Analisia
Lopezek berak ere ez du oso argi hitz egiten
2013-01-12 / Koldo Aldabe
Argi hitz egiteko, itzulinguruka ibili gabe; garbi adierazteko zer nahi duten. Horixe eskatu die Patxi Lopezek Euskal Herriko eta Kataluniako alderdi abertzaleei. EAJri eta CiUri zehazki, gainontzekoek argi adierazi baitute zer nahi duten.
Asmo independentistak ideien eta proposamenen bidez borrokatzera deitu du, zentzugabekeriak alboratuta. Ideien borroka proposatu du, eta berrikuntza litzateke indarrez atxikitakoa ideien bidez defendatzea, errekamaran polizia indarrak eta armada gorde gabe.
Proposatu ere proposatu du Euskal Herriari eta Kataluniari estatu konpartitu batean eusteko. Eredu federalerantz jo behar dela esan du, Estatuak badituela tresnak, Senatua eta Konstituzioa moldatuz, esaterako. Ez da aitzindaria ideia hori hedatzen. Rodolfo Aresek ere hitz egin zuen gaiaz azken hauteskunde kanpaina hasi aitzin. Are, Nafarroako kide sozialistak aurreratu zitzaizkien; Juan Jose Lizarbe federalismo asimetrikoaz mintzatu zen irailean. Baina inork ez du argitu federalismo hori zer den. Uler baitaiteke sozialistek, hemengoek eta Espainiakoek, federalismoa lehenagotik defendatu izan balute Ibarretxeren estatutu berria edo Kataluniakoa —jatorrizkoa, ez Zapaterok eta Masek Moncloan kimatutakoa— , erraz onar zitezkeela... ez balituzte nazio izaera eta erabakitzeko eskubidea aipatu.
Orain Lopez ez da independentziari buruzko erreferendumen beldur. «Hitzartua, arautua, argia eta legala balitz, non legoke arazoa?», esan du. Izan ere, errekamaran, polizia indarrez eta Armadaz gain, Kanadako Clarity Act legea ere bai baitauka proposamenen artean.
Quebecen independentzia erreferenduma egiteko bide orri oso mugatua da Clarity Act legea; azken finean, Estatuko gobernu eta parlamentuaren esku uzten du galdeketaren emaitza onartzea edo ez —gehiengo kualifikatua, gutxieneko parte-hartzea, galderaren argitasuna ebaztea—, eta lurraldearen banatze prozesua abiatu edo ez erabakitzea. Lopezek ahaztu egin du aipatzea Quebecen Clarity Act-i erantzunez beste lege bat onartu zutela, zeinak baitio hitzez hitz: «Ezein gobernu edo parlamentuk ezin ditu murriztu [Quebeceko] Asanblea Nazionaleko botere, aginte, subiranotasun edo legitimitatea, ezta mugak ezarri ere bere etorkizuna erabakitzeko quebectarren herriaren borondate demokratikoari».