ETAk «hizketarako prest» 16 hilabete daramatzala dio ezker abertzaleak
Barrio PPkoak adierazi du Poliziaren txostenen arabera ETA ez dagoela prest desarmatzeko, baizik «jarraitzeko»
2013-02-13 / Irati Sarasua Arabaolaza
�ETAk azken hamasei hilabeteetan adierazpenen bitartez jakinarazi du hitz egiteko prest dagoela, baita gatazkaren ondorioak konpontzeko prest dagoela ere: besteak beste, desarmatzeko, presoen gaia jorratzeko, eta ETAren egitura desegiteko ere bai. Hori ez da berria. Hamasei hilabete daramatza hori esaten», adierazi du ezker abertzaleko bozeramaile Maribi Ugarteburuk.
«Beraz, ezker abertzaleko kideok pentsatzen dugu ETAk hilabete gehiegi daramatzala egoera horretan. Mahai batean dago eserita, elkarrizketa bat izateko prest, baina elkarrizketaren beste zatia agertu ere egin gabe. Gatazkaren konponbidearen prozesurako, beharrezkoa da beste pieza hori agertzea. Espainiako eta Frantziako gobernuak dira pieza hori, baina ez dira azaldu ere egin», zehaztu du bozeramaileak.
Arabako PPko bozeramaile Carmelo Barriok, berriz, adierazi du polizia txostenek ez dutela hori adierazten. Txostenek diotenaren arabera, ETA ez dago ez desarmatzeko prest, ezta desegiteko prest ere; «jarraitzeko prest» baizik. «ETAren inguruko munduak ETA albo batera uzteko, erakundea desegiteko eta krimen guztiak gaitzesteko eta barkamena eskatzeko garaia da». ETAk bere egitura mantentzen duela pentsatzen du Barriok. «Badirudi Bildu eta Sortu politika alorrean ematen ari diren pausoak ikusi eta onartzen ari dela ETA», gaineratu du Barriok.
Horrez gain, PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezek adierazi du ETAk desagertzeko erabakia hartzeko ez dela nazioarteko egiaztatzailerik behar. «ETAren erabakia da, besterik ez. Nazioarteko egiaztatzaileez hitz egiten dugunean, eman beharreko pausoak azaltzeko, edo irtenbideak aurkezteko... aizu, ez. Egin behar dugunaren adibideak hemen egon behar du, Euskadin», adierazi du Lopezek.