Hizpideak
Ortuzar eta Bilbo
2013-01-13 / Iñaki Petxarroman
Lehendakari berria du EAJk. Euskal Herriaren zati bat gidatu behar duen alderdiko burua izanik, erronka latzak dauzka Andoni Ortuzarrek: krisi ekonomikoari aurre egitea, nazio aitorpena eta autodeterminazioa lortzea eta hamarkadetako gatazka konpontzea.
Ondo ezagutzen dute Ortuzarrek eta EBBk Bilbo. Badakite atzo kaleak bete zituzten milaka horien artean badituztela boto-emaileak. Badakite gatazkaren konponbidearen ardatzetako bat dela presoen auzia. Ari direla adierazi dute asteon, eta ika-mika izan dute ezker abertzalearekin, gai honetan bakoitzak duen jarreragatik.
Ondo daki EAJk Bilboko kaleen sinbolismoaz. Eta nabarmen utzi du ez zaiola gustatzen ezker abertzalearekin pankarta berean eskuz esku joatea. Presoen alde 1999tik ez dira joan elkarrekin bi alderdietako buruzagiak.
Ari direla esan du EAJk, eta frogatzeko ez da kalera irten beharrik. 2014ko urtarrilean beste manifestazio erraldoi bat egin behar ez izatea litzateke frogarik onena. Eta zinez eskertuko lioke herri honek horretan lagunduko balu.