Bizikidetza. Baketik-en ikastaroa
Mapa berria marrazten
Bizikidetza sendotzeko unea dela iritzita, ardura karguak dituzten profesionalentzako formazio programak abiatu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, Baketik zentroarekin elkarlanean.
2012-12-19 / Jokin Sagarzazu
Behin ETAk armak utzita, erosotasun moduko bat ez ote den nagusitu, bizikidetzari behar besteko garrantzirik ez zaion ematen, kezka horrek harrapatuta dauka azkenaldian Jonan Fernandez. «Korrontearen kontra goazen sentsazioa daukat», dio Baketik zentroko zuzendariak. Beste gatazka batzuetan gertatutako gogora ekarriz, ohartarazi du bizikidetzaren gaiak daukan garrantzia ahazteak «erreakzio-fenomeno ez desiragarriak» sorraraz ditzakeela etorkizunean. «Eta hori ez genioke geure buruari inoiz barkatuko». Hori hala, Fernandezek uste du «bakerako bidean gauden garai honetan» oinarriak finkatu behar direla urteetako zauriak itxi eta giza eskubideen urraketa gehiago egon ez dadin.
«Guztioi dagokigun ardura da hori», nabarmendu du Fernandezek. Horretarako, baina, formakuntza behar dela uste du. Herritarrak ez ditu behar beste prestatuta ikusten. «Aspalditik, duela hilabete gutxira arte, mapa sinple batek gidatzen zuen geure eremu publikoa, geure bizikidetza soziopolitikoa. Autobide hesitu baten mapa zen. Irtenbide gutxi zituen autobideak, eta ez zeraman inora». Mapa hori egun batetik bestera aldatu dela nabarmendu du, baina herritarrek nondik jo ez dakitela. «Irteera errail batean sartu gara. Ez dakigu oso argi ez nondik goazen, ez nora iritsiko garen». Egoera horren aurrean, Euskal Herrian bizikidetzaren «kultura berri bat» landu eta elkar onartzearen balioa berreskuratu behar direla uste du.
Horretan aritu da azken urteetan Baketik zentroa. Hezkuntza arlorako hainbat programa landu ditu. Eduki horiek gizarteratzen dabil azken aldian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren Zuzendaritza Nagusiaren babesarekin.
Donostian, Arrasaten, Tolosan eta Eibarren antolatutako ikastaroetan, adibidez, alor ezberdinetan ardura karguak dituzten 133 profesional elkartu dira. Marina Bidasoro Foru Aldundiko Giza Eskubideen zuzendariak azaldu duenez, halako formakuntza ikastaroek jarraipena izango dute datorren urtean, aldundia prestatzen ari den giza eskubideen programaren barruan. Formakuntza ikastaroak, foroak eta beste jarri nahi ditu martxan herritarren parte hartzea sustatu eta bizikidetza sendotzeko. Bidasorok aurreratu duenez, udalek garrantzia berezia izango dute prozesu horretan, herrian herriko berezitasunak kontuan har daitezen. «Herri bakoitzak dauka bere problematika», nabarmendu du. Lan hori aurrera eramateko bitartekoak jarriko ditu foru aldundiak.
Bidasosorok azaldu duenez, Baketik-ekin batera eginiko ikastaroa lehen urrats bat izan da. Bertan parte hartu duten profesionalek formakuntza teorikoa jasotzeaz gain ariketa praktiko egin behar dute. 11 proiektu aurkeztu dituzte denera. Gatazka politikoa dute hizpide gehienek, baina hezkuntza, hizkuntza eta beste gizarte gatazka batzuekin lotutako proiektuak aurkeztu dituzte. Guztien berri jasoko du Foru Aldundiak.
Kasu praktiko bat
Larunbatean amaitu zen ikastaroa, Aieteko Bakearen Etxean, eta han aurkeztu zituen Fernandezek proiektu guztiak. Edukietan sakondu gabe, bakoitzaren indarguneak eta ahulguneak azaldu zituen.
Ikastaroan zehar landu diren edukiak bakoitzaren lan esparrura nola ekarri aztertu dute parte hartzaileek. «Ez dira adituen lanak», gogoratu du Fernandezek, baina gisa horretako lan bat egitea, bizikidetzaren gaira hurbiltzea oso aberasgarria dela adierazi du. «Hori da lan guztiek komunean duten indargunea».
Ahulguneak ere badituzte lanek, eta horiek azpimarratzea oso garrantzitsua dela uste du Fernandez. Bereziki, lan batzuetan arazoaren diagnostikoa ez dela modu egokian egin zehaztu du; partekatzeko zailak diren diagnostikoak egin direla. Alegia, gatazkaren parte diren bi aldeetako bati oso atxikita daudela.
Aurkeztutako proiektuen artean batek aztertzen du herritarren parte hartzeak nola izan behar duen gatazkaren konponbide prozesuan. Fernandezek uste du kasu honetan egileak egin duen diagnostikoa egokia izan daitekeela, zalantza gehiago agertu du egitasmoa aurrera eramateko bitartekoen alorrean. Arazoaren diagnostikoa zehazterako orduan, egileak nabarmendu du «itxaropen garaia» bizi duela euskal gizarteak, baina gatazkak eta elkarrizketa ezak indarrean jarraitzen dutela oraindik. Egileak dio jarrera horrek gatazka politikoaren eremua gainditu duela, eta beste hainbat gaitara zabaldu dela: tren lasterraren eta zaborren auziak aipatzen ditu, adibide moduan. Politikarien akatsak herritarrek errepikatu dituztela nabarmendu du, gainera, eta pertsona askok beren pentsaera eta iritziak «buruzagi politikoen esku» utzi dituztela.
Egoera horren aurrean zer egin daitekeen galdetu dio bere buruari lanaren egileak, eta, horri erantzunez, proposatu du herriko bizikidetza arazoak lantzeko herritar taldeak sortzea. Helburua litzateke, egilearen arabera, elkarrizketaren bidez adostasunak bilatzea herritarren artean, iritziak partekatuz, behar izanez gero, txosten teknikoak erabiliz, eta beste «komunitate» batzuen esperientziak ezagutuz. Gisa horretako dinamika batek herritarren, elkarte eta alderdi politikoen bizikidetza hobetuko lukeela dio, eta «elkarrizketa zibilizatuaren kultura» lantzeko oinarriak finkatuko lituzkeela herrietan.
Herritar talde edo taldeen osaketa, barne antolamendua, eta funtzioak zehazten ditu halaber proiektuaren egileak. Taldeen osaerari dagokionez, adin eta genero ikuspegitik orekatua izan behar duela dio, eta kideak zozketa bidez hautatu behar direla. Halaber, taldea udalarengatik «zeharo independentea» izan behar duela dio, baina udalak lagundua sortu behar dela, eta udalak finantzatu behar duela. Lantaldeari aitortzen dizkion funtzioen artean daude, besteak beste, eztabaidarako foroak sortzea, herri galdeketak egitea, udalbatzarretan parte hartzea —udalarekin araututako formulen bidez— eta batzarretan proposamenak egiteko aukera izatea.