'Parot doktrina'-rekin legea bera urratu dutela esan dute Del Rioren abokatuek
Espainiak kasua berrikusteko eskatu zuen, baina estatuaren argudioek indarrik ez dutela diote abokatuek
2013-03-05 / Irati Sarasua Arabaolaza
�Giza Eskubideen Europako Auzitegiak zehaztuta du epaia emateko unean zigortutako pertsona horri zigorra zein den esan behar zaiola. Epaiak argia behar du izan, eta aurrez ikusteko modukoa. Espainiako Auzitegi Gorenak Ines del Rioren inguruan hartutako erabakia ez zuten hartu presoa zigortu zuten unean, eta gure bezeroari ez zitzaion orduan horren berri eman». Martxoaren 20an Europako Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiko Areto Nagusian Ines Del Rioren defentsaz arduratuko den abokatu taldearen hitzak dira. Lan horretan ariko dira Mark Muller, Amaia Izko, Michael Ivers eta Didier Rouget abokatuak. Eta haiekin lanean aritu da Sudhanshu Swaroop. Muller, Izko eta Ivers Donostian izan ziren atzo, defentsaren argudioei buruz azalpenak ematen.
Estrasburgoko Hirugarren Aretoak Del Riori arrazoia eman zion iaz. Baina Espainiak kasua berrikusteko eskatu zuen. Abokatuek ziurtatu dute Espainiaren argudioek indarrik ez dutela, berak egin zuela kasua berrikusteko eskaera, eta berak eman beharko dituela pisuzko argudioak auzitegiak iritzia aldatzeko. «Espainiak ez du inoiz azaldu zein arrazoi dagoen Del Riori zigorra aldatzeko. Zigorraren inposizioa da aldatu zaiona, ez kondenen batuketaren arauak», adierazi dute.
«Areto Nagusiak argumentu oso onak beharko lituzke Estrasburgoko aurreko epaiari aurka egiteko», nabarmendu dute. Oraingoz kasua irabazita dagoela gogorarazi dute, eta «oso positibo» daudela. «Kasu garrantzitsua da Espainiarentzat, baita Europako kontseiluko herrientzat ere».
Gogorarazi dute urte askotan 30 urteko muga horretan askatu dituztela euskal preso asko. 2006an hasi ziren 197/2006 doktrina ezartzen; beraz, ordura arte ezinezkoa zen legeak dioen moduan zigor berri horren ezarpena «aurreikustea». Doktrinak «legearen kalitate testa» ez duela pasatzen ziurtatu du defentsak, «legea bera urratzen duela» esan dute.
«Espainiak Europako araudiaren 5. eta 7. artikuluak urratu ditu». Esan dute zuzenbidea ezin dela zigortutakoei min egiteko erabili, eta kasu honetan hala egin dutela; 5. artikuluan jasotzen denez, edozein zigor handitu daiteke hori legearen barnean badago. Beraz, legean zehaztuta egon beharko luke eta edonork ikusteko aukera izan beharko luke. Hori da abokatuek azalduko dutena, kondenatu zutenean lege hori ez zegoela abian, ez ziotela horren berri eman. Atzerako eraginarekin zigortzeko arrazoirik ez du azaldu Espainiak, abokatuen esanetan. Eta hori Europako Giza Eskubide Unibertsalen aurka doala esan dute. Horregatik, Nazioarteko Jurista Komiteari «egoki» iruditu zitzaion parte hartu eta argumentu horien alde egitea.
Gogorarazi dute legearen aurrean herritar guztiak berdinak direla; beraz, «atsegin» dituztenei eta «atsegin ez» dituztenei berdin aplikatu behar zaiela legea. Parot doktrina edo 197/2006 doktrina zuzenbidearen arau guztien aurkakoa dela ziurtatu dute, presoak zigortzen diren unean ez zaielako horren berri ematen, eta gerora aplikatzen zaielako doktrina hori. «Jokoan legea bera dago», nabarmendu dute abokatuek. Legeak kalitatezkoa izan beharko lukeela ziurtatu dute, eta doktrina hori terrorismoaren aurkako legearen pean hartutako erabakia dela azalduta legearen aurkakoa delako. Kasua oso sinplea dela uste dute, eta Thomas Jeffersonek duela 240 urte esandako adierazpenetan laburtu dute abokatuek: «Errudun bat legearen formaturik gabe zigortzea pertsona horri ihes egiteko aukera ematea baino arriskutsuagoa da».
Bruselan dago kasua jada
Kasua berrikustearen harira, Herrira Mugimenduko kideek eragile politikoekin bilkurak egingo dituzte aste osoan Bruselan. Gaur Sinn Fein eurodiputatuarekin eta Martina Andersonekin bilduko dira Herrira-ko kideak.
Josu Uribetxebarriaren aldeko ekintza batean parte hartu zuten sei lagun epaituko dituzte gaur Iruñeko Auzitegian. Epaituek jakinarazi dute ez dakitela zein kargu egozten dizkieten.