Eskerrik asko, Rafaela Romero
2013-01-23 / Pili Zabala Artano - 'Lasa-Zabala auziko' Joxi Zabalaren arreba
Eskerrik asko, Rafaela Romero, larunbateko BERRIAn argitaratutako iritzi artikuluan plazaratutako zure hitz ausart eta aurrerakoiengatik. Bizi garen momentu historiko hauetan orain arte gutxitan entzun, irakurri edo ikusi dugu klase politikoa bere iragan hurbileko jarreraz hausnarketak egiten.
Egia ere bada azkeneko 40 urteetan gure herri maitagarri honetan egon direla giza eskubideen urraketa lazgarriak —bahiketak, atxiloketak, hilketak, torturak, estortsioak...—, eta hori denok aitortu beharko genukeen hausnarketa bat da.
Gure gizartearentzat ariketa terapeutikoa litzateke ikustea autokritika eraikitzaile eta baikorra egiteko gai direla hainbat ideologiatako eragileak. Aldi berean, ariketa horri komunikabideek oihartzuna eman beharko liokete, eta noski, gero, beste gizartearen esparruetara zabaldu.
Iruditzen zait klase politikoari eskatu beharko geniokeela adostasun batzuetara iristea eta lehentasunak finkatzea, nahiz eta politikoki ideologia desberdinak eduki. Egun, iruditzen zait lehentasun garrantzitsu bat dela adiskidetze eta bizikidetza kultura sendotzea, non denok garbi eduki dezagun aitzineko gertaera lazgarriak berriro ezin direla errepikatu, eta, noski, horretarako lehen mailako prebentzioa landu egin beharko genuke denok, gure inguruetatik hasita.
Nik nire anaia kuttuna, Joxi, eta haren laguna, Joxean, desagerrarazi zituztenetik gutxitan kontatu dut nire samina eta zein injustizia larria bizi izan genuen urte haietan. Zergatia zen askotan entzuten nuela besteen ahotsetatik: «Zerbait egingo zuten Joxi eta Joxeanek» tokatu zitzaiena jasotzeko. Gupida gabeko iritzi horiek jasan ezin nituenez, gertaera traumatiko horri buruz ez hitz egitea erabaki nuen. Eta horrela, ia-ia 30 urte luze pasa dira. Nire bizitzaren erdia edo gehiago!
Iritzi hauek zuzenbide estatu eta demokrazia eredugarri batean ezin dira ontzat hartu. Hala ere, aitortu beharra daukat gertaera desberdinen aurrean iritziak ematerakoan politikan lana egiten dutenek urte askotan adierazi duten moral bikoitza, guretzat, senideak garenontzat, mingarriak izan direla, eta benetan estimatzen eta begi onez ikusten ditugu benetako eta borondate onez bakoitzak bere hutsegiteak onartzea. Azken finean, ohitu gara toki ia gehienetan gaizki tratatuak izaten, eta pertsona duin gisa tratatzen gaituztenean eta, batez ere, guk maite ditugun eta kendu dizkiguten pertsonak duintasunez tratatzen dituztenean, orduan bai, bide onetik goazela nabaritzen dut.
Nire bizitza ez da erraza izan; ikasi behar izan dut, neure burua aztertuz, zein gauza joaten zaizkidan ondo eta zein bide baztertu. Gauzak gordetzeko pertsona naiz, eta ez dut neure burua gai ikusi nire sentipen intimoak kontatzeko. Horregatik, nahiz eta asko kosta izan, laguntza eskatzera ausartu nintzen, azkenean, eta Baketik-eko sufrimenduari buruzko ikastaro bat egin nuen. Ikastaro hori erabakigarria izan da nire etorkizunerako. Orduan hasi nintzen ulertzen Giza Duintasunaren kontzeptuaren garrantzia nire historia pertsonala hobeto ulertzeko eta betidanik sentitu dudala nabaritu, nahiz eta izen hori ez ipini.
Baikorra izan nahi dut, eta aitortu behar dut sentitzen dudala, orokorrean, mentalitate aldaketa bat jendearengan, malgutasuna, jendea irekiagoa dagoela besteen ikuspuntuak ulertzeko edo sentitzeko. Adierazle horiek, guztiek, erakusten dute gizartearen heldutasuna, osasuna, eta hori oso garrantzitsua da pausoak aurrera eman ahal izateko. Argi dago bizikidetza-kultura berri baterako pentsamolde eta jarrera aldaketak behar direla. Iraganeko joerak aldatzea, neurri handi batean, komunikabideei dagokie, baina baita hezkuntzari, justiziari, legegileei eta gizarte zibilari ere.
Horregatik, berriro ere eskerrik asko zure adierazpenak publikoki aitortzeagatik. Azken finean, sufrimendua unibertsala da, eta garrantzitsua da ondo kanalizatzea bide eraikitzaile eta baikor batetik. Denok daukagu zer ikasi. Sufrimendu guztiak aitortzen direnean bizikidetza eta adiskidetzea posible izango direla uste dut.
Alde guztiak parte hartzea behar-beharrezkoa da. Alderen bat falta bada hankamotz geratuko litzatekeelako. Azken finean, esperientzia desberdinen arteko oreka bat lortzea da egia. Nire ustez, hori izango litzateke osasungarriena. Egia bateratu bat, non denok, batez ere gertaera traumatikoak jasan izan ditugunok, islatuta sentitzen garen, eta ez dadila lotu gabeko zirrikiturik geratu. Espainiako eta Frantziako estatuek ere eragindako mina onartu beharko dute, bai herriari, bai errepresioa gure larruan bizi izan dugun guztioi.
Ezin dugu ahaztu momentu historiko erabakigarri baten aurrean gaudela, eta ezin dugu galdu beharrezkoa den behin betiko bakea lortzeko aukera hau.
Lan handia egin behar dugu; jokaleku berriak planteatu, hizkuntz pedagogiko baikorrago batekin; eta sinistu behar dugu euskal gizarteak bakea behar duela. Bakea hizki handiz eta denon artean eraiki behar dugu. Bakea zutabe sendo batzuetan sostengatuta eraiki behar dugu, ez dadin zirrikitu ilunik gelditu inori gogorik ez emateko berriro borroka armatua dela edo indar polizialak direla ekintza bortitzak egiteko.
Horretarako, behar-beharrezkoa da justizia eta hitzaren garrantzia ondo bideratzeko euskal bake prozesu eredugarria.
Hau idaztea gogorra egin zait, baina uste dut esperientziak kontatu behar direla; oso itxita bizi gara bakoitza geure munduan.
Euskal Herrian eztabaidatu egin behar dute sentsibilitate ezberdinetako pertsonek eta biktimek. Adibide gisa Begiek hitz egiten dute dokumentalean —Gorka Espiauk zuzendu duena Aieteko Bakearen Etxean Lokarrik antolatuta eman zutena—. Han agertzen dira Joxean Agirre hemezortzi urte preso egondakoa Fabioren osaba batekin hitz egiten —Fabio guardia zibil baten 2 urteko semea zen, eta lehergailu baten ondorioz hil egin zen—. Hitz egiten dute bakoitzak bestearen ideiak entzunez eta errespetuz...
Niretzat, aspalditik eman behar izan ziren sufrimendu testigantza trukaketa horiek baliagarriak dira konturatzeko bizitza motz honetan denok sufritzen dugula, nahiz eta giza urraketaren larritasuna desberdina izan kasu batzuetan edo besteetan.
Amaitu nahi dut berriro eskerrak emanez, bihotzez, zure hitz emankorrengatik, eta ea hemendik aurrera horrelako hausnarketa gehiago iristen zaizkigun.