Madrilek dio ez dituela «inolaz ere» Espainiako poliziak EAEtik aterako
Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak Segurtasun Batzordera deitzea erabaki dute, indar armatuen eskumenak aztertzeko Egungo egoerara egokitzeko eta legea betetzeko eskatu du Beltran de Herediak
2013-03-07 / Jokin Sagarzazu
Espainiako Gobernuak ez du aurreikusten, «inolaz ere», Guardia Zibila eta Espainiako Polizia Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik ateratzea. Hiru herrialde horietan egun dauden agente guztiak kentzea ez dago bere agendan, baina ez du baztertzen Segurtasun Batzordea deitzea, «segurtasunari buruzko gaiak» aztertzeko. Espainiako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako kideek osatzen dute batzordea —ordezkari kopuru berdinarekin—, eta hari dagokio aztertzea Espainiako poliziek Euskal Autonomia Erkidegoan dituzten eskumenak.
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuarekin bildu zen atzo Jorge Fernandez Diaz Espainiako Gobernuko Barne ministroa. Madrilen eginiko bileran, Beltran de Herediak «exijitu» zion Espainiako Estatuko Segurtasun Indarren presentzia «egungo errealitatera egokitzeko», otsailaren 4an Eusko Legebiltzarrean eginiko agerraldian esandakoaren ildotik. Orduko hartan, baina, Espainiako poliziak «ateratzea» exijituko zuela adierazi zuen, eta hori «irmo» adieraziko zuela Fernandez Diazen aurrean.
«Elkarlanerako asmoz» eginiko bilera izan zen atzokoa, bi aldeek adierazi zutenez. Hori hala, ondoren eginiko prentsaurrekoan, bi agintariek ñabardura zenbait egin zituzten orain arte esandakoetatik. Fernandez Diazek adierazi zuen Guardia Zibila eta Polizia Nazionala «Espainia osoan» egongo dela, baina hori Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, bertako «berezitasunak» errespetatuz» egingo duela.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua, berriz, «pozik» irten zen bileratik, Segurtasun Batzordea deitzeko konpromisoa lortu zuelako. Nolanahi ere, Fernandez Diazek argi utzi nahi izan zuen batzordean ez dela polizia euskal lurraldeetatik ateratzeaz hitz egingo, Espainiako Segurtasun Indarren eta Ertzaintzaren elkarlana eta koordinazioa «hobetzeaz» baizik. Beltran de Herediak, berriz, zehaztu zuen polizien «eskumen zehatzak» aztertuko dituztela bileran, «zorrotz» aintzat hartuz Gernikako Estatua eta «indarrean dagoen ordenamendu juridikoa».
Irmotasunaren dialektika
Eusko Jaurlaritzaren arabera, Estatutuak jasotzen dituen eskumenetara mugatu beharko litzateke orain Espainiako polizien jarduna EAEn, eta ETAk armak utzi izanak sortutako «errealitate berrira» egokitu. Izan ere, Euskal Herria da Europako Batasunean biztanleko polizia dentsitate handiena duen herrialdea. EAEn, zehazki, 6,9 agente daude 1.000 biztanleko, batez bestekoa halako bi. Guardia Zibilaren eta Espainiako Poliziaren 4.580 agente daude eta 8.000 ertzain.
Poliziez gain, beste hainbat gairi buruz aritu ziren hizketan atzoko bileran. Besteak beste, euskal presoen auzia eta «ETAren amaieraren kudeaketa» izan zituzten mahai gainean, bileraren ondoren eginiko prentsaurrekoan aditzera eman zutenez. Alor horietan, baina, bai Espainiako Gobernuko ordezkariak bai Eusko Jaurlaritzakoak esan zuten «diskrezioz» jardun nahi dutela, eta ez zuten adierazpen berririk egin. «Lan isila da helburu hori lortzeko bermea», nabarmendu zuen Beltran de Herediak, ETAren amaierari buruz galdetuta. Presoen auzian, berriz, Segurtasun sailburuak ziurtatu zuen Jaurlaritzak ez duela presoen «birgizarteratzea» lortzeko biderik itxiko. «Ez dugu biderik ixten, baina betiere zuhurtziaz jokatuko dugu», nabarmendu zuen.
Espainiako Barne ministroak, berriz, esan zuen ETAren desegiteak erraztuko lukeela presoen birgizarteratzea, eta presoek legea bete behar dutela, «nahiz eta egoeren baitan, legeak badakien jarrera batzuk eta beste batzuk ezberdintzen».
Espainiako Auzitegi Nazionalaren geroari buruz ere galdetu zioten Fernandez Diazi. ETAk indarkeria amaitu duela-eta EAEko fiskalburu Juan Kalparsorok auzitegi horren beharra ezbaian jarri zuen pasa den astean eginiko adierazpen batzuetan. Espainiako Barne ministroak, baina, atzo erantzun zuen «gutxienez» ETA desegin arte beharrezkoa izango dela auzitegi hori.
Fernandez Diazek, bestalde, ez du «ez gezurtatu ez baieztatu» ETAri buruz egunotan Espainiako zerbitzu sekretuek filtratu dituzten informazioak. Horien arabera, ETAren ordezkaritza bat Oslon izan da hainbat hilabetez Espainiako Gobernuaren bitartekaritza batekin bildu asmoz, baina Madrilen ezezkoaren aurrean, Norvegiako gobernuak ETAko kideak kanporatu omen ditu. Fernandez Diazek dio kanporatzeak agerian uzten duela Espainiako Gobernuaren jarrera, eta hari «irmo» eutsiko diola. « Ez dugu negoziatu eta ez dugu negoziatuko. Bake prozesua eta antzeko hitzek ez dute lekurik gobernuaren dialektikan».».