Konponbideari begira

Analisiak

Hizpideak

Bakea eta askatasuna

 

2013-03-27 / Jon Ordoñez Garmendia

Urte eta erdi ere ez da igaro ETAk armak utzi zituenetik eta Rajoy Espainiako presidentetzara iritsi zenetik. Tarte horretan PPk behin eta berriz aldarrikatu du immobilismo erabatekoa zela berea. Bere agirian, ordea, ETAk gezurtatu egin du hori zenik gobernuaren jarrera, eta esan du ordezkaritzaren eraketa eta elkarrizketa mahaiaren sorrera «gobernuak eta ETAk hartutako konpromisoen emaitza» izan zela.

Egiaztatze Batzordeak orain dela gutxi esan zuena berretsi du ETAren agiriak. Egin zaizkion eskaerei muzin egiteaz gain, Espainiako Gobernua prozesua oztopatzen ari da, eta «zailagoa» izango da aurrerantzean egiaztatzaileen eta ETAren ordezkarien arteko harremana. «Ondorio ezkorrak» izango dituela esan du ETAk, konponbidea zaildu eta atzeratzen duelako. Hala ere, azaroan bake elkarrizketetarako aurkeztu zuten proposamena indarrean dagoela berretsi du, eta zailtasunak zailtasun, bere ordezkaritza «aktibo» mantenduko duela esan du. «Euskal Herriak bakea eta askatasuna merezi eta behar dituelako».

Publizitatea