Euskal gatazka. Estatu indarkeriaren biktimak
Urratsa, helmugaren arrasto
Poliziaren indarkeriaren biktimen aitorpenerako eta erreparaziorako bitarteko gehiago jartzeko eta jardun eremuak zabaltzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzako Sufrimendu Bidegabeen Balorazio Batzordeak.
2013-01-22 / Jokin Sagarzazu
Zortzi dira. Zerrenda luze batean, aurrenekoak. Iazko azaroan, indarkeria politikoak eragindako lehen zortzi biktimak aitortu zituen Eusko Jaurlaritzak. Zortzi izen, eta historia komun bat: Espainiako Estatuko polizia indar batek hildakoak dira zazpi, eta larri zauritua bat. Giza eskubideak bidegabeki urratu zitzaizkien guztiei, eta, duela hilabete gutxira arte, instituzioen aitorpenik jaso gabe jarraitzen zuten. Ez aitopenik, ez egiarik, ez kalte-ordainik. Eusko Jaurlaritzak, Sufrimendu Bidegabeen Biktimen Batzordearen bidez, errealitate horri izenak jartzeko eta biktima horiei guztiei aitorpena eta erreparazioa ahalbidetzeko konpromisoa hartu zuen aurreko legegintzaldian. Urratsa eginda dago. Mugatua. Orain, ikusteko dago zer norabide hartzen duen gobernu berriak.
Abiatutako bidetik jarraitzea erabakitzen badu, bi erronka izango ditu mahai gainean. Batetik, 1960. eta 1978. urteen arteko biktimen dekretuaren harira, batzordeak abiatutako lanekin jarraitzea; alegia, kasu gehiago aztertzea, eta horiek aitorpen eta erreparazio bidean jartzea. Eta, bestetik, 1978tik gaur egunera arteko kasuentzako arautegia martxan jartzea. Beste aukera bat ere badu: hutsetik berriz hastea. Dekretu edota lege berri bat eginez.
Oraingoz, gobernuak hartu duen lehen erabakia izan da Giza Eskubideen Zuzendaritzari Justizia Sailean eustea. Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin harremanetan jarri da BERRIA, baina gobernu aldaketa dela-eta azalpenak emateko goiz dela adierazi diote; zuzendari berria izendatu arte itxaron behar dela. Zalantzarik ez dago gutxika-gutxika PSE-EEren konfiantzazko karguak ordezkatuz joango dela gobernua. Oraingoz, kargu gutxi batzuk baino ez dituzte aldatu Justizia Sailean. Giza Eskubideen Zuzendaritzari dagokionez, Maixabel Lasak utzitako zuzendari kargua nork hartuko duen argitzeko dago oraindik —azken hilabeteetan Ines Ibañez de Maeztu aritu da Lasaren ordez, eta aurreko astean utzi zuen kargua—.
Zuzendaritza horretarako lan egin du Sufrimendu Bidegabeen Balorazio Batzordeak, iazko ekainean sortu zenetik, eta talde horretako kide batzuk ere alda ditzake Jaurlaritzak, zazpi kideetatik bost, Manuela Carmena txostengilea barne, Patxi Lopezen gobernuak izendatu zituelako. Abenduan BERRIA-rekin eginiko elkarrizketan, Carmenak esan zuen batzordea prest dagoela gobernu berriarekin lanean jarraitzeko. «Itxarongo dugu ea Jaurlaritza eta legebiltzar berriek zer dioten: batzordeak lanarekin jarraitzea nahi ote duten, batzordean aldaketak sartu, edo batzordea amaitu», esan zuen. «Batzordeak bere horretan jarraitzearen aldekoa nintzateke, baina politika politika da», gaineratu zuen. Oraingoz, geldi dago lantaldea; ez du kasu gehiago aztertu.
Horrek guztiak airean jarraitzen duen bitartean, Giza Eskubideen Zuzendaritzaren mahairen gainean dago Balorazio Batzordearen memoria. Txosten horretan, sei gomendio jasotzen dira. Finean, poliziaren indarkeriaren biktimen aitorpenerako eta erreparaziorako bitarteko gehiago jartzeko eta jardun eremuak zabaltzeko eskatu dute, batzordearen lana arautzen duen dekretuak dituen mugak agerian utziz. Gainera, eskatu dute «lehenbailehen» osatzeko 1978tik gaur egunera arteko epea aztertzeko arautegia .
