Erkorekak esan du «debekatuta» daudela amnistia eta neurri kolektiboak
Presoen afera konpontzeko borondaterik ez izatea egotzi dio EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari
2013-03-02 / Edurne Begiristain
Euskal presoen afera konpontzeko Eusko Jaurlaritzak bi bide jarraituko ditu: batetik, espetxeetako eskumena eskuratzeko lanean jarraituko du, eta, bestetik, Madrilgo gobernuarekin solaskidetza landuko du espetxe politika «malguagoa» lortze aldera. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Justizia sailburuak amnistiak eta neurri kolektiboak alboratu egin ditu, «debekatuta» daudelako eta espetxeetako onurak «indibidualki» aplikatu behar direlako. Eusko Legebiltzarrean mintzatu da Erkoreka, EH Bilduk sakabanaketari buruz egindako galderaren harira.
Justizia sailburuak ezker abertzaleari eskatu dio presoei «gezurrik ez» esateko eta «itxaropen faltsurik» ez emateko. «Egia» esan behar zaiela esan dio ezker abertzaleari, eta araudiak presoen egoera hobetzeko aukerak eskaintzen dituela gaineratu du.
Julen Arzuagaren ustez, berriz, Erkorekaren azalpenek erakusten dute presoen auziari «eraginkortasunez» heltzeko borondaterik ez duela Jaurlaritzak. Bere aburuz, euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko plan bat beharrezkoa da, eta plan hori gizartearekin, eragileekin eta instituzioekin adostu beharko litzateke. «Egungo egoera aldatzeko akordioak eta sinergia komunak bilatu behar dira». Espetxe politikaren gaineko eskumenen afera aitzaki gisa erabiltzea egotzi dio Jaurlaritzari: «Hau ez da eskumen kontua, eskumenak ekarri baino lehen pertsonak ekarri behar direlako».