Euskal presoak. 'Parot doktrina' Estrasburgoko auzitegian
Epaia eman dute euskal herritarrek
Elkarretaratze eta manifestazio ugari izan ziren atzo, goizez eta arratsaldez, Euskal Herri osoko hirurogeitik gora herritan, 'Parot doktrina' indargabatzeko eskatuz.
2013-03-21 / Hodei Iruretagoiena
Azken unera arte aritu da Espainiako Gobernua Parot doktrinaren aldeko adierazpenak egiten. Atzo bertan, esaterako, doktrina hori indargabetzea Espainiako gizartearentzat «objektiboki bidegabea» litzatekeela esan zuen Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak. Euskal Herrian, ordea, 197/2006 bertan behera uzteko eta neurria aplikatua duten presoak askatzeko aldarriak hartu zituen kaleak, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Ines del Rio presoaren helegitea aztertu zuen egunean.
Ehunka euskal herritarrek hartu zuten parte, Herrira mugimenduaren deiari erantzunez, 60tik gora herritan egindako elkarretaratze eta manifestazioetan. Goizean, esaterako, Baionan Espainiak duen kontsulatuaren aurrean bildu ziren dozenaka lagun. Tartean ziren, besteak beste, Hendaiako kontseilari Iker Elizalde eta Donibane Lohitzuneko Yvette Debarbieux. Han, Fran Balda Herrira-ko bozeramaileak aldarrikatu zuen ez dagoela «inolako arrazoirik» Estrasburgoko Auzitegiak iazko uztailean esandakoa aldatzeko: «197/2006 doktrinak, larri gaixo dauden presoak espetxean edukitzeak eta sakabanaketak ez dute inolako justifikaziorik XXI. mendeko Euskal Herrian eta Europan».
LAB sindikatuak deituta ere atera ziren lantoki aurrera herritarrak, «bizi osorako zigorraren aurka» egitera. Bilbon, adibidez, protestak egin zituzten udaletxe atarian, Moyua plazan edo Telefonicak Artxandan duen egoitzan. Iruñean, berriz, Espainiak Nafarroan duen ordezkaritzaren aurrean egin zuten elkarretaratzea; baita Tafallan ere —hangoa da Del Rio—, udaletxe aurrean. Ikasleak ere atera ziren kalera, adibidez, Gasteizko campusean eta beste hainbat ikastetxetan —Azpeitian, esaterako 100 bildu ziren—. Ernai gazte erakundeak ere eskatu zuen bertan behera uzteko 197/2006 doktrina. «Konponbide prozesua desblokeatzeko ezinbesteko pausotzat» jo zuen erabaki hori erakundeak, eta gogorarazi zuen horretarako herritarrak direla «giltza».
Azken asteetan Euskal Herriko ehundik gora udalek egin bezala, 197/2006 doktrina aplikatu zaien presoak askatzeko eskatu zuen Laudioko Udalak atzo. Sare sozialetan ere izan zuen oihartzuna aldarriak: Twitterren, euskarazko joera nagusia izan #doktrinariez leloa.
Burrunbadak, martxak...
Arratsaldean izan ziren, dena den, mobilizaziorik jendetsuenak. Bilbon, adibidez, burrundara egin zuten 1.500 lagunek PPren egoitza aurreraino. Manifestazio jendetsuak izan ziren Donostian eta Gasteizen, Bulebarretik eta Bilbo plazatik abiatuta. Elkarretaratzea egin zuten 60 pertsonak Baionan Herriko Etxearen aurrean, eta martxa bat egin zuten Iruñeko auzoetan zehar. Donibanetik eta Arrotxapetik igarota, Udaletxe plazan elkartu ziren ehunka lagun.
Herritarrak kalera atera ziren iluntzean, Euskal Herriko hamaika herritan ere. 157 lagun bildu ziren, esaterako, Azpeitian; 50, Pasai Antxon; 60, Mutrikun; 55, Deban; 50, Zaldibian; 70, Laudion; 35, Irurtzunen; 11, Sondikan; 38, Bakion; 115, Otxandion —herriko argiak itzali zituzten hamar minutuz—; 63, Larrabetzun...