Akordiorako atea «irekita» ikusi du Urkulluk Raxoirekin bildu denean
Bakerako «aukera historikoa» baliatzeko eskatu dio Jaurlaritzako lehendakariak Espainiako gobernuburuari, Moncloan Kupoaren likidazio hitzarmena eta EAEko autogobernua mahai gainean izan dute
2013-01-31 / Edurne Begiristain
�Emankorra» izan da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuarekin izan duen lehen hartu-emana. Pozik irten da lehendakaria Moncloako jauregian izandako bilera horretatik: «Bilera ona izan da, akordiorako ateak ireki ditugulako Raxoik eta biok». Horixe esan du Urkulluk komunikabideen aurreko agerraldia hasi bezain pronto.
Ia hiru orduko batzarra izan dute bi mandatariek, eta gai zerrenda «zabala» izan dute mahai gainean. Lehendakariak azaldu duenez, hiru gai jorratu dituzte nagusiki: egoera ekonomikoaren larritasuna, bakegintza eta bizikidetza, eta autogobernua. Eta alor horietan elkarrizketa eta akordiorako borondatea agertu diote elkarri.
Egoera ekonomikoari dagokionez, kupoa gaurkotzeko negoziazioak hizpide izan dituzte; baina, bereziki, aurreko bost urteetako kupoaren likidazioa hitzartzeko eskaria egin dio lehendakariak Raxoiri. Kupoaren Lege berria negoziatzen hasi baino lehen, irtenbide bat bilatzea «premiazkoa» dela uste baitu Urkulluk.
Bakegintza eta bizikidetza alorrean, berriz, sortu den «aukera historikoa» baliatzeko galdegin dio PPko gobernuburuari. Urkulluk azaldu duenez, bakegintzan eta normalizazio politikoan «diskrezioz» lan egingo dute biek ala biek, eta, hemendik aurrera, arlo horietan «harreman pertsonala» edukiko du Raxoirekin. Lan hori «diskrezio osoz» eta «elkarrekiko leialtasunez» jorratuko dute. «Harreman zuzena» izango du lehendakariak Raxoirekin.
EAEko autogobernuaren defentsa ere egin du Urkulluk bileran, eta Espainiak ezarritako zenbait dekretu gaitzetsi ditu, «inposatutakoak» eta «ulertzeko zailak» direlako. Halaber, Jaurlaritzari eskualdatu gabe dauden eskumenen inguruan akordioak betetzeko eskatu dio Espainiako Gobernuko presidenteari.
1. Bakegintza
ETAk jardun armatua utzi ostean ireki den «aukera historikoa» balia dezan eskatu dio Urkulluk Raxoiri. Lehendakariak argi dauka bake bidean aurrera egin beharra dagoela, eta egungo aukera ezin dela alferrik galtzen utzi. «Ez naiz arrapaladan ibiltzearen aldekoa, baina ezin gara geldirik egon», adierazi du. Bakean aurrera egiteko denen parte hartzea ezinbestekoa dela eta «konplizitateak josi» behar direla esan dio Raxoiri, halaber. Ordea, alor horretan aztertutako gaien inguruan zehaztasun handirik ez du eman nahi izan lehendakariak, gaia «labaina» delako. Nolanahi ere, nork bere planteamendua izanda ere, bakegintzari eta bizikidetzari buruz izandako elkarrizketa «emankorra» izan dela nabarmendu du.
Espetxe politikaz ere mintzatu dira bi agintariak. Politika hori legedian eta presoen gizarteratzean oinarritu behar dela adierazi dio lehendakariak PPko gobernuburuari. ETAk jarduera armatua utzi izana ez dela nahikoa dio, eta uste du «keinuak» egiten segitu behar duela, horren ondorioz etorriko direlako «besteek» eman beharreko pausoak. Presoei ere badagokie urratsak egitea, haren aburuz. Hala ere, baztertu egin du amnistiaren aldarrikapena, eta euskal presoen kasu bakoitza aztertu behar dela esan du. «Presoek badakite neurri orokorrik ez dela egongo, eta legea betetzeak hainbat onura izatea bermatzen diela, bai graduetan, bai mailakatzean...».
Joan den urtean, EAJko EBBko presidente moduan Raxoirekin bildu zenean, espetxe politikaren inguruan planteatutakoa berretsi diola azaldu du Urkulluk. «Ideia berberak helarazi dizkiot», azaldu du. Orduan, euskal presoak hurbiltzeko eskatuz Eusko Legebiltzarrak 1998an onartutako ebazpena betetzea galdegin zion PPko gobernuburuari. Hala, euskal presoak Euskal Herriratzea ez ezik, presoen senideak «ez zigortzea» eta Espainiako Konstituzioak jasoa duen «gizarteratzea» ezartzea ere ezinbestekotzat jo zuen Urkulluk. Aurrerantzean espetxe politikari dagokion lana, «diskrezioz eta elkarrekiko leialtasunez» egingo dutela esan du lehendakariak.
