Herrira-ren 1. Bilgune Nazionala
Adostasun berriak lortu nahi ditu Herrira-k salbuespen egoeren aurka
Euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak 1. Bilgune Nazionala egin du Ficoban, 250 parte hartzaile ingururekin Ahulgune eta indarguneak igarri, eta erronkak jarri dizkio bere buruari, 2013rako
2013-01-27 / Oihana Elduaien Uranga
Herrira mugimenduak argi dauka zertarako sortu zen: «Herrira misio historiko batekin jaio da: euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzea». Misio hori betetzeko badakite lan handia egin beharko dutela, eta akordio zabalak beharko dituztela. Horixe dute hasi berri den urterako lehentasun nagusia: «Salbuespen neurriak gainditze aldera, akordio sozial berri bat artikulatzea».
Preso eta iheslariak etxeratzea lortzeko, tarteko xedeak eztabaidatu zituzten atzo Herrira mugimenduko 250 lagun inguruk Irungo Ficoban egin zuten 1. Nazio Bilgunean. Horretarako, iazko balantzea egin zuten, beren ahulgune eta indarguneak identifikatu eta baliatzeko.
44 orrialdeko txostena eztabaidatu eta bozkatu zuten, aurretik aurkeztutako emendakinekin. Bozketen emaitzak asteartean jakinaraziko dituzte. Txostenean jasotzen denez, salbuespen egoerak gainditzeko beharraren larritasuna gizarteratzen asmatu zuten iaz, baina horiek gainditzerik ez dutela lortu onartzen dute. Espainia eta Frantziako gobernuek egoera horiek «blokeorako» erabiltzen dituztela jakitun, jarrera horrekin hausteko espetxe politika aldatzeko eskarian indar metaketa areagotzen saiatuko dira. Euskal Herrian eta nazioartean presioa eragitea «ezinbestekotzat» jotzen dute, eta «dinamika iraunkor eta zabala sortzea» dute erronka nagusietako bat. «Salbuespen neurriak amaitzeko existitzen den akordio hori artikulatzea», jarri diote beren buruari 2013rako erronka.
Ideia batzuk argi daude txostenaren puntu guztietan: Salbuespen egoerak gainditzeak urgentzia dauka, Espainia eta Frantziako gobernuak «blokeorako» erabili nahi dituzte egoera horiek, eta, Herrira-ren irudiko, nazioarteko eta Euskal Herriko presioarekin gaindituko dira egoera horiek. Horretarako, ahalik eta jende gehiena batu nahi dute. Beraz, mugimendu irekia izan nahi dute, lotura ideologikorik gabekoa, eta denak eroso sentituko direna.
Gobernuei presioa areagotzeko lanean, dinamika iraunkorrak sortu eta esparru guztietara hedatzen saiatuko dira, eta indar metaketarako formula berriak sortzen eta adosten. Salbuespen neurri horiek sortzen dituzten muturreko egoerak gizarteratzen ere egingo dute eginahala, eta desobedientzia zibila bultzatzea proposatu dute: «Desobedientzia eta ekinaldi ikusgarriak».
Lan hori euskal preso eta iheslarien senideak gertu dituztela egin nahi dute. Preso eta iheslariei ez ezik, haien familiei ere «muturreko egoerak arintzeko neurri eta bitartekoak» jarriz.
«Irekia, freskoa, berritzailea»
Aurrera eramango dituen egitasmo guztiak ezaugarrituko dituen irizpideak ere jarri ditu Herrira-k Bilgune Nazionalean. Bozkatutako txostenean honela definitu da mugimendua izaeraz: «Berria eta berritzailea, irekia, alaia, freskura handikoa, plurala, herritarrez osatua, aldarrikapen argiak dituena...». Eta printzipio batzuk ere zehaztu ditu: ez dituela ideologia konkretu baten elkartzen azpimarratu dute, baizik eta «bakea eta konponbidearen eraikuntzan preso eta iheslariak etxera ekartzeko misio historikoak» batzen dituela. Gernikako Akordioarekin bat egiten dute, eta azpimarratu dute ez dela aurretik preso eta iheslarien gaian izandako mugimenduen jarraipena. Hala, Herrira-k parte hartzea, eskubide guztiekiko begirunea eta konpromisoa eta elkartasuna izan nahi ditu balio gisa.
Guztientzako tokia egiteko arduraz aritu beharra nabarmentzen da atzo eztabaidatutako txostenean: «Erakarri nahi dugun jende horri guztiari eskaini behar diogu nola edo hala identifikatuta eta eroso sentiaraziko duen espazio, irudi, diskurtso eta sinbologia bat. Hau da, denok kabitzen garen eremuak sortuz gure helburuen mesedetan».²