Prozesuan gizartearen parte hartzea indartzeko egingo dute Foro Soziala
«Aurrerapenik izan ez duten gaiak» landuko dituzte Lokarrik eta Bake Bideak antolatu foroan; besteak beste, preso eta iheslariena Ahotsak sarea eta hainbat pentsaeratako gazteak daude foroaren sustatzaileen artean
2013-02-22 / Hodei Iruretagoiena
�Talde oso ezberdinak elkarrekin lan egiteko eta bake prozesua indartzeko» helburua izango du martxoaren 14an eta 15ean Iruñean eta Bilbon egingo den Bake Prozesua Indartzeko Foro Sozialak. Izan ere, prozesuan aurrerapausoak eman diren arren, «aurrerapenik izan ez duten gaiak» ere badaudela uste dute foroa antolatu duten Lokarrik eta Bake Bideak. Hain zuzen, euskal preso eta iheslarien auzia eta ETAren desarmatzea bideratzeko agenda definitu beharra, giza eskubide eta askatasun demokratiko guztien bermea eta bizikidetzarako oinarriak jartzeko iraganari aurre egiteko modua izango dituzte hizpide. Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak «eragile guztiak» urratsak egitera deitu eta biharamunean aurkeztu dute foroa.
Bilbon egindako agerraldian, herritarren parte hartzea «ezinbestekotzat» jo zuen Lokarriko Paul Riosek: «Bake prozesua bultzatzeko pauso ausartak emateko eta konpromisoak hartzeko prest dauden pertsona eta talde pluralak behar dira». Bide horretan, foroa bultzatzeko konpromisoa hartu dute Ahotsak emakumeen sareak, Etikarte Fundazioak, Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko Unesco Katedrak eta hainbat joera politikotako gazteek. Azken horien artean dira ezker abertzaleko gazteak, Euskadiko Ezkerraren Gazteak, EGI, Alternatiba Gazteak, Aralar Gazteak, Gazte Abertzaleak, Ezker Anitzako gazteen arloa eta Gazteok Bai.
Euskal Herriko eragileez gain, nazioarteko kideen babesa ere izango du Foro Sozialak. Herrialde Katalanetako FundiPau bakerako fundazioa, urte luzez Kolonbiako gatazkan aritutako Conciliation Resources, Alemaniako Berghof Fundazioa eta Harremanetarako Nazioarteko Taldea daude babesleen artean. Hain zuzen, Berghof Fundazioko Vanesa Pritz ere izan zen atzoko agerraldian, eta nabarmendu zuen beste gatazka batzuetan ere erakutsi dela zenbateraino den «erabakigarria» gizartearen parte hartzea. Parte hartze hori bideratu nahi dute Foro Sozialean, eta izen ematea ere zabaldu dute Lokarriren webgunean.
Joan den abenduaren 15ean ere antolatu zuten Lokarrik eta Bake Bideak prozesuan gizartearen parte hartzea bultzatzeko foroa, Baionan. Foroaren amaieran adierazpen bat sinatu zuten Ipar Euskal Herriko eragile politiko guztietako ordezkariek. Bertan, Aieteko Adierazpena oinarri hartuta, eragile politikoen arteko elkarrizketa sustatzeko konpromisoa hartu zuten hautetsiek.
Baionako Foroan kritikatua izan zen, zenbait parte hartzaileren aldetik, emakumeen ordezkaritza eskasa. Atzoko agerraldian, emakumeek prozesuan «subjektu aktibo» izan behar dutela aldarrikatu zuen Ahotsak emakumeen sareko Jone Goirizelaiak.
Zukgua-ko kideak Currinekin
Ezker abertzaleko gazteak ere izango dira Foro Sozialean, eta joan den asteartean Harremanetarako Nazioarteko Taldeko Brian Currinekin batu zirela jakinarazi zuten euren burua ezker abertzalearen barruan kokatu zuten Gazte Zukgua prozesu eratzaileko kideek. Currinek garrantzi handia eman zion gazte horiek euren estrategia Zutik Euskal Herria ebazpenaren barruan kokatu izanari, eta prozesuan «subjektu aktibo» izateko deia egin zien. Gainera, babes osoa adierazi zion euren lana Poliziaren «mehatxu eta oztoporik gabe» egiteko duten eskubideari.