Zeren zain? Zeren beldur?
2013-02-05 / Txema Ramirez de la Piscina - EHUko irakaslea
Espantua eta lotsa; sumindura eta inpotentzia. Egunez egun, hedabideetatik isurtzen den albisteen jarioak zirkuko pirueta ezin harrigarriagoen deskribapena dirudi. Atzo pentsaezina zirudien biribilketa gaur begien aurrean dugu. Atzo hilgarria izan zitekeen jauzia gaur prime time eta HDn ikusteko parada dugu, hiru aldiz errepikatuta gainera.
Sistema politikoaren degradazioak mugarik ez duela dirudi: ustelkeria sistemikoa, klase politikoaren ezgaitasuna ezin nabarmenagoa eta aginte ekonomikoaren nagusitasuna inoiz baino mingarriagoa. Herritarrak suminduta baina kontrolpean, lehertu gabe, shock egoeraren eraginpean oraindik ere. Gizartean inoiz baino adostasun handiagoa sumatzen da, han eta hemen; ez soilik ezkerreko herritarren artean, baita eskuinekoen artean ere. Sistema ustelduta dago, goitik behera, baina —sarritan— baita behetik gora ere.
Bizkitartean, Katalunia. Han arazo berberak edo larriagoak dituzte, baina indar subiranistak gai izan dira prozesu politiko berri bat abian jartzeko. Han ere miseria ugari, arazo franko eta eragozpen ikaragarriak dituzte aurrera egiteko, baina oso indar politiko desberdinak gai izan dira adierazpen subiranista baten inguruan euren indarrak batzeko. Izango da, agian, han badutelako hemen falta dena: perspektiba historikoa duen buruzagitza politikoa. Ez dakigu nola amaituko den prozesu hori. Ez dakigu Artur Masek noiz arte eutsiko dien barrutik eta kanpotik dituen presio eta erronka ikaragarriei, baina ez dirudi logikoa hemengo buruzagitza politikoak egiten duena: etengabe bestaldera begira egon; zain, beti zain, arriskurik hartu gabe: itxaron dezagun ea nola ateratzen zaien haiei eta gero ikusiko dugu. Jeltzaleen betiko konformismo eta zuhurtzia paralitikoa. Ordena. Jaungoikoa eta lege zaharrak. Iñigo Urkulluren printzipioa: «Kataluniakoa eta gurea errealitate desberdinak dira; bakoitzak bere prozesua dauka». Zein da, baina, Urkulluren ibil-orria?
Egoera kritikoen harira, interesgarria da oso Albert Einsteinen gogoeta famatua: «Ez dezagun pentsa gauzak berez aldatuko direnik, beti gauza bera egiten badugu. Krisia pertsonei eta herriei gerta dakiekeen gauzarik ederrena da. Sormena larriminetik elikatzen baita, eguna gau ilunetik sortu ohi den bezala. Krisiaren baitan sortzen dira asmamenak, deskubrimenduak eta estrategia handiak […] Norberaren porrotak krisiari leporatzen dizkionak bere talentuari egiten dio eraso; beldur handiagoa dielako konponbideei arazoei baino. Benetako krisia gaitasun faltarena da. […] Krisirik gabe ez dago erronkarik, eta erronkarik gabe bizitza aspergarria da, agonia motel etengabea. Krisiaren zurrunbiloan norberaren onena agertzen da [eta txarrena ere gehitzen dut nik]. Krisiaz mintzatzea krisia bera eragitea da. Isiltzea, berriz, konformismoa ereitea. Horren ordez, lan egin dezagun gogor. Amai dezagun benetan mehatxatzen gaituen krisi bakarra, egoera garaitzeko dugun kemen faltarekin, hain zuzen ere».
Egun, Euskal Herrian gero eta handiagoa da abertzale izan gabe independentzia alternatiba gisa ikusten duten herritar multzoa, besteak beste Espainiak, marka gisa, isurtzen duen kiratsa gero eta jasangaitzagoa delako. Era berean, egun, Euskal Herrian gero eta gehiago dira Katalunian abiatu den prozesuak hemen inolako islarik ez izatea konprenitzen ez duten herritarrak. Eta, egun ere, Euskal Herrian, gero eta gehiago dira sistema makur honek ezarri duen diktadura ekonomikoari konponbide orokor eta soziala eman behar zaiola uste duten herritarrak. Sentsazio horiek oso zabalduta daude alderdi desberdinetako boto emaileen artean, partidu hori edozein izanda ere.
Euskal Herrian badugu, ordea, Katalunian, Eskozian, Flandrian edo Quebecen ez duten beste berezitasun bat, gatazka armatuaren amaierak konpondu gabe utzi duen egoera: bizikidetza, preso eta errefuxiatuen egoera, biktimen auzia, iraganaren irakurketa, besteak beste. Arazo itzela da, eta, momentuz, geldituta dagoela dirudi, Espainiako agintarien borondatearen faltagatik. Baina arazo horrek ez luke besteen konponbidea atzeratu behar. Arazook ez dira batera konponduko, bakoitzak bere erritmoa izango du, baina batak ez luke bestearen tempusa baldintzatu behar. Gizartea nazka-nazka eginda dago. Ezin du itxaron.
Gaur egungo buruzagi politikoek, herriaren babesa nahi badute, gai izan beharko lukete agenda hirukoitz hori aldi berean kudeatzeko: krisi sistemikoa, subiranotasuna eta gatazkaren ondorioak. Bai, hirurak. Hori bai, horrek esan nahiko luke orain arteko praktika miope eta ustelak alde batera uzteko gai direla; alegia, aspaldiko inertziak, nagikeriak, elkarrekiko markaketa absurdoak, sektarismoak, alderdikeriak, epe laburrera egindako kalkulu elektoralak, poltsikokeriak eta abar. Egoerak eskatzen du gizarte zibil proaktiboa eta perspektiba historikoa duen buruzagitza politiko eraginkorra eta ausarta.
Ez da soilik nortasun kontua; nor den euskaldunago edo abertzaleago; ez. Duintasun kontua ere bada. Espainiako herritarrei entzutea besterik ez dago: beraiek ere izututa daude euren agintari politikoekin. Ez dituzte errekonozitzen; ez dituzte nahi, nahiz eta beraiei boza eman. Auzi demokratikoa ere bada: gizartearen gehiengoak libreki erabakitzen duenari zor zaion errespetua sakratua omen da.
Eusko Legebiltzarrean Katalunian onartu den adierazpen subiranistaren alde, teoriaz, 48 parlamentari daude: %64a dira. Katalunian, adierazpen horrek 85 botoren babesa jaso zuen: %63a.
Zeren zain daude? Zeren beldur?