Baionako Bake Foroa
Espainiarekin hausteko eskatu dio Frantziari Espagnacek
Hainbat alderditako ordezkariek elkarlana eta akordioa funtsezkotzat jo dituzte; horretan ari dira, eta segituko dute
2012-12-16 / Oihana Elduaien Uranga
Argi hitz egin du Frederique Espagnac PSko bozeramaileak: Frantziak ez dauka Espainiaren onespenaren beharrik urratsak egiteko, adibidez, presoen auzian. Bere alderdia dago Frantziako Gobernuan, eta ez du urratsik egiten: «Nik ez dut ulertzen. Ez dut Manuel Vallesen irizpidea konpartitzen». Frantziako Barne ministroa da Valls, eta Espainiaren jarrera babestea erabakita dauka, Espainiak urratsik egin ezean berak ere ez egitea, ez behintzat haren oniritzirik gabe. «Nire alderdia da, eta gogorra da esatea, baina ez du egiten, ez duelako nahi. Nire ustez egin behar luke».
Ipar Euskal Herriko alderdietako ordezkariek parte hartu zuten atzo Baionan, azken mahai inguruan. Nabarmena zen elkarrekin hitz egiten ohituta daudela, izan ere, oso ideologia desberdinetako jendea izan arren, harreman ona erakutsi zuten, txantxak egiteraino. Eta onartu zuten beraiek ere biltzen ari direla. Ezaguna da bilera horien fruitua dela Euskal Lurralde Elkargoaren eskaera bateratua. Eta horixe izan zen guztiek nabarmendu zuten ideia: batzen dituenari eusten diote. Hitz egin dute, elkar ulertu dira Elkargoaren gaian. Gero batzuek independentziaraino joan nahi dute, eta besteek ez, baina une honetan beraientzat egituarik egokiena Elkargoa dela sinetsita daudenez, elkar hartuta ari dira hori lortzeko lanean.
Frantziako Gobernuak ere gatazka konpontzen lan handia du egiteko haien iritzian. ABko JakesBortairuk esan zuen aurreneko hitz hartzean, Frantzia ere gatazkaren zati dela. Xabi Larralde Batasuneko kideak zehaztu zuen Frantziak Ipar Euskal Herriaren izaera ukatu egiten duela, ez duela onartzen, eta jarrera horrek gatazka politikoa sortu duela. Errepresioa eta presoak ere ekarri zituzten gogora.
Jean-Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko presidenteak nabarmendu zuen Frantziak onartu egin beharko duela euskal gizartearen nahia. Alegia, Lurralde Elkargoaren eskaera. Ez hori bakarrik, mahai inguruan ziren guztiak ados daude presoen gaian eta euroaginduen gaian ere. Aurretik aipatutakoez gain, Max Brisson UMPko kidea, Michel Larralde CFDTren Euskal Herriko idazkari nagusia eta Jean Lizar Berdeetako ordezkaria zeuden.
Guztiak daude ados presoak Euskal Herrira gerturatzeko, baldintzapeko askatasunak emateko eta gaixo daudenak aske uzteko legea bete besterik ez duela egin behar Frantziak, eta halaxe egin behar lukeela. Baina ez du egiten. Hori nola eragin da gakoa beraientzat.
Mahai inguruan entzule zeuden Brian Currin eta Harremantearako Nazioarteko Taldeko beste hainbat kideri laguntza zuzena eskatu zien Espagnacek: «Guk gure esku dagoena egingo dugu. Joango gara Parisera gure eskaerekin, baina, zuen beharra daukagu Frantziako diplomazia konbentzitzeko. Parisen atea ireki, eta Espainia ere mugi dadin».
Brissonek ohartarazi zuen, Frantziako Estatua konbentzitzeko Gobernua baino harago joan behar dela, eta zailena funtzionarioak konbentzitzea izango dela.
Lan horretan, alderdi eta eragileen artean akordioak erdiestea ezinbesteko jo du Xabi Larraldek. Eta gizarte zibilak ere asko du egiteko mahai inguruan parte hartu zutenen ustez. Lasserrek behin eta berriz esan zuen politikariak egiten ari direnaz hitz egin behar dela herritarrekin, pedagogia lana egin behar dela, herritarrek bultzada eman dezaten. Michel Larraldek ere azpimarratu zuen hori, eta beraiek, sindikatuetatik beren esku dagoen guztia egingo dutela horretarako.
Espagnacek ez dauka zalantzarik, bide hori jorratuz gero dinamika handia sor daitekeela, indartsua: «Eta herri baten indarra ezin da ukatu, errekonozitu egin behar da», esan zuen. Guztiek elkar hartu eta batera lan egin behar duten iritzia dauka, eta toki guztietan egin behar dutela aldarrikapena, Parisen, Legebiltzarrean, kontseiluetan... Bidea luzea izango delakoan dago, baina urrats guztiak «garrantzitsu» izango direla ohartarazi du.
«Pazientzia eta jarraikortasuna» beharko direla esan zuen Lizarrek; baina argi dauka Parisek ere mugitu beharko duela: «Frantziako Estatuak ezingo du luzaz ihes egin».
Lanean jarraitu behar dute horretarako, eta prest daude: «Gure jarraipena garrantzitsua da. Hemen badago historia bat, eta bertan parte hartu behar da aniztasun guztiekin».