Blokeo egoera hausteko premia adierazi du Currinek Finlandiako Parlamentuan
Euskal Herriko egoerari buruzko konferentzian aritu da, Finlandiako ordezkariekin eta ezker abertzaleko kide batekin
2012-12-13 / Erredakzioa
Euskal Herria, gatazkaren amaiera? izenburuarekin, konferentzia bat egin zuten atzo Finlandiako Parlamentuan. Hango alderdi eta eragileetako ordezkariek hartu zuten parte, bai eta Brian Currin Nazioarteko Harreman Taldeko kideak eta ezker abertzaleko Gorka Elejabarrietak. Euskal Herrian irekitako aukera baliatu beharra nabarmendu zuten denek.
Vihreat Alderdi Berdeak eta Vasemmistoliitto Ezkerreko Aliantzak antolatu dute konferentzia, biak ere Finlandiako Gobernua osatzen dutenak. Biltzarrean, gatazkaren konponbideak askatu beharreko hainbat korapiloei buruz aritu dira. Johannes Koskinen Justizia ministro ohi sozialdemokratak goratu egin du Aieteko Konferentziak egindako urrats «itxaropentsua».
Konferentzia horren sustatzaileetako batek, Brian Currinek, azaldu du gatazkaren jatorria ikuspegi politiko ezberdinen arteko konfrontazioan datzala. Urratsez gain egun «blokeo egoera» nagusi dela esan, eta «mugitzearen garrantzia» azpimarratu du.
«Gatazka politiko bat gainditzeko bide bakarra» politika dela esan du Alderdi Berdeko idazkari Panu Laturik, geroko mahai inguruan. Crisis Management Initiative ekimeneko Elisa Tarnaa memoriaz aritu da, eta «kontakizun askotarikoak» behar direla azaldu.
Espainiak gatazka konpontzeko mugimendurik ez egitea «ulertezina» zaiola adierazi du Finish Institute of International Affairs taldeko ikerlari Teemu Sinkkonenek. Eta Sweedish Parliamentary Group taldeko Elisabeth Nauclerrek, Elena Beloki zein 18/98 auziagatik espetxeratutako gainerakoak izan ditu gogoan.
Paavo Arhinmaki ministroak nazioarteko komunitatearen inplikazioa eskatu du gatazka konpontzeko. Presoak etxeratzea eta negoziazioa ezinbesteko jo ditu.
Gorka Elejabarrietak «konponbiderako aukera historikoaren» berri eman die entzuleei. Aieteko Konferentzia giltzarri izan zela azaldu du. «Baina gatazkak indarrean dirau». ETAk jardun armatua amaitu arren Espainiak eta Frantziak ez dutela urratsik egin, salatu du; gatazkaren ondorioek konpondu gabe jarraitzen dutela, eta atxiloketa, jazarpen zein eskubide urraketek ez dutela etenik. «Eta bakea ez da soilik kanpaina armatu baten amaiera».
Betirako konponbiderako pauso «irmoak» behar direla adierazi du, eta «guztiak inplikatuko» diren aldeanitzeko fase batera» igaro beharra dagoela. Nazioarteko komunitatearen ekarpena eskertu, eta laguntza hori aurrerantzean ere erabakigarria izango dela ohartarazi du. Europako Batasunari, berriz, esan dio bere gain hartu behar lukeela kide duen estatu baten azken gatazka armatua konpontzeko lana.