Baionako Bake Foroa
Eragile politikoen mahaia eratzeko prest daudela adierazi dute Baionan
Konponbidearen beharra nabarmendu, eta elkarrizketa Euskal Herrian eratu behar dela diote, nazioarteko eragileek lagundurik ETArekin mintzatzeko eskatu diete bi estatuei, gatazkaren ondorioak konpontzeko
2012-12-16 / Aitor Renteria
Aieten egondako Ipar Euskal Herriko eragile politikoek haien prestasuna jakinarazi dute «bakegintzan urratsak egitea lagunduko lukeen elkarrizketa gunea plantan ezartzeko». Alderdien iragazkien zirrikituak gainditzeko hitz neurtuak baliatu dituzte adierazteko «alderdien mahaia» osatzeko prest daudela. Alderdien babesik gabe, pertsonal mailan. Haien ekarpena «apala» dela erranez, Aieteko adierazpenaren laugarren puntua plantan ezartzeko borondatea iragarri dute.
Jean Rene Etxegarai (Modem) eta Kotte Ezenarrok (PS) irakurri zuten agiria. Max Brisson (UMP), Frederique Espagnac (PS), Jean-Jacques Lasserre (Modem), Michel Larralde (CFDT), Xabi Larralde (Batasuna) Jakes Bortairu (AB) eta Jean Lizarrek (EELV) ere izenpetu dute. FN salbu, Ipar Euskal Herriko alderdi guztietako eragileek izenpetu dute testu bateratua.
Lau puntu nabarmendu dituzte. Lehen puntuan elkarrizketaren beharra nabarmendu dute, batetik Frantzia eta Espainia eta bertzetik ETAren artean, desarmearen gaia eta gatazkaren ondorioei ekiteko. Bigarrenik, gatazkaren biktima guztien eta haien sufrimenduaren aitorpena egin behar dela erran dute. Presoei dagokienez, joan den azaroaren 10ean Baionako karriketan egindako manifestazio jendetsuan eskatu bezala, Frantziako legeak onartzen dituen onurak haien kasuan baliatzea aldarrikatu dute, horien artean Euskal Herrira hurbiltzea eta baldintzapean libre uztea. Azkenik, gatazkaren ondorioz etxea utzi behar izan duten pertsonen egoera aipatu dute, euskal gizartearen baitan normaltasun osoz bizi ahal izatea eskatuz. Aieteko Konferentzian egondako eragile politiko gisa, puntu horiek konpontzeko elkarrizketa antolatu behar dela, Euskal Herri mailan. Elkarrizketa horrek nazioarteko bitartekarien laguntza behar duela gaineratu dute.
Aieteko Adierazpenetik
Aieteko nazioarteko konferentzia egin zenetik urte bete pasa ondoren, Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko engaiamendua berretsi dute eragile politikoek. Alta, Aieteko adierazpenak aldaketa sakona eragin du Ipar Euskal Herriko eragile politikoen artean. Alderdi guztien baitan. Adostasuna lantzeari ekin zioten Ipar Euskal Herriaren aitorpen instituzionala eskatzeko lanetan eta Lurralde Elkargoaren eskaria arloz arlo osatu. Horrela gogoratu dute behin eta berriz foroan. Espainiak eta Frantziak «blokeo» egoera mantentzen dutela erran zuten, Harremanetarako Nazioarteko Taldeak bezala.
Foroan onartu duten adierazpen bateratua blokeo egoera hori gainditzeko urrats bat gehiago da. Alta, ikusirik Lurralde Elkargoaren eskariak ukan duen harrera, Ipar Euskal Herriko eragileen lana ez dela aski izanen onartu zuten eragile politikoek. Espainiako Gobernuaren politikak Frantziako Gobernuaren onesmena du. Lehenaren jarrera aldatzeko, Ipar Euskal Herriko eragileen presioa ez dela aski izanen erran die Frederique Espagnac senatari sozialistak nazioarteko taldeko kideei. Pariseko gobernuaren jarrera Madrilgoarengandik bereizteko, diplomaziaren ateak baliatu beharko direla azpimarratu du. Eginkizun horretan lagun dezatela eskatu dio Currini.
Presoen egoera konpontzea bake prozesua aitzinatzeko baitaezkoa dela erran dute eragile politikoek. Gogoratuz hainbat presok zigorren parte handi bat bete dutela eta libre jar ditzaketela Frantzian. Bertze alde batetik, legeak ahalbideratzen du Euskal Herrira hurbiltzea. Bakoitzak bere alderdian eragiteko borondatea eta beharra berretsi dute. Garrantzi handia du adierazpenak Brisson eta Espagnac-en ahotsean. Guztiek agerian utzi dituzte Frantziak ezarritako oztopoak eta urratsak egiteko zailtasunak. Baina bide horretan elkarrekin segitzeko erabaki irmoa erakusten du adostu duten dokumentuak. Prozesua aitzinatzeko gizarteak protagonismoa hartu behar du, baina baitezpadakoa izanen du eragile guztien laguntza eta sostengua.

Informazio osagarria
-
ESANA. ANDY CARL. Conciliation Resources-eko zuzendari nagusia
-
ESANA. RAY KENDALL. Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kidea
-
ESANA. HANS-JOACHIM GIESSMAN. Berghof fundazioko zuzendari nagusia
-
ESANA. BRIAN CURRIN. Harremanetarako Nazioarteko Taldeko kidea
-
ESANA. JEAN-JACQUES LASSERRE. Hautetsien kontseiluko presidentea
-
ESANA. XABI LARRALDE. Batasuneko kidea
-
ESANA. FREDERIQUE ESPAGNAC. PSko bozeramailea
-
ESANA. MAX BRISSON. UMPko kidea