Euskal presoak. 'Parot doktrina' Estrasburgoko Auzitegian
«Doktrina onartuta, arauak nahi bezala aldatzeko atea irekitzen da»
Behin betiko epaiaren bidean, ahozko saioa egin dute Giza Eskubideen Auzitegian Estrasburgoren erabakia 'Parot doktrinaren' kontrakoa balitz, «ingeniaritza juridikoa» egiteko aukera dagoela esan du Espainiak
2013-03-21 / Oihana Elduaien Uranga - Berriemaile berezia
Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Parot doktrina onartuko balu, arauak «nahi bezala» aldatzeko atea irekita utziko lioke Espainiari. Behin epaituta eta zigortuta dagoenari, gerora egindako lege aldaketak aplikatzeko aukera emango lioke, bere interesen arabera, eta hori onartezina dela argudiatu zuen Mark Muller Ines del Rioren abokatuak, atzo, Estrasburgon. Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroak goizean egindako hitzak ekarri zituen epaiketara, esanez «ingeniaritza juridikoa» egiteko baliatuko duela epaia Espainiak, arauak eta interpretazioak aldatzeko, alegia. Eta hori onartezina dela. Eta horrek, onartezina izateaz gain, Giza Eskubideen Hitzarmeneko 5. eta 7. artikuluak urratzen dituela. «Hau ez da politika kontua, hau ez da terrorismo kontua, zuzenbide estatuaren kontua da», esan zien Mullerrek Areto Nagusiko 17 epaileei.
Epaia doktrinaren kontrakoa balitz ere presoak ez askatzeko «ingeniaritza juridikoa» egiteko aukeraz hitz egin zuen atzo Fernandez Diazek. «Interpretazioak» egiteko aukera ikusten du berak. «Badago tartea horretarako», nabarmendu zuen. Estrasburgoren erabakia ezarri behar dutenak Espainiako Auzitegiak direla ohartarazi zuen, eta auzitegi guztiek ez dutela zertan interpretazio berdina egin.
Atzo aztertu zuten Estrasburgon Giza Eskubideen Auzitegiko Sala Txikiak uztailean 197/2006 doktrinaren kontra emandako auzia. Horretarako, ahozko saioa egin zuten atzo han, Espainiak jarritako helegitea onartu ostean. Bi aldeek euren argudioak azaldu zituzten bi ordu inguruko saioan. Areto Handiko 17 epaileak deliberatzen hasiko dira orain, eta azken erabakia eman aurretik gutxienez sei hilabete pasatzea espero da. Frank Mullerrek, Sudhanshu Swaroopek eta Michael Ivesek hartu zuten hitza Ines del Rioren defentsan, inglesez, eta Isaac Salamak Espainiako Estatuaren izenean, gazteleraz.
Parot doktrina aplikatuta, gakoa da zigorra bera aldatzen den edo zigorra betetzeko modua aldatzen den. Zigorra luzatu egiten denez, zigorra aldatzen dela argudiatzen dute Ines del Rioren abokatuek eta, gainera, atzerako eraginez egiten dela, Hitzarmenak hori egitea debekatu arren. Espainiako Estatuaren abokatuek, berriz, doktrinari eutsi egin behar zaiola defendatu dute, eta horretarako argudio gisa esan dute zigorra bera ez dela aldatzen, baizik eta zigorra aplikatzeko modua aldatzen dela. Beraz, Estrasburgori ez dagokiola horretan sartzea nabarmendu zuen Isaac Salama abokatuak. «Estatuen autonomian» sartzen ari dela.
Del Rioren defentsa taldeko Amaia Izko abokatuak nabarmendu du Espainiak argudio horiexek erabili zituela lehen ere, Auzitegiak lehen instantziak erabaki behar zuenean. Orain, Sala Txikiaren epaia zergaitik den okerra argudiatzea zegokion Espainiari, Izkoren ustez, eta halakorik ez zuela egin nabarmendu zuen, ez zuela «ezer berririk» erantsi. «Gobernua ez da gai izan argudioekin aurreko epaia okerra zela azaltzeko, eta kontzeptuak nahastu ditu, afera saihesteko». Helburu politikoak lortzeko «legeak bortxatzen» saiatu da Espainia, Izkoren irudiko. Baina, giza eskubideak «modu unibertsalean» errespetatu behar direla eta doktrinak urratu egiten dituela nabarmendu zuen. Hori esaten duen epai indartsua dagoela emanda, eta haren kontrako argudio juridikorik ez duela eman Espainiak.
