Konponbideari begira

Analisiak

Hizpideak

Eginiko kaltearen aitortza

 

2013-02-19 / Iñaki Petxarroman

Gatazkan ardurarik ez zuten herritarrei egindako kaltea sentitzen duela adierazi du ETAk, Parisen erakundeko hainbat kideri egiten ari zaizkien epaiketan. Barkamen eskari bat ez bada ere, gatazkan ardurarik ez izatea zer den eztabaidagai korapilatsua izan badaiteke ere, urrats garrantzitsua da ETArena. Izan ere, zauriak berriz irekiko ez diren berme handiagoa ematen baitute halako adierazpenek kontrakoek baino. Gainera, gatazka humanizatzeko keinu bat ere badira, ez baita erraza norberak eragindako kaltea aitortzea.

Espainiak «propagandatzat» jo du adierazpena, Sorturen larunbateko kongresuari begira. Espainiako hedabideek ere oso oihartzun txikia eman diete ETAk esandakoei. Hitzak zintzo esanda dauden eta sinesgarriak diren eztabaidagarria izan daiteke, baina ETAren keinuari balioa kentzeak helburu bakarra izan dezake: immobilismoari eustea eta hura justifikatzea. Izan ere, norbaitek gutxietsiko luke Madrilek aitortzea sentitzen duela herritar errugabeei egindako kaltea, esate baterako, Egunkaria itxi zutenean?

Publizitatea