Enbaxada bila
Egoera kezkagarri bat
2013-01-13 / Vicent Partal
Hainbat katalanek manifestu bat zabaldu dugu jendaurrean, Herrira-k antolatutako elkarretaratzearen alde. Ezagunak gaituzue gu denok, baina nabarmendu nahi dut CiU, ERC, ICV eta CUPeko zenbait diputatuk ere bat egin dutela, baita Ernest Maragallek, Lluis Llachek, Arcadi Oliveresek eta beste hainbat pertsona ospetsuk ere.
Oso kezkatuta gaudelako sinatu dugu, batik bat, manifestu hori. Zuen herriko bake prozesuak hainbat pauso emateko eskatzen du, baina estatua, zoritxarrez, ez da ari urrats horiek egiten. Argi dago fronte asko daudela zabalik, baina euskal preso eta erbesteratuen egoera ezin da bazterrean egon askoz ere luzaroago. Ez, behintzat, prozesua bera arriskuan jarri gabe. Oraindik ere indarrean daude zuritu ezin diren hainbat neurri; bereziki, kondenak luzatzeko balio duen zentzugabekeria juridiko hori, zeina, maiz aski, bizi guztiko kondena bihurtzen den, apenas disimulurik gabe. Sakabanaketa geografikoa ere indarrean dago: horrek alferreko zigor bat ezarri die senideei aspaldi-aspalditik. Eta, gainera, hor dago larri gaixo dauden presoei ematen zaien tratu latza ere.
Bakearen zikloa osatzea lortzeko, Espainiako Estatuak bide horretan ere eman behar ditu pausoak. Euskal indar politikoak argi mintzatu dira, baina, itxuraz, beste aldea ez dago oso prest aditzeko. Alde horretatik, gure ahotsak ez du egiten ekarpen mamitsurik, baina beste ohartarazpen bat izan zedin nahi genuen. Kataluniatik ere abisu eman nahi diogu estatuari, eta intransigentzia horrengatik kezkatuta gaudela azaldu, bake prozesua gaiztotu egiten baitu, baita Espainiak gai honetan duen benetako asmoa zalantzan jarri ere.
Prozesua luzea izango da; izan ere, ikusi nola Belfasten zenbait gorabehera izan diren aste honetan, hainbeste urte igaro eta gero. Baina prozesuaren mugarriek irtenbideak behar dituzte, eta heldu da garaia presoen egoerari ekiteko.