Bakerako lantaldeaz bi hitz
2013-03-27 / Patxi Meabe, Pako Etxebeste, Aturo Garcia eta Ramon Balenziaga - Etikarte
Joan den martxo honen 14an, gertaera tamalgarri —eta bereziki adierazgarri— baten lekuko izan zen Eusko Legebiltzarraren egoitza. Egun hori zegoen izendatuta Bakea eta Bizikidetza lantaldea eratzeko. Legebiltzarreko lehendakariak egunik zehaztu gabe atzeratu behar izan zuen esandako Lantaldearen eraketa, Laura Mintegik ETAk hildako biktimei emandako kalifikazioaren ondoren sortutako enfrentamendu-giroa zela eta, «jatorri politikoa» zutela esan baitzuen. Hitz horiekin, gainerako alderdi politikoetako ordezkarien iritzian —PPkoenean, bereziki—, ETAk biktima horiekiko duen erantzukizuna urardotzea nahi zuen Mintegik.
Gertaera tamalgarria izan zela esan dugu, baina baita adierazgarria ere. Tamalgarria, herriak bere normalizaziorako erabilgarritzat eta eraginkortzat daukan tresna bat abian jartzea galarazi zuelako, ez dakigu noiz arte. Baina adierazgarria ere bai, hitz batzuen —zoritxarrekoak beren desegokitasunagatik— erabileraren azpiko errealitatea erakusten duen «egia» aitortzera eta hari aurre egitera garamatzalako. Izan ere, horren gai larriak aipatzeko darabiltzagun hitzak ez dago errealitatearen egia objektiboa estaltzeko erabiltzerik, ez eta, norberaren interesen arabera, hura desitxuratzeko ere. Ea Legebiltzarreko lehendakariak erabakitako atzerapena, hitz desegokiak zuzentzeko ez ezik, lantaldeak bultzatu beharreko Bakearen oinarria izan behar duen egiaren eduki erkidea formulatzeko ere baliagarria den!
Ez da gure egitekoa, hemen eta orain, Bakearen eta Bizikidetzaren gaia eta memoriarena —memoria historikoena— batera edo bereizita tratatu behar liratekeen edo ez eztabaidatzen hastea. Jakinaren gainean edo ezjakinean, nahita edo nahi gabe, egia hauxe da: gure herrian Bakea eta Bizikidetza gauzatzeari ekiteko —eginkizun garrantzitsua, zinez— martxoaren 14an bildu ziren pertsonak, orain, egiaren gaiari nahitaez aurre egin beharrean aurkitzen direla, hainbat aldiz aipatutako «memoria historikoetan» islatzen diren egia partzialen pluraltasuna gorabehera. Justiziazko bakea gauzatzearen oinarri izan beharko duen egia ez da izango memoria edo egia partzial horien batura soila. Ez da hori izango gure herriaren egia. Ez badugu nahi, behintzat, herri hori desartikulatzea eta bere egia partikularretan sostengatutako herri zatitua izaten segitzea. Hala ez bada, nahitaez bilatu eta onartu beharko dugu guztion egia, guztiontzakoa. Aurkitu ahalko dugu noizbait, nahiz eta aurkikunde horrek une batean mesedegarriak iruditu lekizkigukeen abantaila «gezurtiei» uko egitea eskatu.
Gainera, gertatuaren egia —baita, bereziki, memoria historikoen kasuan ere— ez dago mugatzerik gertaeren kontakizun soil batera, kontakizun hori nahi bezain zehatza eta xehetasunez josia bada ere. Existitzen da gertatuaren egia, baina ez da hori gizakiaren, kolektiboen edota erakundeen egia bakarra. Historia gizatiartzen duen egia ezagutu nahi badugu, «memoria historikoez» ari garenez, ezinbestekoa da ezagutzen dugun egia objektibo horri errealitate horretaz egiten dugun balorazioaren egia eranstea. Hori ere gizakiok ezagutu behar dugun egiaren dimentsio gizatiarraren parte baita. Gertatuaren errealitatea ezagutzetik abiatu behar dugu. Hortik, gertaera horien baloraziaren bila egin beharko dugu aurrera. Agian, ez gara ados egongo balorazio hori egiteko unean, aldeak egon baitaitezke gure artean pertsonen eta kolektiboen jokabideak inspiratu behar dituzten printzipio edo balio etiko horiei buruz. Baina hobe da, pertsonen eta herrien osasunerako, gertatuaren balorazio etikoa egitean hasieratik ez gatozela bat jakitea, errealitatea desitxuratzearen bitartez halako balorazioei ez ikusiarena egitearen gezurrean erortzea baino. Hori, izan ere, etorkizuna gezur bikoitz baten gainean eraiki nahi izatea litzateke: historiaren deformazioaren gezurraren gainean, eta gizakion arteko bizikidetzaren oinarri izan behar luketen printzipioen gezurraren gainean.
Gertaeren balorazioa egiteko premiaz aritu garenean, gizakion bizikidetzaren dimentsio etikoa aipatu dugu. Era askotakoak dira erreferentzia etiko horrek gutako bakoitzarengan sor ditzakeen oihartzunak. Baina hemen ere beharrezkoa da hitzek —agian, gaizki erabili direlako edo alferrik galdu direlako— iradoki dezaketena baino haratago joatea. Baina ez gaitezen erratu. Justiziak sostengatutako bizikidetza sortu behar dugula diogu, egiaren argitan, elkartasunaren inspiraziopean; uko egiten diogu bidegabekeriari; nazka eragiten digu gezurrak, haserrea sortzen digu errespetuaren eta elkartasunaren kontrako geurekoikeriak. Gera gaitezen herritarren eskaera hauekin, maite dugula diogun herri hau eraikitzeko ahalegin erkidearekin. Horixe da Bakezko Bizikidetzatik egin beharreko zeregina, eskaera horiei ematen diegun kalifikatzaileak gorabehera.
Gizatasun handikoa eta noblea da Bakearen eta Bizikidetzaren Legebiltzarreko Txostenari dagokion zeregina. Batzuetan kontraesankorrak diruditen —baina benetakoak diren— eskaerei egin beharko die aurre. Ezingo du sustraitik sendatuak eta saneatuak izan behar duten errealitateak eta egoerak ahazturaren bitartez estali nahi dituen isiltasunaren konplize izan. Barkaziora jo beharko du, barkazio-eskaintzailea duintzeko gai den barkazio horretara —baita hura onartzen duena ere—, egiari eta justiziari leial zaionaren indar askatzailearekin. Beharrezkoa izango da «goragoko» interesen mesedetan ezkutatutako errealitateen egia argitzea. Eta, batez ere, indarkeria armatuak eragindako egoerak normalizatzearen zerbitzuan lan egin beharko da. Bereziki, bidegabekeriaren biktimei eta presoei dagokienez, funtsik gabeko parekatze bidegabeak egiteko saioak eta tentazioak alde batera utzita. Jakinaren gainean egonik bizikidetza politikoaren normalizazioak berak egin beharko duela posible, berorren parte den heinean, «euskal arazoa» deitzen zaion hori normal tratatzea, pertsonen duintasunari loturik dauden askatasun «politikoak» aitortzetik eta askatasunez egikaritzetik hasita, aitzakia faltsu gisa erabili gabe berorien ezkutuko helburua ETAri babesa ematea dela.