Mina handitzeko asmorik ez zutela esan die Barrenak biktimei: «Sentitzen dugu»
Biktimei buruzko hitzaldi bat eman du Bartzelonan, Ernest Lluchen omenezko hitzaldi sortan
2012-11-22 / Oihana Elduaien Uranga
Bere erantzukizuna aitortu du ezker abertzaleak: «Aitortzen dugu ETAren ekintzek eragindako minaren aurrean sentsibilitaterik ezaren irudia eman dugula agian. Sentitzen dugu gure jarrera politikoagatik edo bozeramaile lanean nahi gabe handitu ahal izan dugun mina. [...] Sentitzen dugu, asko sentitzen dugu; ez zen gure asmoa izan». Ezker abertzaleak han eta hemen esandakoak errepikatu zituen funtsean Pernando Barrenak atzo. Baina berezitasun bat bazuen ezker abertzaleko bozeramaileak Bartzelonan emandako hitzaldiak: biktima batzuen aurrean mintzatu zen, eta sortutako mina haiei begietara begiratuz aitortzeko aukera izan zuen. Ernest Lluch ETAk hildako politikariaren omenezko jardunaldietan aritu zen Barrena, 120 bat lagunen aurrean.
Biktimen gaia gai konplikatua da, baina nahitaez heldu behar zaio, Barrenaren irudiko. Ekarpenak egiteko intentzioa du ezker abertzaleak, «bake prozesuak aurrera egin dezan, eta inork eta ezerk hura usteltzerik lortu ez dezan». Zintzo hitz egin zuen Barrenak, eta aitortu zuen biktimen gaiak «errespetu handia» ematen duela, «gizatasun handiko» gaia delako, eta «gaizki jokatzea baino ezer ez egitea hobea delako». Baina euren erantzukizunari eutsi, eta egindako mina aitortu zuen.
Gogorarazi zuen Euskal Herrian egin den min bakarra ez dela ezker abertzalearen eta ETAren aldetik etorri: «Zoritxarrez, guk ere badakigu zer den sufritzea», esan zuen, eta gogora ekarri zituen, hain justu, herenegun duela 28 eta 23 urte hil zituzten Santi Brouard eta Josu Muguruza. «Badakigu zer den maite duzun jendea galtzea; badakigu espetxea zer den... Horregatik, ez diogu inori halakorik opa, eta nahiago genuke inork halakorik bizi behar izan ez bazuen. Inork ere ez».
«Urte askoko sufrimenduak irekitako zauriak sendatzeko» lan asko egin behar dela espero du Barrenak, luzea izango dela berradiskidetzeko bidea: «Gainerakoen sufrimendua eta min guztia geure sentitzen dugunean lortuko dugu, agian, helburu handi hori». Sufrimendu hori «guztiena» denean izango dira posible «bizikidetza eta adiskidetzea», ezker abertzaleko bozeramailearen irudiko.
«Ezker abertzaleak egindako alde bakarreko urratsei esker abiatu da prozesu demokratikoa», Barrenaren esanetan. Eta hura burura eramateko, beharrezko da «justizia trantsizionala». Bost helburutarako behar da hori, Barrenak Bartzelonan azaldu zuenez: «Indarkeria guztiak amaitzeko; gatazkaren ondorio guztiei erantzuteko; elkar onartuz adiskidetzea bultzatzeko; Euskal Herriak egia jakiteko, gertatu diren egia guztiak batuz; eta berriz ez gertatzearen berme gisa elkarrizketa eta akordio demokratikoa kokatzeko».
Biktima guztiak onartu behar direla esan zuen, eta ezker abertzalearen izenean, «giza eskubideen urraketa» sufritu duten guztiekiko «errespetua» azaldu zuen. «Biktimak alde askotan egon direla esatea ez da propaganda ekintza bat, baizik eta gertaera erreal bat», nabarmendu zuen. Euskal Herria bera ere biktima izan da, Barrenaren ustez: «Biktima, termino politiko eta kolektiboetan. Bi estatuen indarkeria sistematikoaren biktima». Horregatik, Espainiako eta Frantziako estatuek ere «eragindako mina onartu» beharko dutela dio, bai herriari, eta baita «errepresioa beren larruan bizi izan duten milaka gizon eta emakumeei ere».
Barrenak ezinbestekotzat jotzen du «egia jakitea», eta horretarako Egiaren Batzorde bat sortzea proposatu du, «nazioarteko izaerarekin, independentea, politikoki inpartziala, parte hartze irekiarekin eta biltzeko jarre duena». Batzorde horretan alde guztien parte hartzea behar-beharrezkoa izango dela uste du ezker abertzaleak.
Entzuteko garaia
Egiari Zor elkarteko Karmen Galdeanok ere hitz egin zuen jardunaldietan. GALek hildako Xabier Galdeanoren alaba da, eta euskal presoen abokatu lanetan ere aritu da. Gogorra egin zaiola esan du, baina esperientziak kontatu egin behar direla dio: «Oso itxita bizi izan gara bakoitza geure munduan. Ordua da gertatutako dena entzuteko».
Gorka Landaburu kazetari eta ETAren biktimak ere hitz egin zuen, eta nabarmendu zuen, Katalunian bezala, Euskal Herrian ere eztabaidatu egin behar dutela sentsibilitate ezberdinetako jende eta biktimek. Elkarbizitza bideratu behar dela dio: «Indarkeriarik gabe aukera asko daude denontzat».
Informazio gehiago bildu nahi izanez gero, bisitatu webgune hau:
www.berria.info