Jaurlaritzak uste du ETAren adierazpena «lekuz kanpo» dagoela eta ezin dela onartu
Ezker abertzalearentzat «pauso eraginkorra» da, ETAk prozesua bururaino eramateko borondatea erakusten duelako PSEren eta PPren aburuz, «lotsagarria» eta «moralgabea» da ETAren adierazpena
2013-02-20 / Edurne Begiristain
Garikoitz Aspiazuk herenegun ETAren izenean irakurritako adierazpenak erreakzio soka luzea ekarri du. Eusko Jaurlaritzak berak, Josu Erkoreka eledunaren ahotik, gaitzetsi egin du ETAk adierazi izana «sentitzen» duela bere jardunak egindako kaltea «erantzukizunik izan ez dutenei». Erkorekaren arabera, Aspiazuren hitzak «negargarriak eta onartezinak» dira eta erakunde armatuak adierazitakoa «lekuz kanpo» dago. Haren ustez, ezin da onartu adierazpena «gatazkan erantzukizunik izan ez dutenei» mugatzea; biktima guztiek errespetu bera merezi dutela azpimarratu du eta biktimen artean sailkapen bat egitea ez dela onargarria gaineratu. «Ezin dugu onartu biktimak mailakatzea eta, are gutxiago, haietako batzuekin gertatutakoa justifikatzeko», esan du.
Gobernu kontseiluaren osteko agerraldian, Jaurlaritzako eledunak esan du egungo egoeran biktima guztien aitortza eta sortutako minaren onarpena mahai gainean jarri beharko lukeela erakunde armatuak. Areago, uste du euskal gizarteak «keinu berriak» egiteko eskatzen diola ETAri; hots, armak betiko lagatzeko eta desegiteko. «Herritarrei zor dizkie keinu horiek», Jaurlaritzako eledunak adierazi duenez.
EH Bildu koalizioarentzat, berriz, ETAren adierazpena «aurrerapausoa» da gizartearen adiskidetzearen bidean. Koalizioko eledun Laura Mintegiren iritziz, abian den prozesuan «urrats» berria da erakunde armatuak aitortu izana sentitzen duela bere jardunak eragindako mina. EH Bildukoak gaineratu du alde guztietatik ikusi nahiko lituzkeela urratsak, bereziki Espainiako eta Frantziako gobernuen aldetik, horrek normalizazio politikoan eta adiskidetzean aurrera egitea ekarriko lukeelako.
Mintegik gogorarazi du koalizioarentzat ezinbestekoa dela gatazkaren ondorioen inguruan sakontzea, eta hargatik, eskatu du legebiltzarrean osoko bilkura monografikoa egiteko.
Ezker abertzalearentzat, berriz, «pauso eraginkorra eta argia» da ETArena, prozesua bururaino eramateko borondate argia duela erakusten duelako. Hori dela eta, hainbat buruzagi politikok erakunde armatuaren adierazpenari garrantzia kendu nahi izatea «ulertezina» dela uste du. «Orain Frantziako eta Espainiako gobernuei dagokie gatazkaren ondorioei elkarrizketaren eta akordioaren bidetik heltzea», ezker abertzalearen aburuz.
ETAk esandakoa «lotsagarria» da, Iñaki Oiartzabal EAEko PPren idazkari nagusiaren irudiko. Gatazkarekin zerikusirik izan ez dutenei eragindako mina onartzea «tamalgarria» dela salatu du: «Badirudi ongi erailda daudela zinegotziak, ertzainak, epaileak edo kazetariak». Gaineratu duenez, «nahikoa osagai» ditu pentsatzeko ETA «armagabetze partzial bat» prestatzen ari dela: «Erakutsi nahi du beste pauso bat ematen duela erdigunea beste batzuengan jartzen saiatzeko».
Bide beretik hitz egin dute PSEko buruek ere. Idoia Mendia sozialisten eledunaren irudiko, «moralgabeak» dira Aspiazu etakidearen adierazpenak, hilketa denak «justifikaezinak» direlako: «Moralgabea da biktimak mailakatzea, ETAk 800 hildako dituenean bizkarrean». Patxi Lopez PSEren idazkari nagusiaren iritziz, berriz, «izugarria» da ETAk esandakoa: «Ez da urrats bat, biktimen aitorpenean atzerapauso bat da».
Liskarrak epaiketan
Parisen haren eta beste bederatzi lagunen kontra egiten ari diren epaiketan mintzatu zen Garikoitz Aspiazu ETAren izenean, herenegun. Atzo, epaiketa horretan, liskarrak izan ziren auzipetuen eta jendarmeen artean. Auzipetuek epaiketako euren baldintzak hobetzeko eskatu eta epaimahaiari bizkarra eman ziotenean sortu ziren liskarrak. Gelatik atera eta ziegan sartu zituzten indarrez. Gaur jarraituko du epaiketak.