Dekretuaren mugak
Besteak beste, batzordeko kideek diote «egiletzaren auzian» sakondu behar dela. Dekretuan zehaztuta dagoenez, motibazio politikoko biktimak dira soilik Espainiako Estatuko segurtasun indarretako funtzionarioek eragindakoak. Badira, baina, batzordearen arabera, polizia gisa identifikatuta gabeko hainbat agente, «garai hartako indarkeria politikoa eta inpunitate edo zigorgabetasun giroa» dela-eta beren kasa zein taldetan aritu zirenak. Hor sartuko lirateke, besteak beste, AAA edo BVA talde parapolizialek eragindako biktimak, edo, uniformerik jantzi ez baina segurtasun kidegoko ziren polizienak, edo poliziak ez zirenak. Dekretuaren arabera, batzordeak ez lituzke kasu horiek aintzat hartu behar.
Gainera, egun indarrean den araudiaren arabera, talde horietako kideak —GALekoak izan ezik— , eta are gehiago identifikatu gabeko agenteak, ez dira «talde terroristako» kidetzat jotzen, eta, beraz, haiek eragindako biktimek ez dute «terrorismoaren biktima» errekonozimendurik, ezta haiek bezalako ordaina jasotzeko eskubidea ere. Halaber, eta Espainiako Gobernuak Biktimen Legean egin duen azken erreforma dela-eta, ETAko kide izandakoek ezingo lukete onurarik jaso. Horrekin batera, motibazio politikoko biktimaren batek kalte-ordaina jaso dezan, Jaurlaritzaren dekretuan zehazten da hildakoek edo «kalte larri iraunkorrak» dituztenek soilik dutela horretarako eskubidea. Alegia, lesioak oraindik frogatzeko moduan dauden kasuak baino ez dituztela onartzen. Batzordeak uste du, baina, kaltearen balorazio eremua ere zabaldu behar dela, «biktimen mesederako». Horrek esan nahi du kontuan hartu nahi dituela, biktimen lan gaitasunaren gutxitzea ez ezik, «biktimak bere bizitzako zenbait arlotan —soziala, familiakoa, psikologikoa— jasandakoa pairamen guztiak». Tortura kasu gehienak, adibidez, torturek ez baitakarte halabeharrez emaitza fisikorik edo egun begien bistakoak diren kalte larri iraunkorrik.
Balorazio Batzordeak, halaber, bitarteko gehiago eskatu ditu bere lanerako. Besteak beste, galdegin du langile batzuk propio jartzea beste erakundeei eskatutako dokumentazioa bilatzen, «zailtasun handiak daude-eta dokumentu horiek eskuratzeko». Horrekin batera, herritarrei komunikazioa eta informazioa eskaintzeko politikari eusteko eskatu du. Izan ere, dekretuak dioenez, inork ez badu bere kasua jartzen batzordearen esku, lantaldea ezin da arduratu. Ezin du ofizioz jardun.
Jon Mirena Landa EHUko Zuzenbide irakaslearen arabera, batzordearen gomendio horiek agerian uzten dute euren lana arautzen duen dekretua «mugatua» dela. «Batzordearen barruan dauden pertsona batzuk lan proaktiboa egiten ari dira, dekretuak ematen duen mugaz bestaldera dekretua bera zabaltzen. Eta hori ona da, baina horrek ez du kentzen dekretuak muga batzuk ezartzen dituela», azaldu du. Halere, batzordeak eta, bereziki, Carmena txostengileak egindako lana txalotu du. «Lan itzela egin du. Egin ahal izan du egin ahal izan duena. Berak urrunago joan nahi izan duen arren».
Lokarriko kide Aitziber Blancorentzat ere «positiboa» da lantaldeak eginiko lana. «Urrats positiboa iruditzen zaigu aitortzen delako gizarte honetan giza eskubideen urraketa asko egon dela». Blancorentzat aurrerapausoa da gainera «memoria objektibo bat» onartzeko oinarriak agerian uzten dituelako. «Giza eskubideen urraketak izan behar du oinarria, eta ez horrenbeste egiletza», nabarmendu du. «Badaude giza eskubideen urraketak sorrarazi dituzten beste pertsona batzuk ezin direnak sartu polizia taldeetan. Kasu horiek jaso ezin izanak kalean utzi ditu pertsona asko. Beraz, baldintza horiek zabaltzea beharrezkoa da».
Lokarriko kidearen iritzian, halaber, batzordeak malgutasunez jokatzeko aukera izan beharko luke kaltearen balorazio eremuan ere. «Aspaldiko urraketez ari gara, eta kasu askotan ezin da antzeman emaitza fisikorik». «Biktima horiek jaso eta benetako memoria bat nahi badugu, beharrezkoa da kasu horiek jasotzea, eta hori guztia barneratuko duen araudi bat martxan jartzea», nabarmendu du.
