Sufrimendu oro bilduko duen mapa egingo du Jaurlaritzak
Bake eta Elkarbizitzarako idazkari nagusiak adierazi du ETAren desarmatzea eta biktima guztien aitorpena lortzen saiatuko dela «Nire asmoa ez da sufrimendu guztiak parekatzea», esan du Jonan Fernandezek
2013-03-07 / Edurne Begiristain
Uda aurretik Bake eta Bizikidetza Planaren zirriborroa prest izango du Eusko Jaurlaritzak. Jonan Fernandez Bake eta Elkarbizitzarako idazkari nagusiak jakinarazi du bere departamenduaren lehentasun nagusietakoa «bizikidetzan inbertitzea» izango dela, eta horretarako iraganari, orainari eta etorkizunari begira lan egingo duela bere taldeak. Eusko Legebiltzarreko batzordean eman ditu datozen lau urteetan garatu nahi dituen lan ildo nagusiak, Monica Hernando eta Txema Urkijo idazkaritzako arduradunekin batera.
Besteak beste, iraganaren «berrikuspen kritikoa» egite aldera, uda baino lehen Euskal Herrian azken 50 urteetan gertatu diren giza eskubideen urraketa guztien inguruko txostena prestatuko duela iragarri du. Dokumentu hori pertsona «independenteek» landuko dute, «laburra eta deskribatzailea» izango da, eta haren bitartez, giza eskubideen urraketen eta sufrimenduaren mapa bat osatu nahi du Jaurlaritzak. Txosten hori Legebiltzarreko Bakerako lantaldeak lan tresna gisa erabiltzea nahi du Fernandezek.
ETAk eragindako 850 hildakoak ez ezik Poliziaren indarkeriak eta bestelako giza eskubideen urraketak eragindako beste 175 hildako ere «aintzat hartu» behar direla uste du Jonan Fernandezek. «Giza eskubideen urraketa berberak babes berbera merezi du», azaldu du. Nolanahi ere, argi utzi du bere asmoa ez dela sufrimenduak «parekatzea».
ETAren amaiera, xede
Gizartea «elkartzeko» asmoz martxan jarri nahi du Fernandezek Bake eta Bizikidetza Plana. Izan ere, Euskal Herriak garai historikoa duela egungoa eta egoerak «atzera bueltarik» ez duela aintzat harturik, «gizarte konpartitu» bat eraikitzeko konpromisoa hartu du bere sailak. Hori posible egiteko, legealdi honetarako hainbat helburu bete nahi dituela azaldu du Fernandezek: besteak beste, ETAren desarmatzea eta amaiera «eraginkorra» lortzen laguntzea, giza eskubideen urraketa guztien egiaztapena egitea, biktima guztien aitorpen eta ordain prozesua osatzea, memoriaren politika publiko bat bultzatzea eta egoera berrira egokitutako espetxe politika sustatzea. Xede horiek erdiesteko, ahalik eta «adostasun handienak» lortzen saiatuko da, baina horiek lortzea ezinezkoa denean, Nazio Batuen jarraibideei eta giza eskubideen alorreko nazioarteko irizpideei jarraituko die idazkaritzak.
Adostasun horren bila ariko da, besteak beste, Memoriaren Institutuaren proiektua lantzeko orduan. Fernandezek hiru hilabeteko epean aurkeztu nahi die legebiltzar taldeei proiektuaren zirriborroa, haiek ekarpenak egin ditzaten, eta ondoren Institutua adostu eta onartzeko epea sei hilabetez luzatuko litzateke.
Horrez gain, Espainiako Gobernuarekin elkarrizketa» bideak zabalik izan nahi ditu Bake eta Elkarbizitza Idazkaritzak, bereziki espetxe politikaren inguruan akordioak lortzeko. Fernandezek azaldu duenez, hainbat alorretan «irtenbideak» lortzen saiatuko da Madrilen: espetxe eskumena eskuratzeko eta presoak hurbiltzeko, espetxe politika egoera berrira egokitzeko, gaixorik dauden presoei irtenbide «humanitarioak» emateko eta politika egiteagatik zigortutakoei «zentzuzko neurriak» ezartzeko, besteak beste.
Ezarritako helburuak lortzen laguntzeko prest agertu dira batzordean EAJ, EH Bildu eta PSEko ordezkariak. EH Bilduko Julen Arzuagak azpimarratu du egun oraindik giza eskubideen urraketak badirela, epaiketa politikoak daudela eta presoei «salbuespeneko neurriak» ezartzen zaizkiela. Horiei irtenbidea ematea galdegin dio Fernandezi. Akordiorako prest agertu da PSEko Rodolfo Ares ere, baldin eta azken xedea ETAren desegitea lortzea bada.
PPk eta UPDk, ostera, gogor kritikatu dute idazkaritzaren egitekoa, ez duelako ETA garaitzea eta «terrorismoa deslegitimatzea» helburu. Halaber, Fernandezen izendapena arbuiatu dute: PPrentzat ez da «orekatua», eta UPDrentzat, «ETArekin negoziatzearen» aldekoa delako.