Bestetik, bizikidetza egiteko dagoela adierazi dio lehendakarik Raxoiri, eta bide horri ekiteko «eragindako mina» aitortzea beharrezkoa dela ere bai. Urkulluren ustez, iraganaren «azterketa kritikoa» egin behar da elkarbizitza normalizatua lortu nahi bada, eta zeregin hori, bereziki, ezker abertzaleari eta ETAri dagokie. «Euskal gizarteak eta Espainiako gizarteak ez diote ezer zor ETAri, ETA da gizartearekin zorretan dagoena», gaineratu du.
«Sentsibilitate ideologiko guztien» arteko adostasuna beharrezkoa da elkarbizitza normalizatua lortu nahi bada, lehendakariaren arabera. Hori dela eta, Raxoiri adierazi dio «oso garrantzitsua» dela PPk Eusko Legebiltzarreko bakerako eta elkarbizitzarako lantaldean parte hartzea, «denon artean aukera historikoa» baliatu behar delako.
Jaurlaritzak eratu berri duen Bake eta Elkarbizitza Idazkaritzaz ere hitz egin du Urkulluk agerraldian, Madrilgo kazetariek behin eta berriz galdetu diotelako Jonan Fernandezi buruz. Haren izendapena defendatu du lehendakariak: «1980eko hamarkadan izan zen hura HBko zinegotzi», esan du, eta harrezkero Fernandezek egindako ibilbidea «aintzat hartu» behar dela azpimarratu.
2. Ekonomia
Espainiako Gobernuko presidentearekin izandako bilera egoera ekonomiko larriak baldintzatuta egin dela azaldu du lehendakariak. Haren esanetan, krisialdi ekonomikotik irteteak du gaur egun lehentasuna, eta Raxoiri esan dio ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko neurriak martxan jartzea «premiazkoa» dela.
EAEko Kontzertu Ekonomikoaren egokitzapena eta Kupoaren gaurkotzea ere mahai gainean izan dute bileran. Kupoaren Lege berria negoziatu baino lehen, aurreko bost urteetako kupoaren likidazioa hitzartzea ezinbestekoa dela esan dio lehendakariak Raxoiri. Izan ere, aurreko bost urteetako kupoaren likidazioa hitzartu gabe dute bi administrazioek, hainbat arlo kalkulatzeko dituzten desadostasunak direla medio, eta arlo horretan ados jartzea «premiazkoa» dela uste du lehendakariak. «Bi gobernuen arteko bost urteko desadostasunen epeamaitzeko balio beharko digu akordioak». Jakinarazi duenez, Kontzertu Ekonomikoaren Bitariko Batzordea «lehenbailehen» biltzeko eskatu dio Raxoiri, eta «harrera ona» sumatu dio.
3. Autogobernua
Espainiako Gobernuak erkidegoei «inposatu» dizkien lege dekretuekin ados ez dagoela adierazi dio lehendakariak Raxoiri. Besteak beste, hezkuntzaren erreformarekin, defizit mugarekin eta osasun arloan hartutako neurriekin Jaurlaritzak ez duela bat egiten esan dio: «Inposatutako erabakiak dira, aplikatzeko zailak eta ulertzeko ezinezkoak». Horiek hala, «subsidiariotasun printzipioa» aplikatzeko eskatu dio.
Bestalde, eskualdatu gabe dauden transferentzien inguruan akordioak betetzeko eskaria ere eraman dio bilerara: «Nire kezkak azaldu dizkiot, eta pausoak eman ahal izatea espero dut», adierazi du lehendakariak.
Espainiako gobernuburuarekin estatus politiko berriaz mintzatu ote den ez du argitu lehendakariak. Gainera, kazetariek Katalunian egin asmo duten herri galdeketari buruz galdetu diotenean, ez da oso argi argitu, eta bakarrik esan du saiatuko dela legealdi honetan «sentsibilitate denen arteko akordioa» lortzen.
Nolanahi ere, EAE eta Kataluniaren errealitateak ezberdinak direla nabarmendu du: «Euskadiren eta Kataluniaren errealitateak erabat desberdinak dira, baina PPk ulertu behar du bi nazio errealitate horiek aintzat hartu gabe ezin duela estatu plurinazionala eraiki».