Epaiketa Parisen. ETAren adierazpena
ETAk adierazi du bere jardunak egindako kaltea «sentitzen» duela
Aintzat hartu du «gatazkan erantzukizunik izan gabe ETAren ekinbidearen ondorioz kalteak izan dituzten herritarrei» sortutako mina Garikoitz Aspiazuk eman du mezua, Parisko Auzitegian, ETAk «emandako ardura betez»
2013-02-19 / Aitziber Laskibar Lizarribar
�Konponbidearen aldeko mezua» eman du ETAk Parisko Auzitegian. Negoziazioa aldarrikatu du. Gatazka atzean uzteko ahalegin guztia egingo duela azaldu du, eta, «zauriak» ixteko bidean, orain arte eman gabeko pausoa eman du: «Gatazkan inolako ardurarik izan gabe ETAren ekinbidearen ondorioz kaltetuak izan diren herritar guztiei», eragindako kaltea «sentitzen» duela esan die. «Konponbide prozesua itzulezin bilakatzeko» duen konpromisoa «benetakoa» dela esan, eta gatazkaren ondorioekin lotutako korapiloak askatzeko prestutasuna erakutsi du. «Gatazka politikoaren arrazoiak» gainditzeko akordioak egitea, berriz, «Euskal Herriko eragile eta herritarrei» dagokiela zehaztu du.
Parisko Auzitegian eman du mezua Garikoitz Aspiazuk, bere eta beste bederatzi kideren aurka egiten ari diren epaiketan. Hamarrak ETAko kide direla aitortu du «apal baina harro», hitza hartzerakoan. «Gaur, gure erakundeak eman digun ardura betez, ETAren izenean mintzatuko gara».
Bere «hautuaren» eta «ekintzen» erantzukizuna beregain hartu eta epaimahaiari ez diotela zilegitasunik aitortzen azaldu ondoren, epaituak ez direla «gerra aldarrikatzera edo konfrontazioa elikatzera» joan esan du: «Frantziako estatu aparatuaren bihotzera konponbidearen aldeko mezua ekarri nahi dugu».
Negoziazioaren balioa aldarrikatu du, Europako ordezkariek Bakearen Nobel Saria jaso zutenean esandako hitzak bere eginda. «Hobe da mahai baten inguruan borrokatzea gudu-zelaian baino», errepikatu du Europako ordezkariek plazaratu zuten Jean Monneten aipua.
«Urte luzez gudu-zelaian borrokatu dugu», adierazi du Aspiazuk ETAren izenean. «Denbora gehiegi, sufrimendu gehiegi». Eta «elkarrizketari aukera» emateko deia luzatu du: «Eraman dezagun gatazka negoziazio mahaira». Van Rompuyk Oslon egindako aldarriarekin bat egin, eta, «amai dezagun biolentziaren zikloa, bazter dezagun mendeku politikaren logika», esan du.
ETA ahalegin horretan ari dela baieztatu du, eta, konponbide prozesua «itzulezin» bilakatzeko «erabaki historikoak» hartu dituela gogoratu: 2011ko urrian borroka armatuaren amaiera iragarri zuela, eta, iazko azaroan, gatazkaren ondorioak gainditzeko proposamen zehatza aurkeztu zuela. «Konfrontazio armatuari bukaera egonkor eta ordenatua emateko prozesua marraztu nahi izan genuen», azaldu du azaroko ekimenaren zergatia. Horretarako, Frantziako eta Espainiako gobernuei «bake elkarrizketetarako agendaren gaiak» proposatu zizkiela ohartarazi du.
Frantziako Gobernuari «konponbidean murgiltzeko deia» igorri dio Parisen bertan: «Eraman ditzala bere proposamenak negoziazio mahaira. Bere posizioak defenda ditzala, baina ez diezaiola bakearen aukerari atea itxi».
Elkarrizketa bideak zabaldu ezkero, aurrera egiteko aukera badagoela uste du ETAk. Eta, prozesuak zailtasunak izan ditzakeela badakien arren, saiatuko dela agindu du: «Hitz ematen dugu etsaiari aurre egiteko erakutsi dugun ausardia eta erabakitasunarekin jardungo dugula negoziazioak elikatu eta konponbide prozesua bururaino eramateko».
Edozein kasutan, «konponbidea egonkorra izango bada», gatazkaren ondorioak ez ezik, arrazoiak ere gainditu beharko direla ohartarazi du, eta «prozesu demokratiko baten bidez» horiei buruz eztabaidatu, adostasunak bilatu eta akordioak erdiestea Euskal Herriko eragile eta herritarrei dagokiela zehaztu du.
Bestetik, «zauri sakon eta mingarriak» ixteke daudela onartu du ETAk. Horiek sendatzeko ahalegina «denon erantzukizuna» dela adierazi du, eta bide horretan urratsa egin du, atzoko epaiketaren zioa abiapuntu hartuta. Orioko familia bat Landetako kanpin batean bahituta izan zuen ETAk hiru egunez, haien furgoneta atentatu bat egiteko erabiltzeko asmoz. «Eragin ahal izan zaien kaltea sentitzen duela esan nahi die ETAk». Sentipen hori, gatazkan ardurarik izan gabe ETAren jardunak kaltetu dituen herritar guztiengana zabaldu du.
«Bake justu eta egonkorra loratzeko hazia» ereiteko deia eginda amaitu du hitzartzea Aspiazuk: «Hori da ETAren konpromisoa».

Informazio osagarria
-
Hamar epaitu; lau ETAko buruzagitzat jo dituzte
-
Espainiako Barne Ministerioa: «Sorturen propaganda da»
-
IRAk antzeko adierazpena egin zuen urtea.
-
Herritarren zeregina aitortu izana goratu du Alternatibak
-
Ezker abertzalea, Frantzia eta Espainiako gobernuei begira
-
Aralarren ustez, baketzeko bidean laguntzen du
-
@sarean