Ehunka herritarrek babesa eman diete Donostiako hamabost gazte auzipetuei
Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiaren zain daude gazteak; fiskalak seina urteko kartzela zigorra eskatu du guztientzat Martxoan ebazpena jasoko dutelakoan dauden arren, «indartsu» daudela diote
2013-03-10 / Irati Sarasua Arabaolaza
�Gazteak gara, ez terroristak» oihu artean ekin zioten ehunka herritarrek atzo Donostiako hamabost gazte auzipetuen aldeko protestan hiriko kaleak zeharkatzeari. Gazteek esan zuten herritarren babesak eta halako mobilizazioek aurrera egiteko «berebiziko indarra» ematen dietela eta «gertatutakoa gertatuta» gizarteak erakutsitakoa oroituko dutela.
17:00etarako zegoen deituta manifestazioa; 20 minutu beranduago zabaldu zuten Euskal gazteria libre eta legala leloa zuen pankarta. Baina ordurako bertan ehunka pertsona zeuden, horien artean auzipetuak. Nahikari Otaegi gazteak haurra zuen besoetan. Atxilotu zuten unea gogorra izan zela oroitu zuen, baina gaur egun bi haur izanda gogorragoa dela esan zuen. «Gorabehera asko izan ditugu, eta urteak pasa dira. Kalean egon gara, baina beti duzu buruan zein egoeratan zauden; ez da erraza», hausnartu zuen.
Otsailaren 13an berrikusi zuen Espainiako Auzitegi Gorenak hamabost gazteen aurka Auzitegi Nazionalak emandako epaia. Segiko kide izatea egozten die fiskalak guztiei, eta, horregatik, seina urteko kartzela zigorra eskatu zuen. 2010eko ekainean eta uztailean epaitu zituen Auzitegi Nazionalak, eta epaiketa hura amaituta, seina urteko zigorra ezarri zien. Ebazpenaren aurka helegitea jarri zuten gazteek Auzitegi Gorenean, ohartarazita zigortzeko orduan ez zirela kontuan hartu defentsak aurkeztutako hainbat froga. Esan zuen urratu egin zela babes judizialerako eskubidea. Gorenak adierazi zuen Auzitegi Nazionalaren epaiak ez zuela hainbat frogari buruzko inolako baloraziorik egin; hortaz, epaia errepikatzeko agindua eman zuen auzitegiak.
Gazteek espero dute hilabete bat eta hilabete eta erdiko tartean behin betiko epaia jasotzea. Beraz, datozen asteetan, martxoan, haien etorkizuna erabakiko duen ebazpena jasoko dutela uste dute. «Ukaezina da urduri gaudela eta bertigoa sentitzen dugula. Azken finean, pentsatzen dugulako agian bihar, berriro ere, espetxean egongo garela. Espetxeari berriro ere aurre egiteak bertigo pittin bat ematen du. Baina harrotasun pixka batekin ere bagaude, gure lan politikoa egiteagatik zigortu nahi gaituztelako; eta amorruarekin. Horrek ematen digu hau guztia aldatzeko borroka egiteko grina». Aitor Olaizola gaztearen hitzak dira.
«Euskal Herrian jende guztiak daki epaiketa hauek epaiketa politikoak direla eta behin betiko amaitu behar direla», azaldu zuen Eleak mugimenduko kide Txerra Bolinagak. Mobilizazioez gain, desobedientzia zibila beharrezkoa dela uste du Eleak-eko bozeramaileak. Eta herriak epaiketa politikoak amaitzeko bidean lagundu behar duela esan zuen.
Ordezkari politikoak ere izan ziren manifestazioan; besteak beste, Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre, EH Bilduko parlamentari Marian Beitialarrangoitia eta Sortuko kide Joseba Alvarez eta Hasier Arraiz. «Garai batean egiten zen politikaren ondorio dira atxiloketak. Guk esaten dugu egoera politikoa aldatu dela eta epaiketek bide bera hartu beharko luketela. Inork ez luke kartzelan egon beharko lan politikoa egiteagatik, eta gazte hauen kasua, beste gazte askorena bezala, espetxeratzeko arriskuan egotea da», adierazi zuen Alvarezek. Nazioarteak eta gizarteak ere lagundu dezaketela esan zuen. «Ez da egia mobilizazioak eta presioak ez duela balio. Egia da nahikotasun batera heldu behar dutela eta gaur egun Espainiak nazioarteko presioaren aurretik bere jokabideari eusten diola».
Gizartearen beharra
Gizarteak «rol garrantzitsua» duela uste dute gazteek ere. «Benetako demokrazia baten aldeko aldarria egiten dugu; uste dugu gizarte guztiak inplikatu beharko lukeela honetan. Gizarteari, beraz, inplikatzeko eskatuko nioke», adierazi zuen Urko Pikazak. Atzoko manifestazioak «aurrera egiteko indarra» ematen diela nabarmendu zuen. «Datorrena datorrela aurrera egiten lagunduko digu manifestazioak. Uste dut oso garrantzitsua dela jendea kalera ateratzea benetan erakusteko hemen gauzak ez ditugula ikusten Madrilden bezala».
Amaierako ekitaldia Bulebarrean egin zuten, eta, Eleak-en izenean, Antzine Biainek babesa azaldu zien gazteei, banan-banan haien izenak jendearen txalo artean esanda. Ondoren, jendearen babesa eskertu zuten gazte auzipetuek. Manifestazioan jende gaztea, heldua eta adinekoa zegoen. Amaieran, elkar besarkatu zuten hainbatek; «Animo, aurrera egingo duzue, honi ere aurre egingo diozue», esan zion emakume batek beste bati.