Handik eta hemendik
Aieteko letra eta espiritua
2013-03-10 / Imanol Murua Uria
Norvegiatik bidali omen dituzte ETAren ordezkaritza osatzen omen dutenak. Josu Urrutikoetxea, Iratxe Sorzabal eta David Pla omen dira, eta Norvegian denboraldia egin omen dute, zortzi hilabete bai behintzat, Espainiako Gobernuaren mezulariren baten zain. Ez dago konfirmaziorik, baina ez du inork gezurtatu.
EAJk ontzat jo du, ez bakarrik informazioa, baita kanporatzea bera ere. Josu Erkorekak esan du albistea bat datorrela Su-etena Egiaztatzeko Batzordekoek alderdiei jakinarazi zietenarekin, eta gaineratu du ETAren ordezkaritza kanporatzea «logikoa» dela, desarmerako bidean pausorik eman ez duelako. EAJk aspaldi alboratu du Aieteko bide orria: ez du ETAren eta gobernuen arteko elkarrizketarik eskatzen, bakoitzak bere aldetik pausoak eman ditzala baizik—presoen arloan Espainiako Gobernuak, desarmean ETAk—.
Ram Manikkalingam ere bi aldeei mintzatu zitzaien Euskal Herrian izan zenean, ez batak ez besteak pausorik ez dutelako kezka agertu zuenean. Alarma batzuk ere pitzarazi zituen, batzordearen beraren jarraipena zalantzan jarri baitzuen, datorren iraila bitartean mugimendurik ez badago jarraitu edo ez aztertu egin beharko dutela ohartarazi zuenean. Pilota ETAren eta gobernuen teilatuetan utzi duela pentsa genezake, baina ez. Gobernuei bost axola zaie egiaztatzaileek zer egiten duten beren batzordearekin. ETAri, aldiz, axola zaio.
Egiaztatzaileak Euskal Herrian ziren bitartean epaitu zituzten Parisen Garikoitz Aspiazu eta beste bederatzi preso. Prozesua bultzatzen ari diren eragileek urratsak espero dituztela jakitun, ETAren izenean adierazpena irakurri zuten, «gatazkan erantzukizunik ez zutenei» eragindako mina deitoratzen dutela esateko. IRAk biktima zibilen senideei barkamena eskatu izanarekin parekatu zuenik izan da, baina aldea dago. IRAk non-combatants guztiak sartu zituen adierazpenean, armarik gabeko biktima guztiak alegia, eta ETA ez da horren urrutira iritsi. Dena den, eragindako minaren aitorpenean eskailera maila bat igo du. Eskailera dagoen seinale. Ez da hor bukatzen Parisko keinuaren garrantzia. Aspiazuk irakurri zuen adierazpena, Barajas osteko garaian eta ezker abertzaleak barne eztabaida egin zuenean ETAren gidaritza omen zeramaten beste hainbat kide atzean zituela. Ezker abertzalearen barne kohesioaren ikuspegitik ere irakurri behar zen Pariskoa.
Norvegiako Gobernuak ETAko ordezkaritza bidali badu, Espainiako nahiz Frantziako gobernuek ETArekin hitz egiteari uko eginagatik egiaztatzaileen batzordeak pilota ETAren teilatuan jartzen badu eta Eusko Jauraritzan agintzen duen alderdiak, bere garaian Aieteko Konferentzian parte hartuagatik, hango bide orria zakarrontzira bota badu, ez da gehiegikeria izango Aieteko eskema krisi sakonean dela ondorioztatzea.
Testuinguru horretan sortuko da Bake Prozesua Indartzeko Foro Soziala datorren aste honetan. EPPKren solaskide presoek ez zuten esperoko Gobernuak kartzeletatik aterako zituztenik foroan parte hartzeko, horretarako eskaera egin dutenean. Baina mezua argia izan da: EPPK-k tresna baliagarritzat du foro sozial berria. Ez dela, alegia, Lokarriren, Bake Bidearen eta zenbait adituren eztabaida teorikoetarako gunea, baizik eta bake prozesu ordenatu baterako bidean lagundu dezakeen esparrua, Aieteko bide orriaren letrari jarraitzeko zailtasunen gainetik, Aieteko espirituari bultzada bat ematera datorren espazioa.