Salbuespen zuzenbidea eta legezkotasun printzipioa: 'Parot doktrina'
2013-03-20 / Jose Manuel Castells, Pedro Ibarra, Francisco Letamendia, Xabier Ezeizabarrena, Jon Gurutz Olaskoaga.
Askok izango dugu gogoan Parot doktrina deritzona, jurisprudentzia alorrekoa, interpretazio aldaketa bat ekarri baitzuen lehenik Auzitegi Nazionalean eta hurrengo Auzitegi Gorenean (197/2006 sententzia), eta azkenik Auzitegi Konstituzionalean berretsi baitzuten. Zigorrak gutxitzeari buruzko arauen interpretazioa zen —1995eko zigor kode «demokratikoan» ez zegoen halakorik—, baina ez batere hutsala, sententzia bidez ETAko presoei ezarritako zigorrak handitzea baitzekarren, 9 urteraino honako supostu honetan. Aldaketa gertatu aurreko kanpaina mediatiko-politikoa, berriz, neurriz gaindikoa izan zen, eta ezinago arrakastatsua.
ETAko preso baten ingurukoa da honako supostu hau: «Ines del Rio Prada Espainiako Erresumaren kontra» afera, zeinari zigorra betea izanik Parot doktrina ezarria baitiote, zigorra beste 12 urte luzatzeraino. Giza Eskubideen Europako Auzitegiko 3. Atalean planteatu zuten auzia, eta instituzio horretan behin betiko ebatzi zuten aho batez —Luis Lopez Guerra epaile espainiarra ere ados zela, ezinago prestigiotsua bera—, 2012ko uztailaren 10eko sententzia bidez; epai horretan, Espainiako Auzitegi Goreneko hiru epaileen aldera lerratu ziren, argi eta garbi, hiru haiexen uste bakanean politika kriminaleko arrazoiek ezin baitzuten inolaz era zuritu legezkotasun printzipioa hartaraino urratzea, «ezta terrorista damugabe odolzale baten kasuan ere».
Europako Auzitegiaren sententziaren arabera, Giza Eskubideen Aldeko Europako Konbentzioaren kontra doa: batetik, 7. artikuluaren kontra, zeinean adierazten baita delituen eta zigorren legezkotasunaren printzipioa; eta, bestetik, zigor zuzenbidea hedaduraz akusatuaren kaltetan interpretatzeko debekuaren kontra, edo, bestela esanda, haren ondorengo zigor legerik ezin dela aplikatu atzerako eraginez, baldin eta lege aldaketa hori —kasu honetan, jurisprudentzia alorrekoa— ez bada akusatuaren aldekoa.
Argia eta erabatekoa da sententzia, eta ez du inolako zalantzatarako tarte handirik uzten. Europak tentuz erreparatzen dio zuzenbidean den salbuespen hondar horri, ezkutuan sortua izaki terrorismoaren kontrako borrokan. Nabarmentzekoa da Espainiak —haren gobernuak, hobeto esanda— Auzitegiko Sala Handira jo duela, 3. Atalaren sententzia indargabetzeko eskean, eta, antza denez, martxoan erabakiko dute; aldi berean, Espainiako Erresumaren barruan, presio kanpaina indartsu bat eragin du, baina aldi berean moteldua, Europako erakunde entzutetsu bat denez. Hala eta guztiz ere, salbuespen egoera bat gailenduko al da, azkenean, eta gerra egoera batean baino ulertzekoak ez diren ezohiko neurri batzuei emango al diete lehentasuna? Edo, 3. Atalak azaldutako doktrinak bere hartan segituko al du zigor zuzenbide ilustratuak bere-bereak dituen gaiei (legezkotasun printzipioari eta abarrei) dagokienez?
Bestela, salbuespen politika bat gailenduko al da, zuzenbide estatuaren arauen gainetik? Gogoan izan dezagun gerra egoera frankista aldarrikatu zuen bando hura aplikatzen segitu zutela herrialde honetan, exekuzio sumarioekin, 1936ko uztailaren 18an deklaratu eta hamar urte geroago ere. Giza Eskubideen Europako Auzitegiko 3. Atalaren sententzia argiak ataka gaiztoan jarri du deabru ezagun haiei beren hartan iraunaraztea. Ordea, badakigu Rajoyren gobernuak ohore kontutzat hartuko duela Parot auziarekikoa —bere bizkar dituela ustelkeria, politika publiko txarra, egoera ekonomiko ezinago okerra eta langabezia abiada bizian handitu izana—, eta badakigu ahalik eta presio politiko eta diplomatikorik handiena egiten ari dela bere interesen aldeko sententzia bat erdiestearren. Are gehiago, sekulako kolpea izango litzateke Espainiako sistema judizialarentzat, eta auzitan jarriko luke zuzenbide estatu demokratiko bat delakoa bera ere; kontuan izanik, gainera, arrazoi beragatik beste 31 helegite dituela oraindik erabakizun Giza Eskubideen Europako Auzitegiak eta, gutxi gorabehera, 68 bat presori kalte egin diela doktrina horrek. Espero dugu, uste osoz espero ere, ez lortzea goi auzitegia erabat estutzea, eta horrek lehenbiziko sententzia aldeko hura berrestea eta, hala, zuzenbide estatua gailentzea.
(Erredakzioan itzulia)