Bruselan izan da Fernandez Diaz 'Parot doktrinaren' alde presio egiten
Estatuek zigorren aplikazioaren inguruan erabakiak hartzeko «eskubide guztia» dutela defendatu du
2013-03-08 / Oihana Elduaien Uranga
Parot doktrinari buruz azken erabakia hartzeko ahozko saioa hilaren 20an egin behar dute Estrasburgon, Giza Eskubideen Nazioarteko Auzitegian. Epaitegi horretako Areto Txikian Ines del Rio presoaren auzian doktrinaren kontra emandako epaia berretsi edo ez erabaki beharko du Areto Handiak, Espainiako Gobernuaren helegitea onartu ostean. Presoei espetxe zigorra luzatzea dakarren doktrina baliatzen jarraitu nahi duela argi dauka Espainiak, eta horretarako bere esku dagoen guztia egiten ari da. Jorge Fernandez Diaz Bruselan izan zen atzo, doktrina horren balioa azpimarratzen: «Estatuek eskubide guztia dute beren politika kriminalaren eta kondenen interpretazioaren eta aplikazioaren inguruan beren erabakiak hartzeko», esan zuen.
Europako Batasuna osatzen duten estatuetako Barne ministroen bilera izan zen atzo Bruselan, eta Espainiako Barne Ministroaren mezua argia izan zen, Estrasburgo estatuen eskumenetan sartuko zela Parot doktrinaren kontrako epaia ematekotan, eta hori ekidin beharra dagoela: «Epaiak estatu guztiei eragingo digu». Atzoko bilera horren aurretik Barne ministro batzuekin aldebiko bilerak egin zituela onartu zuen Fernandez Diazek bilera sartu aurretik, baina, hala ere, bileran gaia atera zuela jakinarazi zuen. Doktrina hori, ETAko kideen kontra ez ezik «katean aritzen diren kriminalen, hiltzaileen, eta beste delitu higuingarri batzuk egiten dituztenen kontra» ere erabiltzen dela azpimarratu zuen. Hala, Estrasburgoko auzitegiak epaia berretsiko balu, gisa horretako delituak dituzten preso asko libre utzi beharko dituztela nabarmendu zuen.
Estrasburgoko Auzitegia independentea da berez, eta Barne Ministerioek ez dute egitekorik han, baina Fernandez Diazek bileraren osteko prentsaurrekoan esan zuen estatu horiek ondo zaintzen dutela beren «auzitegien independentzia» eta, beraz, egokia iruditu zaiola haiekin guztiekin trukatzea une honetan Espainiako Estatuak duen kezka. «Europako Batasuneko estatu bakoitza demokratikoa da, eta, beraz, horko auzitegiek lege demokratikoak interpretatzen dituzte».
Herrira ere Bruselan
Bruselan jarraitzen dute Herrira mugimenduko kideek ere, hain justu, 197/2006 doktrinaz Espainia eta Frantziako gobernuek aurrera daramaten espetxe politikaz, eta sakabanaketaz hitz egin zuten ordezkari politikoekin. Atzo amaitu zuten lau egunetan egindako bilera erronda, eta denera 13 estatutako 25 europarlamentarirekin bildu direla jakinarazi dute.
Atzo, Yannick Jadot Berdeetako hautetsiarekin bildu ziren. Frantsesa da bera, eta gainerako guztiei bezala, «Euskal Herrian bakeari aukera bat emateko garaia dela» jakinarazi zien Herrira-ko kideek. Flandriako legebiltzarrean ere egon ziren Herrirako kideak atzo, eta han alderdi nagusia den N-VAko zein CD&V alderdi sozialdemokratako ordezkariekin bildu ziren. Kurdistaneko KNK eta BDP alderdiek Bruselan dituzten ordezkariekin ere bildu ziren. Herrira Mugimenduak jakinarazi du bileretan euskal presoen egoerari buruzko eta Euskal Herriko egoera berriari buruzko jakin-mina agertu zutela.