Izan ere, epaimahaia konbentzitzeko, Del Rioren abokatuen argudio juridikoen aurrean, argudio politikoak erabili zituzten Espainiako Estatuaren abokatuek, atzo. «Ezin da berdin zigortu pertsona bat hiltzea edo 132 hiltzea» esan zuen. Gainera, epaimahaiko kideak konbentzitzeko, arauak urratu diren edo ez aztertzerako orduan indarrik ez duen argumentua erabili zuen: «Parot doktrina indargabetuko balitz, ETAko 54 terrorista, GRAPOko zazpi, GALeko bat eta hamalau preso komun aterako lirateke libre». Hori bakarrik ez, Espainiak une batean aitortu egin zuen aldatu egin duela bere jokamoldea: «Lehen gaizki egiten zen interpretazio bat orain ondo egitea ezin du galerazi Estrasburgok», esan zuen abokatuak.
Bestelako iritzia du, ordea, Del Rioren defentsak: «Ez gara ari doktrinaren egokitasunari buruz, baizik eta Hitzarmena urratzen duen edo ez ikusi behar da». Del Rioren defentsak argi dauka, joko arauak ez direla errespetatu. Auzitegiak ere arrazoia eman zion uztailean, eta epai hartan jasotzen ziren bi argudioei eutsi zien defentsak atzo ere, eskubide urraketa hori esplikatzeko.
Doktrina atzera eraginez aplikatzen denez, 7. artikulua urratzen dela esan dute, batetik. Auzitegiaren aurreneko epaiak zioen «1973ko Zigor Kodearen arabera epaitutako presoen espetxe onurei balioa kendu» ziela Espainiak doktrinarekin. Argudio horri buelta emateko, «damuaz» hitz egin zuen Espainiako Estatuaren abokatuak atzo: «Espetxe onurak jasotzeko terroristek terrorismotik aldendu, bereizi behar dute, eta damua erakutsi behar dute». Kontua da, doktrina aplikatzen hasi ziren arte, 30 urteko gehieneko espetxealdiaren gainean ezartzen zituztela espetxe onurak, eta, 2006an, doktrina aplikatzen hasi zirenean, presoei jarritako zigor bakoitzari aplikatzen zitzaizkiola onurak, horren ondorioa izanik, de facto, presoak jarritako irteera eguna baino geroago irtetea kartzelatik. Estrasburgok argi esan zuen uztailean: «7. Artikuluak debekatu egiten du zigor legeen interpretazio zabala egitea, auzipetuaren kalterako baldin bada. Espainiako Auzitegi Gorenaren interpretazio berriak atzerako eraginez luzatu du zigorra». Interpretazio berri horiek presoaren onerako denean bakarrik aplika daitezkeela gaineratu zuen. Mullerrek behin eta berriz azpimarratu zuen atzoko ahozko saioan ere: «Espainiak legearen irtenpretazio berria egin du, aurreikus ezin zitekeen interpretazioa, eta presoei atzera eraginez aplikatzen zaiena».
1987tik dago preso Del Rio, eta 2008ko uztailean libre ateratzekoa zen. Doktrina aplikatu ziotenean 2017ra arte luzatu zioten zigorra. Egun hartatik aurrera Giza Eskubideen Hitzarmeneko 5. Puntua ere urratu da Del Rioren kasuan, haren defentsaren eta Estrasburgoren lehen epaiaren arabera. Hau da, askatasunerako eskubidea ere bai.

Informazio osagarria
-
Gallardon: «Estrasburgok norbanakoak epaitzen ditu»
-
ESANA. MARIANO RAJOY. Espainiako Gobernuko presidentea
-
EAJri «kirtenkeria» iruditu zaio Fernandez Diazek esana
-
Gabirondoren helegitea baztertu du Konstituzionalak
-
Troitiñoren estradizioari buruzko erabakia atzeratuta
-
Nafarroako Gobernuak doktrina goratu du