Epaiketa Parisen. ETAren adierazpena
Egiaztatzaileak bueltan dira
Euskal Herrian izango dira asteazkenera arte Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideak, hainbat eragilerekin bilkurak egiteko; ez da lehen aldia ETAren adierazpenekin bateratsu datozena.
2013-02-19 / Hodei Iruretagoiena
Euskal Herrian dira ETAren su-etena egiaztatzeko Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideak, sortu zenetik laugarrenez. Joan den igandean heldu ziren Bilbora Ram Mannikalingam buru duen taldeko kideak, eta Bilbon izango dira, gutxienez, bihar arte. Batzordearen inguruko iturriek baieztatu dutenez, hainbat eragilerekin bilduko dira: indar politikoekin, sindikatuekin, enpresariekin eta «beste gizarte eragile esanguratsu» batzuekin. ETAk jardun armatua amaitzeko erakutsi zuen konpromisoa betetzen ari dela berresteko helburua dute bilkura horiekin. Dena den, aipatutako iturriek jakinarazi dute ez dela «berritasun garrantzitsurik» espero.
Ez da lehen aldia Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kideak Euskal Herriko eragileekin biltzen direna. Gainera, aurrez ere gertatu izan da ETAren adierazpenak eta bilkura horiek egun bertsuetan gertatzea. 2011ko irailaren 28an eman zuten ezagutzera Mannikalingamek zuzentzen duen taldea. Mannikalingamez gain, Ronnie Kasrils, Chris Maccabe, Satish Nambiar eta Fleur Ravensbergenek osatzen dute taldea.
Hura sortu aurretik, Brian Currin abokatu hegoafrikarrak zuzentzen duen Harremanetarako Nazioarteko Taldea aritu zen biltzen Euskal Herriko eragileekin. 2011ko apirilaren amaieran, esaterako, Euskal Herrian izan ziren. Hain zuzen, 2011ko apirilaren 26an ETAren gutun bat jaso zuen CEN Nafarroako Enpresarien Elkarteko presidente Jose Antonio Sarriak. Gutun hartan, iraultza zerga indargabetzen zuela jakinarazi zion ETAk Sarriari. Handik egun gutxira, maiatzaren 4ean, baieztatu egin zuen Harremanetarako Nazioarteko Taldeak iraultza zerga bertan behera utzi zuela ETAk.
Laugarren bisita ofiziala
2011ko irailean Egiaztatze Batzordea sortu zutela jakinarazi aurretik ere hainbat eragilerekin bildu ziren nazioarteko begiraleak, eta iragarri zuten halako bilkurak egingo zituztela, «aldian-aldian, su-etenean sakontzeko txosten, ideia eta proiektuak elkarbanatzeko». Biharamunean bertan erantzun zuen ETAk, Egiaztatze Batzordea ontzat jo eta «laguntzeko konpromisoa» adieraziz. Izan ere, baziren bederatzi hilabete pasa ETAk nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten «iraunkor eta orokorra» iragarri zuela. Horrekin batera, ETAk dei egin zien Frantziako eta Espainiako Gobernuei Egiaztatze Batzordea onar zezaten. Horiek, ordea, ez diete erantzun ETAk zein nazioarteko egiaztatzaileek eginiko eskaerei. PPk eta PSOEk, berriz, garrantzia kendu zieten Mannikalingamen taldearen sorrerari.
Handik gutxira ospatu zen, 2011ko urrian, Aieteko Nazioarteko Konferentzia. Bertan, ETAri jarduera armatua behin betiko uzteko eskatzeaz gain, harekin harremanetan jartzeko eskatu zieten Espainiako eta Frantziako Gobernuei, «gatazkaren ondorioei» buruz hitz egin zezaten. ETAk egun gutxira iragarri zuen jardun armatuaren behin betiko etena, urriaren 20an. Gaur gaurkoz, Espainiak eta Frantziak ez diote erantzun Aieteko Adierazpenaren bigarren puntuari.
2012ko urtarrilaren 25ean eta 26an ere egin zituen hainbat bilkura Egiaztatze Batzordeak, Bilbon. Batzordeak berak jakinarazi zuenez, «ezker abertzaleko alderdiekin», PSE-EErekin eta EAJrekin, UGT, CCOO, ELA eta LAB sindikatuekin, Confebask EAEko enpresarien elkartearekin eta Elizako ordezkariekin bildu ziren orduko hartan. Ondoren egindako adierazpenean, ETArekin harreman zuzena izan zutela jakinarazi zuten batzordeko kideek: «ETAk Batzordeari jakinarazi dio bere konpromisoa berresten duela bi adierazpenekin: 2011ko su-etenaren iragarpenarekin eta urte bereko urrian iragarritako jardun armatuaren behin betiko etenarekin». Hala, batzordeko kideek adierazi zuten «prozesu itzulezin baten barruan» zeudela eta ETAk ez zuela «inongo asmorik etorkizunean ekintza terroristak antolatzeko edo bortizkeria erabiltzeko».
Azken aldiz, iazko maiatzaren 3an eta 4an ere egin zituzten su-etenaren egoera egiaztatzeko bilkurak Manikkalingamen taldekoek. Hura zen Euskal Herrira egin zuten hirugarren bisita ofiziala. Urtarrilean izandakoez gain, Eusko Jaurlaritzarekin ere izan zituzten harremanak; zehazki, orduan Herrizaingo sailburu zen Rodolfo Aresekin eta Elkarbizitzarako eta Memoriarako Batzordeko buru Jesus Lozarekin. Ondoren jakinarazi zutenez, ETAk elkarrizketarako prest zegoela berretsi zien, «zuzeneko mezu baten bidez».
Azkenaldian ETAk armak uztearen inguruan izandako adierazpenak direla-eta, ezker abertzaleko Joseba Alvarezek atzo ohartarazi zuen «gaur arte jokatu ez den diskrezioz» jokatu beharra dagoela.