Kutsu politikoa
Eusko Jaurlaritzak oroimen historikoaren legearen osagarri gisa planteatu zen motibazio politiko biktimen gaia EAEn. Baina hasierako urtea 1960an, ETAren sorreran jarri zuten, ez lehenago. Landaren iritziz, planteamendu hori ez da egokia. «ETAren aurretik, badira giza eskubideen urraketak, motibazio politikoak eragindakoak. 1959. urtean hildako edo lesionatutako bat ez dute aitortuko? Hor ere ikusten da kutsu politikoa», kritikatu du.
Bi epe bereizi izana ere ez du egoki ikusten Landak, eta Carmenak berak ere zalantzak agertu zituen abenduko elkarrizketan. «Nik uste dut hasiera moduan ez dagoela txarto, baina bete beharreko hutsuneak gelditzen dira, aurretik zein atzetik». Landa: «Horri ezin zaio eutsi. Giza eskubideen ikuspegitik, ez dago ezberdintzerik. Espainiako Konstituzioaren aurretik izandako giza eskubideen urraketak onartzeko prest azaldu dira, eta gerokoak ez. Horrek ezer gutxi dakar biktimen alde».
Iratxe Urizar Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko kidea bat dator ikuspuntu horrekin. Urizarrek, baina, uste du dekretuak jasotzen dituen muga horiek ezin direla «aitzakia» gisa erabili, gehiago ez egin izana arrazoitzeko. Urrats guztiak «positiboak» direla azpimarratu du Behatokiko kideak, baina batzordeak eginiko lana ez du «nahikotzat» jo. «Txosten osatuago bat egiteko aukera galdu dute, bai egin dituzten balorazioen aldetik, bai jaso dituzten kasuen aldetik».
Urizarren iritziz, txostenak jasotzen dituen gabezien atzean asmo politiko bat dago. «Herritarren aurka egon diren erasoak ez dira erasoak bakarrik; eraso hori zigor barik gelditzeko, adibidez, egitura oso bat egon da atzean, eta hori estalita geratu da», salatu du.
Abenduan eginiko elkarrizketan Carmenak berak aitortu zuen politikaren itzala handia izan dela haien lanean, hasieratik bertatik, eta, bereziki, gai horretan —zigorgabetasunaren aferan—. «Oso zaila iruditzen zitzaidan giza eskubideen urraketen ikerketa eta ordaintza prozesu bat abian jartzea, kontuan hartuta, batez ere, urraketa horietako askok zerikusia zutela Poliziaren agenteen jarduerarekin [...] Gainera, banekien Eusko Jaurlaritzak bazuela PPren babesa, eta testuinguru horretan are zailagoa iruditzen zitzaidan».
Horren haritik, Urizarrek argi du zein izan behar duen aurrera begirako bidea. «Hainbat erabaki politiko hartu behar dira oraindik hartu ez dituztenak, eta horiek konpondu arte, oso zaila izango da aurrera egitea».
Lege baten beharra
Aurrera begira, erronka handia dauka esku artean legebiltzar berriak. Hala uste dute BERRIA-k kontsultatu dituen eragileek. Azpimarratu dute batzordeak berak agerian utzi dituen mugak gainditu eta adostasun berriak lortu behar direla. Mugen artean bat azpimarratu dute: batzordearen lana herritarrengana eta eragileengana gerturatu beharra. «Egungo garaiari begira tresna ezinbestekoa da eragile ezberdinen ekarpenak aintzat hartzea —Euskal Memoria, TAT...—. Material handia bildu dute, eta batzordeak iturri horiei heldu beharko lieke lehenbailehen», adierazi du Urizarrek. Blancok, berriz, batzordearen lana «ikusgarriagoa» egin behar dela nabarmendu du, herritarrek beren kasuak erraztasun handiagoz utz ditzaten lantaldearen esku. Landarentzat ere ezinbestekoa da batzordeak ahalmen handiagoa izatea, bere kabuz jardun ahal izateko. «Horrek emango lioke batzorde horri egiaren batzorde batek duen funtzioa. Egiaren batzordea demonizatu egin da, baina balorazio batzorde hori orain egiaren batzorde baten lana egiten ari da, baina mugatuta. Beraz, geroz eta ahalmen handiagoa eman, hobe».
Landak eta Blancok, halaber, motibazio politikoko biktimak ETAren biktimen pare jartzeko lege baten beharra azpimarratu dute. «Hain larriak diren kasuetan, duintasunak eskatzen du lege baterantz jo behar dugula. Estatuak inpugnatu dezake lege hori, baina lege baterantz joatea helburu politiko gisa zehaztu beharko litzateke biktimen mesedetan, diskriminazioa alde batera uzteko. Ezin dira biktima batzuk era batera tratatu eta beste batzuk beste era batera», adierazi du Landak.