiltzarreko «talde nagusien» parte hartzea ziurtatzen bada. «Lantaldea apirilaren 11n eratzen bada, eta bertan talde garrantzitsuenak baldin badaude, itxaronaldiak merezi izango du», esan du Arriola idazkari nagusiak.